FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ALDUNDIA FICOBA FUNDAZIOAREN PATRONATUAN SARTUKO DA AZOKAREN HAMARGARREN URTEURRENEAN
 
08/10/2013 • 2013an zehar, Ficoba erakustazoka milioi batgarren bisitarira iritsiko da, eta ireki zenetik gaur egun arte, 1.500 jarduera baino gehiago hartu izango ditu. Hamar urteotan, 51 milioi euro baino gehiagoko efektu induzitua izan du.
 
   
handitu

Gipuzkoako Foru AldundiaFicoba azokaren hamargarren urteurrenaren ospakizuna aukeratu du Ficoba Fundazioaren patronatuan sartzeko erabakia jakinarazteko. Patronatuak erakustazokaren jarduerak kudeatzen ditu, eta, Foru Erakundeaz gain, Irungo eta Donostiako Udalek, Gipuzkoako eta Bayona Pays Basque Merkataritza Ganberak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Bidasoako Erakustazokak parte hartzen dute, baita Eusko Jaurlaritzak ere, 2010ean Ficobaren kudeaketa-erakundean sartu zenez geroztik.

Fundazioaren estatutuek lehendik aurreikusten zuten Aldundia sartzea, eta, horrela, erakundeek patronatuaren barnean duten ordezkaritza osatzen da. Ficobako arduradunek horretarako asmoa adierazi dute askotan, faktore gakoa baita proiektua normalizatzeko eta Gipuzkoa osorako erakustazoka bilakatzeko.

Jose Antonio Santano Ficoba Fundazioaren lehendakariaren hitzetan, "Gaur, 10 urte betetzen ditugu, eta duela hamarkada bat izan behar genuena daukagu: Ficobak proiektu handia dela erakutsi du, eta erakunde eskudunak bertan parte hartzen dute. Denborak, lanak eta ahaleginak Irungo azoka-eremuaren aldeko apustu estrategikoa egon behar zuen lekura eraman dute, eta nahiz eta arazoak eta laguntza falta izan ditugun eta uste genuena baino urte eta egoera ekonomiko okerragoei aurre egin behar izan diegun, apustu honekin pozik eta harro gaude”.

Ildo beretik, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Martin Garitanok, honakoa adierazi du: “Aldundiak Patronatuan parte hartzen dugu, instalazioaren alde apustu egiten dugula erakutsi nahi dugulako eta Bidasoaldeak proiektua indartzeko egindako ahalegina aitortu nahi dugulako. Proiektua gipuzkoar guztiona da, baina baita euskaldun guztiona ere.  Proiektuak batzen gaitu, eta elkarrekin partekatu nahi dugu.”

Ficoba 2003-2023

Ficobak hamargarren urteurrena beteko du bihar, eta asmoak etorkizunean jarrita dituela ospatuko du. Azoka-eremua Gipuzkoan egonkortuta dagoen errealitatea da, gaur egun, eta erreferentea ere bai, batik bat publiko orokorrari zuzendutako ekitaldietan. Gogoratzea baino ez dugu 2013ko uztailetik 2014 uztailera arte Ficobak mota horretako 15 azoka hartuko dituela guztira.

Areagotuz doan jarduera hori datu ekonomikoetan ere islatzen da, eta, horrela, Ficobak ustiapen-emaitza positiboak izan ditu azken hiru ekitaldietan. Hori dela eta, esperokoa da aurten ere Ficobak joera bera mantenduko duela, eta superabitarekin itxiko duela ekitaldia.Gaur egun, ospatu diren eta ospatzeke dauden ekitaldien artean, urte honetan 190 baino jarduera gehiago hartuko ditu, eta 110.000 bisitari baino gehiago bertaratuko dira azokara.

Ficobak publiko orokorrarentzako berezko zein kanpoko ekitaldiak hartzen ditu, eta estrategi horrek emaitza onak izan ditu.Hemendik aurrera, helburua mantentzeaz aparte, Ficobak egutegian ekitaldi profesionalak sartzera eta erakundeekin eta kulturarekin lotutako ekitaldiak erakartzera bideratuko ditu bere ahaleginak.

Merkatuak formatu txikiagoko ekitaldien alde egiten du, eta sustapen pribatuen zein publikoen marketineko eta komunikazioko aurrekontuak murriztu dira; baina horrek guztiak lehiakortasun-posizio hobean jartzen du Ficoba. Izan ere, azokaren instalazioak txikiagoak dira, eta azken ekitaldiotan, kostuak doitzeko estrategiari jarraitu dio. Horrela, Ficoba eremu erakargarria da mota askotako ekitaldietarako.

Bestalde, pabilioi horiek eskaintzen dituzten aukera ugariak eta lurraldearen izaera industriala ikusita, Ficoba enpresentzako eskaintza zehatza garatzen ari da, espazioak eskaintzeaz haraindi doana.Asmoa da pabilioiak enpresen eskura jartzea, dimentsio handitako makinak erakuts ditzaten, esaterako. 

Halaber, hurrengo urteetan, Ficobaren beste helburuetako bat da proiektuaren iturri den mugaz gaindiko izpiritua bultzatzea, eremuaren kokapen estrategikoa aprobetxatuta. Saltokiek eta enpresa txikiek eta ertainek ohiko mugez harago begiratzen dute gero eta gehiago, eta Ficoba plataforma egokia da haien ikusgarritasuna areagotzeko. Izan ere, kanpoko bisitari gehien dituen azoka-eremua da. Datu bat: azken Expogrow edizioan, bisitarien % 50 frantsesak ziren.

Are eta jarduera gehiago, orduan eta efektu induzitu handiagoa

Logikoa denez, Ficoban egiten diren jarduerak eragin zuzena dute Ficoba Fundazioan ez ezik, inguruan ere, eta batzuetan, are eragin handiagoa, gainera.Ficobak hartzen dituen ekitaldiek hotelen, jatetxeen eta zerbitzuen... jarduera eta fakturazioa areagotzen dute, erakusleen joan-etorriei esker, baina baita bisitariei esker ere, horien % 60 Bidasoako eskualdeaz kanpokoak dira eta.Ibilian izandako hamar urte hauetan, Ficobak 51 milioi euro baino gehiagoko efektu induzitua izan du.

X. urteurrenaren ospakizunak

Ficobak hamar urte bete ditu, eta azoka-eremuarentzat emaitza onez betetako aldia izan da; baina egun krisi ekonomiko baten erdian gaude. Horregatik, eta erantzukizunaz jokatzeko asmoarekin, Ficobak ez du ospakizun-ekitaldirik egingo.  Horren ordez, Ficoba Fundazioak bultzatutako ekitaldietan jarduera zehatzak egingo ditu, eta, datak gerturatu ahala, horietako bakoitza iragarriko du. Horrela, Bioterran, besteak beste, Ficobak bisitariei azokara doan sartzeko gonbitea luzatu zien.

2013 urria-abendua egutegia

  • Irun Stock Market. Urriak 11-13
  • Irun Zuzenean kontzertua.Urriak 19
  • Beldurraren etxea (Santiagoko Deabruak).  Azaroak 9
  • II. Antigoaleko gauzen Azoka, Gipuzkoako Gran Desembalaje.Azaroak 9-10
  • VIII. Sportjam.Azaroak 16-17
  • XII. Enpleguaren Astea.Azaroak 21
  • Ficoauto, Bigarren eskuko ibilgailuen azoka.Azaroak 22-24
  • Diariovasco.com Sariak. Azaroak 28
  • VII. Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka. Abenduak 6-8
  • III. Irungo Artisautza Azoka.Abenduak 6-8
  • X. Umeen Gabonetako Parkea.2013 abendua - 2014 urtarrila

 

 Ficoba, zenbait zenbaki

 

 

Urtea

Bisitariak

Ekitaldi kop.

 

2003

 

20.000

 

20

2004

57.000

77

2005

72.000

86

2006

76.413

81

2007

99.755

103

2008

112.413

151

2009

103.065

229

2010

131.030

229

2011

112.189

199

2012

113.759

215

2013

112.402

194

 

1.010.026

1.584

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu