FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  HIRU AZOKA ETA 19 JARDUERA BAINO GEHIAGO, FICOBAREN PROPOSAMENA AZARORAKO
 
30/10/2013 • Berritasunen artean, bigarren eskuko automobilen azoka; azaroaren 22tik 24ra egingo da. Hilabete horretan, 25.000 bisitari inguru izango dira Ficoban.
 

Azaroa oso bizia izango da Ficoban, eta instalazioak errendimendu osoan izateko prestatzen ari da, 20 jarduera inguru egingo baitira.

Hileko lehenengo hitzordu handia azaroaren 8tik 10era izango da, Gipuzkoako “II. Zaharkinen Azoka Erakusketa Handia” egingo da, sektoreko Curiosity Antic enpresa liderrak antolatuta.Antikukarioek eta almonedistek bitxiak, antzinako arropak, liburuak, zeramika, jostailuak, iraganeko altzariak, “Vintage” objektuak eta abar erakutsi eta salduko dituzte.

Azaroaren 16 eta 17an, Sportjam ekintza eta outdoor kirolen azoka dator berriz ere Ficobara, zortzigarren edizio izango da.

Ficobako bisitariek izango dituzten berritasunen artean, Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka nabarmentzen da; Diario Vascok bultzaten du, eta azaroaren 22tik 24ra egingo da.

Diario Vascok berriz ere Ficoba aukeratu du, bigarren urtez jarraian, DV Multimedia Sariak banatzeko. Azaroaren 28an da hitzordua.

Izua nagusituko da erakustazokan azaroaren 9an; izan ere, eta hori ere bigarren urtez jarraian, Izuaren Pasabidea egingo da, Santiagoko Deabruak elkarteak antolatuta. Izuaren Pasabidea kale-antzerki bat da, eta bertan, aktore amateur ugarik beldurrezko eta suspentseko pertsonaiak interpretatzen dituzte, bertaratzen diren ikusleekin zuzenean interaktuatuz.

Berrikuntza eta enplegua ere protagonistak izango dira Ficobako jardueretan. Azaroaren 14an, Irun Ekintzan Sarien banaketaren lehenengo edizioa egingo da. Sari horiek aitorpenak dira Irunekin zerikusia duten proiektu eta ideia berritzaileantzat, eta helburua da berrikuntzaren ekosistema bat sortzea.

Enpleguaren Astea, Bidasoa bizirikek antolatuta, berriz ere Ficoban egingo da. Real Unionenbiltzarra, laket-ontzietarako patroia eta kapitana izateko titulazioak lortzeko Itsasmendikoiren azterketak, ISDIN enpresaren informazio-jardunaldi bat, jarduera fisikoa sustatzeko ikastaro bat eta hirugarren adinekoentzako ohizko dantzaldiak; horiek osatuko dute azaroan Ficobako egutegia.

 

Ficobako egutegia azarorako

 

  • Antikuarioen erakusketa. Azaroak 8-10
  • Izuaren pasabidea. Azaroak 9
  • Real Uniónen biltzarra. Azaroak 13
  • ISDIN bilera. Azaroak 14
  • Irun Ekintzan sari-banaketa. Azaroak 14
  • Sportjam. Azaroak 16-17
  • Enpleguaren Astea.
  • Bigarren eskuko ibilgailuak. Azaroaren 22tik 24ra
  • Itsasmendikoi azterketak. Azaroak 27-28
  • DV Multimedia Sariak. Azaroak 28
  • Jarduera fisikoa sustatzeko ikastaroa. Azaroak 28
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu