Berriz ere, erakusketariek Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokaren edizio berriaren alde egin dute. Azkenean, 120 izango dira. Kopurua handia da hori, 2012an baino % 49 gehiago, alegia, eta horri esker, Ficobara bertaratzen diren bisitarientzako eskaintzaren kalitatea eta tamaina are hobeak izango dira.
Gipuzkoar erakusketarien kopurua nabarmen handitu da; izan ere, 2012an 19 ziren, eta 2013an 36 izango dira. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 46 erakusketarik hartuko dute parte. Gainontzekoak leku oso desberdinetatik datoz: Nafarroa, Kantabria, Katalunia, Aragoi, Madril, Balearrak, Andaluzia, Errioxa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Asturias, eta, jakina, Frantzia.
Eskaintza gaika antolatuta dago, hala nola elikagaiak eta gastronomia, osasuna eta edertasuna, dekorazioa, aisialdia eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, etxea, ibilgailuak eta zerbitzua. Ficobako Gabonetako Azokak 20.000 bisitari baino gehiago jasotzen ditu batez beste, eta, horrenbestez, turismoaren arloko erakundeek gero eta interes handiagoa dute. Horrela, aurten Basquetour-ek (Euskal Turismo Agentzia, Eusko Jaurlaritza), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Sailak, Nafarroako Turismo Departamentuak eta Bidasoa Aktiboa elkarteak parte hartuko dute, eta baita Irungo Udalak ere.
Jardueraz betetako egitarau zabala
Erakusketaren eskaintza areagotzeaz gain, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak inoiz baino jarduera gehiago edukiko ditu. Egitaraua etxeko txikienek ondo pasatzeko pentsatuta dago, haien senideek lasaitasunez erosketak egin edo pabilioietan prestatutako jantokietan jaten duten bitartean.
Antolatutako jardueren artean, honako hauek aurki ditzakegu: helduentzako zein umeentzako dastatze-tailerrak, Idiazabal gaztarekin, sagardoarekin edo Tolosako babarrunekin gozatzeko; Eguberrietako mahaia eta pastelak apaintzeko ikastaroak; kontzertuak Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik; txalo jotzeko tailerra; txakur-hezkuntzako erakustaldia; puzgarriak eta jolasak; eta txokolatadak egunero. Horrez gain, egunero 125 euroko txartela zozketatuko da, azokako standetan gastatzeko, eta Gipuzkoako Eskola Txikien ikastetxeek egindako Olentzeroak izango dira ikusgai.
GKEak eta elkarteak
Iazko arrakasta ikusita, elkarte eta GKE gehiagok azokan parte hartzea erabaki dute, hurbiltzen diren milaka bisitariei haien jarduera aurkezteko. Guztiek parte hartuko dute Elkartuz ekimenean, helburu duena azokan balio eta eduki sozialak eta solidarioak ere txertatzea.
Elkarte eta GKE horiek bertaratzea Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka bisitatzeko beste erakargarrietako bat da, edukien zein jardueren aldetik, nagusiki umeei zuzentzen zaizkienak.
Aurten, honako hauek izango ditugu: DYA Gipuzkoa, Intermon Oxfam, Chernobilen Lagunak, Nazioarteko Amnistia, Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea, Druk Pa Don Gyu Elkarte Humanitarioa, Kale Dor Kayiko Elkartea, Irungo Hiritar Foroa, Txingudi Vida GKE, ACC Minbiziaren kontrako Elkartea, Ondare Kultur Elkartea, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea, Sahara Tadamun Elkartea, Luis Mariano Lirika Elkartea, Beroa Elkartea, Oroitza, Bakearen Aldeko Koordinakundea eta Prosalus.
Irungo IV. Artisautza Azoka
Bestalde, jada ohikoa denez, Gabiltza elkarteak Irungo Artisautza Azoka antolatuko du. Azokarekin batera gauzatuko da, eta aurten laugarren edizioa ospatzen du. Ekitaldi honek ere erakusketari gehiago edukiko ditu aurten, eta eragin-eremua handituko du, Gipuzkoatik kanpoko artisauei ere gonbit eginda. Segoviako, Errioxako, Zaragozako, Asturiasko eta Pontevedrako hainbat artisauk, besteak beste, bertaratuko direla baieztatu dute dagoeneko.
Irungo IV. Artisautza Azokan, tradiziozko artisautza-tailerrak eta sormenezko eskulangintzara eta artisautza garaikidera dedikatutako guneak izango ditugu, eta lanbide-erakustaldi zabala ere bai: frontoirako pilotak, harrian zizelkatutako apaingarriak, egurrezko tailuak, olibondo-egurrez egindako sukalde-tresnak, buztingintza, bitxiak, ehunkiak, buruko apaingarriak, pixoihalak, zetazko artikuluak, helduentzako arropa, oinetakoak, zeramika, koadernaketa, xaboi naturalak, altzariak… Parte-hartzaile guztiak lanbidean urteak daramatzaten artisau profesionalak dira, eta horietako batzuk ospe handia ere badute.
Ficobaren hamargarren urteurrena ospatzen
Ficoba azokak X. urteurrena du aurten, eta bere garaian iragarri zuen bezala, haren azoketan hainbat jarduera gauzatuko ditu urtemuga ospatzeko. Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokaren kasuan, Irungo Renault Gaursa kontzesionarioarekin akordioa egin du, bisitarien artean Renault Twingo bat zozketatzeko.
Datu praktikoak
Azoka abenduaren 6tik 8ra arte izango da, Ficoba erakustazokan. Astelehenean eta igandean, 11:00etatik 20:00etara irekita egongo da. Larunbatean, irekiera-ordutegia 21:00etara luzatuko da. Sarrerak 3 € balio ditu, eta 12 urtera arteko umeak doan sartuko dira.
http://expo.ficoba.org
Erakustaldien egitaraua Ficobako 2. pabilioian:
Ostirala 6:
- 11.15: Gazta-dastatzea azalpenekin. Idiazabal Jatorri Deiturak antolatua.
- 12.15: Sagardo-dastatzea azalpenekin. Sagardoaren Lurraldeak antolatua.
- 13.15: Tolosako babarrunen dastatzea azalpenekin. Tolosako Babarrun Elkarteak antolatua.
- 16.00: Txakurren trebetasun-erakustaldia. Aurrera Atera elkarteak antolatua, txakurrek eta abereek lagundutako terapian aritzen dena.
- 17.30: Gazta-tailerra (umeentzat). Idiazabal Lurraldea standean aldez aurretik izena eman behar da (3. pabilioia).
- 18.30: “Zure tarta apaindu” Tartak eta cupcake pastelak dekoratzen ikasteko. Tartadeco enpresak antolatua.
Larunbata 7:
- 11.15: Gazta-dastatzea azalpenekin. Idiazabal Jatorri Deiturak antolatua.
- 12.15: Sagardo-dastatzea azalpenekin. Sagardoaren Lurraldeak antolatua.
- 13.15: Tolosako babarrunen dastatzea azalpenekin. Tolosako Babarrun Elkarteak antolatua.
- 16.00: Txakurren trebetasun-erakustaldia. Aurrera Atera elkarteak antolatua, txakurrek eta abereek lagundutako terapian aritzen dena.
- 17.30: Gazta-tailerra (umeentzat). Idiazabal Lurraldea standean aldez aurretik izena eman behar da (3. pabilioia).
- 18.30: “Gabonetako mahaia apaindu”. Mahaia Eguberrietan nola dekoratu ikasteko erakustaldia. TM Decoración enpresak antolatua.
Igandea 8:
- 11.15: Gazta-dastatzea azalpenekin. Idiazabal Jatorri Deiturak antolatua.
- 12.15: Sagardo-dastatzea azalpenekin. Sagardoaren Lurraldeak antolatua.
- 13.15: Tolosako babarrunen dastatzea azalpenekin. Tolosako Babarrun Elkarteak antolatua.
- 16.00: Txakurren trebetasun-erakustaldia. Aurrera Atera elkarteak antolatua, txakurrek eta abereek lagundutako terapian aritzen dena.
- 17.30: Gazta-tailerra (umeentzat). Idiazabal Lurraldea standean aldez aurretik izena eman behar da (3. pabilioia).
- 18.30: “Dotoretu zaitez!” Gabonetarako edertasun-eskola praktikoa. QTE Cosmética enpresak eta Oye tú zentroak antolatua.
Eta horrez gain, Hall Aretoan kontzertuak eta jarduerak izango ditugu (Ficobako areto nagusian):
Ostirala 6:
-
12.00:Txalo jotzeko tailerra.Antolatzailea:Kale Dor Tayikoelkartea
-
Luis Mariano Lirika Elkartearen musika-emanaldiak.
Larunbata 7:
-
Luis Mariano Lirika Elkartearen musika-emanaldiak.
Igandea 8:
Luis Mariano Lirika Elkartearen musika-emanaldiak.
|