|
Erakusketariek berriz bultzatu dute Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka, beste edizio bat eginez, eta aurten 119 erakusketari izango dira bertan. Kopuru garrantzitsua da, %49ko hazkuntza da 2012. urtekoarekiko, eta aukera emango du Ficobara datozen milaka bisitariei proposatzen zaien eskaintzaren kalitatea eta kopurua hobetzeko.
Eskaintzan sartzen direnak: elikadura eta gastronomia, edergintza eta osasuna, dekorazioa, turismoa, asiai eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, etxeko gauzak, ibilgailuak, zerbitzuak …
Erakusketa-eskaintza gehitzeaz gainera, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan, aurten, inoiz baino jarduera gehiago egingo dira. Helduentzako eta umeentzako dastaketa-tailerrak Idiazabal gaztari, sagardoari edo Tolosako babarrunei eskeiniak; eguberrietan mahaiak eta kupcake-ak dekoratzeko ikastaroak; kontzertuak, Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik; txalo egiteko tailerrak; txakurrak hezteko erakustaldiak; puzgarriak, jolasak; txokolatada; azokako standetan gastatzeko 125 euroko txartel baten zozketa egunero…
Ficobaren X. urteurrena ospatzen dela eta, Renault Twingo bat zozkatuko da bisitarien artean, Irungo Renault Gaursa enpresak babestuta.
http://expo.ficoba.org
|