|
Gaur goizean izan da Ficoba Fundazioaren Patronatuaren urteko azken bilera.Urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ficobaren gobernu-organoetan sartzen zela iragarri zuen, eta bilera honetan, erakundearen ordezkari batek parte hartu du lehenengo aldiz.
Bileran, Ander Sarratea Ficobaren gerenteak erakustazokaren balantzea aurkeztu du, eta emaitzek erakusten dute fundazioak bilakaera positiboa izan duela.Horrela, iragar dezakegu Ficobak superabitarekin itxiko duela ekitaldia laugarren urtez.Ficobaren salmentak % 10 inguru igo dira, eta ehuneko bertsuan areagotu dira bisitariak ere.Kostuak, ordea, % 13 murriztu dira.Jarduera-igoera horretan, azpimarratzekoa da pabilioietan ospatutako azokak eta ekitaldiak % 40 areagotu direla; hala, 12 izan ziren 2012an, eta 17, berriz, 2013an.
Halaber, Ficoba Fundazioaren Patronatuak 2014rako aurrekontuak onartu ditu.Kontuek orain arteko jarduerari jarraipena ematen diote, eta helburu dute hazten segitzea eta erakustazokak hurrengo ekitaldietarako ezarri dituen erronketako batzuei aurre egitea, hala nola azoka profesionalak sustatzea eta ekitaldi instituzionalak hartzea.
|