Ficoba azokan, Eguberriekin batera Gabonetako Haur Parkea (PIN) dator. Klasikoa dugu jada erakustazokaren ekitaldi-egutegian, eta edizio honetan, iraupena luzatu du, eskolen eskaera hazi egin baita. Hala, lehen bi egun erreserbatzen ziren ikastetxeentzat, eta, orain, hiru gordeko dira.
Beste behin, Ficoba prestatzen hasi da abenduaren 22ko (igandea) arratsaldetik aurrera Gipuzkoako eta Iparraldeko milaka haur eta haien laguntzaileak jasotzeko. Aurtengo eskaintza handia da, eta erakustazokako hiru pabilioiak beteko ditu, 3 eta 13 urte arteko umeek gozatzeko atrakzioekin eta jarduerekin.
Dibertsioa ziurtatuta dago Ficobako Eguberrietako Haur Parkean. 1 eta 2 pabiloian, jarduera ludikoak aurkituko dituzte umeek, baina baita jarduera-eskaintza zaindu eta zabal eta, jakina, guztiz entretenigarriak ere, baina helburu didaktiko batekin.
Iaz hasitako ildoari jarraituz, teknologiarekin zerikusia duten hainbat proposamen izango dira; hala nola, robotika-tailerrak, scratch edo 3D inprimagailuen funtzionamendua sakon ezagutzeko aukera. Eta baita tailerrak ere: arrantza, makilajea, txotxongiloak, papiroflexia, bitxigintza eta txokolatezko piruletak egitekoa. Sagardoaren historiari buruzko bat ere izango da, eta baita Ekainberriko kobazuloen bidez historiaurreko artea ezagutzeko aukera ere, eta ipuin-kontalariak, eta dantza-jazz, ipuin interaktibo musikalak, antzerkia ingelesez, Disney filmen proiekzioak...
Umeek jolasaren bidez kontzientzia ekologikoa esnatzeko aukera ere izango dute, hondakinak biltzearen inguruan, eta antzinaroko erromatar mundura ere hurbildu ahal izango dira, garai hartakoak diren jolasen bidez.
Bubble soccer eta beste proposamen batzuk adrenalina askatzeko
Futbolean jokatzea burbuila baten barruan. Kirol-modalitate hori arrakasta handia izaten ari da herrialde askotan, eta orain, Ficobara dator, berritasun gisa.Jarduera horretan, futbola, talkak, segurtasuna eta dibertimendua nahasten dira.Battlefield liveere iritsi da, adrenalina askatzea eta beren psikomotrizitatea frogatzea nahiago dutenentzat bereziki pentsatua. Joko horretan, parte-hartzaileak protagonista sentituko dira azken belaunaldiko bideojokoan, izpi infragorriekin lehiatuz; urruneko kontroletakoak bezalakoak dira, irismen luzekoak eta oso zehaztasun handikoak.
Barrakak eta beste atrakzio batzuk
Ficobako 3 pabiloian, 2.071 m²-ko azaleran, ohizako barrakak jarriko dira.Askotariko eskaintza horretan, ez dira faltako matxinsaltoak, haurrentzako talka-autoak, baby hegalaria, dragoia eta ohe elastikoak.
Eta, gainera, puzgarriak ere egongo dira, eta zezen mekanikoa… Eta hori guztia, txikientzako, gazteentzako eta hain gazte ez direnentzako ingurune eroso batean. Ia hilararik gabe eta jendea pilatu gabe, tokia mugatua baita. Umearen independentzia bultzatzeko aukera izango da, gune kontrolatu, neurtu eta seguru batean mugituko baita aske.
Helbide honetan begira daitezke jardueren ordutegiak:
http://pin.ficoba.org
Datu praktikoak:
Publiko orokorra: abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte (biak barne).
Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara.
Abenduaren 22an goizez ere irekiko da, baina ume minusbaliatuak dituzten familientzat soilik.
Ordutegia:10:00etatik 13:30etara.
Parkea egun hauetan itxita egongo da: abenduaren 20an, 21ean, 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean.
Prezioak:
13 urtera arteko umeak: 7 €.
Helduak: 6 €.
10 haur baino gehiagoko taldeak: 5 € haur bakoitzeko (+1 laguntzaile heldu dohainik)
3 urtetik beherako haurrak: dohainik.
Familia ugariak (agiriarekin): 5 € haur bakoitzeko
|