|
EXPOGROW egiteko 20 egun besterik falta ez direla,kalamuaren inguruan gori dauden gaiak bilduko dira; hala nola kalamuaren normalizazioa, zeina gaur egun puri-purian dagoen gaia baita Uruguain eta Frantzian gertatu diren gertaerak direla eta. Lehenak kontsumo ludikorako erabilera legeztatu du eta bigarrenak sendabide gisa hartzen den kalamua legeztatzeko urratsa eman du. Gai hauetan eta beste batzuetan sakonduko da KALAMUAREN NAZIOARTEKO II. FORO SOZIALEAN. Bertan gai berdeari buruzko adituek parte hartuko dute, hala nola: BEN DRONKERS munduko lehenengoetako hazi-bankua den Sensi Seeds-eko fundatzailea; Zuzenbide Penaleko irakasle titularra eta Drogei buruzko Plan Nazionalean Baltasar Garzónekin “bigarrena” den ARACELI MANJON; Drogen aurkako Nazioarteko Partzuergoko zuzendari exekutiboa ANN FORDHAM eta hitzaldietan izandako azken parte hartzaileetako bat, alegia hedabideetan ezaguna den STEVE DeANGELO, besteak beste.
EXPOGROWEN sektoreko marka garrantzitsuenak izango dira parte hartzaileak:Green House, Canna, General Hydroponics Europe, Advance Hydroponics of Holland, Eva Seeds, Secret Jardin, Nirvana, Dinafem, Planta Sur, Positronics, Kannabia Seeds, Sweet Seeds eta abar. Azoka bisitatzeaz gain, programatu diren aisialdirako aukera desberdinekin dibertitzeko aukera ere izango da. Beste batzuen artean, Euskal Herri Kirolak _Positronics (Herri Kirolak): harria altxatzeko mundu mailako marka hausten saiatuko dira, Skate Txapelketa (Plagron Shred Zone) eta Haize Tunela (Biobizz) eta Giza Tiragoma (.Barney´s Farm).
Zalantzarik gabe, EXPOGROW 2013ko apustu handienetako bat Musika Jaialdia izango da. Aurten kartel garrantzitsuagoa izango du LEE “SCRATCH” PERRY & MAD PROFESSOR Jamaikako clubaren eta reggaeren aitaren emanaldiarekin, baita SINSEMILIA reggae frantziarraren aitzindari beteranoen eta BERRI TXARRAK euskal rockaren emanaldiak ere.
Datorren irailaren 13, 14 eta 15ean, Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa) EXPOGROW cannabisaren inguruko azokarik handienaren bigarren edizioa egingo da.
Donostiako aireportutik bi kilometrora besterik ez, eta frantziar mugatik 200 metrora egingo da EXPOGROW kalamuaren inguruko azoka osatuen eta erakargarrienetakoa gure herrialdean, eta lehenengoa Frantzian. Han, nahiz eta azoka mota horrek negozio bolumen handia eduki, ez da inoiz ezaugarri horietako azoka bat egin. Profesionalentzako zein publikoarentzako irisgarritasunarekin, EXPOGROW berriro egingo da 2013an helburuak lortzen jarraitzeko. Haietako bi lortuak izan dira dagoeneko: Espainiako azoka tematiko handienetako bat izatea eta Europako handiena izatea 12.000m2-tik gorako azalerarekin.
Irailaren 13, 14 eta 15ean, topagune garrantzitsua izango da EXPOGROW 200 profesional baino gehiagorekin, marka eta enpresa espezializatuen artean. Iazko edizioan 16.000 bisitari baino gehiago izan zituen azokan bilduko dira hain zuzen ere.
Ficoba Gipuzkoako Irungo Erakustazokan berriro egingo da erakustaldia pabiloietan dituen 5.000 metro koadroetan eta aire zabalean dituen 7.000 metro koadroetan. Gune handi horretan EXPOGROWek negozio aukera bat eskainiko dio profesionalari, kalamuaren industriako beste aditu batzuekin harremanetan jartzeko aukera eta, gainera, partekatzeko eta disfrutatzeko parada ere bai, publiko bisitariak bezala; hain zuzen ere kalamuzko produktuetan dauden berritasun gama oso batekin disfrutatu ahalko dute, baita Azokarekin batera antolatuko diren aisialdi jarduera paraleloekin, musikarekin, kalamuari buruzko nazioarteko foroarekin, muturreko kirolekin, herri kirolekin, erakusketekin, hitzaldiekin, atseden hartzeko eta zerbait hartzeko gunearekin eta abarrekin.
Sektoreko enpresa garrantzitsuenetako bik antolatu dute PlantaSur, Positronics eta El Punto eres Tu; EXPOGROW kalamuaren inguruko azoka izateaz gain, balio erantsi askoko azoka bat da eta haiei esker, plataforma espezializatu eta kulturala da eta bertan, profesionalek zein bisitariek lan egin eta aldi berean disfrutatu ahal dute.
Ongi etorri EXPOGROW2013ra, Kalamuaren industriako Azoka Profesional Europarrera.
Info gehiago: www.expogrow.net
Antolatzaileak: PLANTASUR, POSITRONICS eta EL PUNTO ERES TU
Sponsors Ofizialak: Green House Seed Co, Canna
Sponsorrak: GHE, Secret Jardin, Advanced Hydrofonics of Holland, Eva Seeds, Nirvana
Laguntzaileak: Cañamo, Yerba, Rne3 Alma de León, Mondo Sonoro
Sponsorrak – Jarduerak: Positronics, Biobizz, Plagron, Barney´s Farm.
|