FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ABUZTUAREN 7TIK 11RA, ARTEANDO ARTE GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO III. AZOKAREN EDIZIOA IZANGO DA 25 ERAKUSKETARIEKIN ETA 1.500 OBRA BAINO GEHIAGO (PINTURA, ESKULTURA, ARGAZKIA ETA GRABATUA).
 
02/08/2013 • Erakusketa-diseinu hauslea, ausarta, iraunkorra eta erakargarria. “Txillidarekin, Ficoban” artistari eskainitako gune bat da Azokaren edizio honetan. Irungo Udalak, Hondarribiko Udalak eta Kutxabankek beren guneak edukiko dituzte Ficoban, proposamen harrigarriekin.
 

Une zail batean, galeriak ixten ari direla, erakusketa kopurua murriztuarekin eta salmenten jaitsiera nabarmenarekin… garrantzi berezia hartzen du Irungo Ficoba Erakustazokan egitea ARTEANDO Arte Garaikidearen Nazioarteko III. Azokaren edizioa egiteak.

Edizio honetarako antolatzaileek ez dute alderdi kuantitatiboetan hazi nahi izan eta Irunera ekarriko duten proiektuak proposamenen kalitatea eta originaltasuna zainduko ditu, betiere jakinki garai zail hauetan berrikuntzaren, joeren eta bisitarien eskarien aldeko aukera garbia egin behar dela. Hirugarren urtez jarraian, Irungo azoka egun batzuetan erreferente artistikoa kulturala eta ekonomikoa bilakatuko da. Bertan elkartuko dira galeria nazionalak eta atzerritarrak, artista ezagunen proposamenekin, beren lana bultzatuz eta bildumagintza sustatuz eta arte garaikideaz disfrutatuz uda garai honetan.

Erakusketaren diseinua

Ikuspegi formaletik abiatuta, ARTEANDOren hirugarren edizio honetan azpimarragarriena da erakusketa gune berria. Gune original eta berritzaile honen diseinua Mariano Martín arkitektura atelierraren obra da.

Guneen banaketa eta pertsonen zirkulazio egokiagoa eskaini lezaketen elementu birziklagarrien erabilpena kontuan hartuta, 15 horma eraiki dira palet-dorreez osatuak, haien artean 5 metroko korridoreak eratuz; horrela, haietatik pasa bitartean, galeriek proposatzen dituzten artisten obrez gozatu ahalko du bisitariak. Standen ohiko banaketaren aldean, gunea ordenatuagoa, garbiagoa eta gardenagoa da, obrei perspektiba handiagoa emanez. Sortzaileen ustez, gune original hau “ordenatuagoa da, askatasun handiagoa eskaintzen du ikuslearentzat, baina aldi berean, ibilbide gidatu bat gertatzen da.Marka eta nortasun bakarreko irudia ere bada. Esan ahal dugu gune demokratikoagoa diseinatu dela, artisten arteko konexioa ahalbidetzen delako eta gune hierarkiak zein kaos eta labirinto eskema kentzen direlako”. Hala ere, proposamen original honek ez du berez balio bat, baizik eta duen balioa da gune berritzaile, iraunkorra eta abangoardiakoa sortzen duela, eta gune horrek erakusketarien proposamenak bultzatu eta akonpainatu egiten duela.

Proposamen horren berezitasuna izan da antolatzaileek izan duten erabaki konplexuetako bat, baina zalantzarik gabe, oso eraginkorra izango da ikusleen artean. ARTEANDOren hirugarren edizio hau mugarri bat izango da erakusketa teknikei dagokienez eta horrek bakarrik justifikatzen du Irungo erakusketara joatea.

Chillida gunea

Edizio honetako beste alderdi bat da “Chillidarekin, Ficoban” gunea –antolatzaileak oso harro daude horretaz-, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekin lankidetzan.  Euskaldun unibertsal hau azokako edizio honetan presente egongo da bere hilezkortasunaren hiru adierazgarri garbien bidez: “Eduardo Chillidaren erretratuak”, “Ehun hitz Chillidarentzat” eta “Uda bat Chillidarekin” atalen bidez.

“Ehun hitz Chillidarentzat” Susana Chillidak asmatutako eta familia osoak bultzatutako proiektu bat da. bertan, lagunak, ezagunak eta artistaren kideak inplikatu dira. Iaz artista bikaina hil zen X. urteurrena zela eta, guztira, 126 pertsona ospetsuk ehun hitz idatzi zituzten bere lana, bizitza gogora ekarriz edo Chillidak beraien bizitzara ekarritakoa bilduz. Parte hartzaileen artean bederatzi herrialdeetakoak aurkitu ahal ditugu eta, beraz, testuetako asko frantsesez, ingelesez edo alemanez daude idatzita.  Kontua da bere bizitzan zehar, artera, pentsamendura eta, orokorki, kulturara irekita zuen burua zen Eduardo Chillidaren ezaugarria. Beste askoren artean, haien artean hain desberdinak diren Norman Fosterrek, John Bergerrek, Elías Querejetak, Rafael Moneok, Álvaro Sizak, Luis Arconadak edo Fernando Savaterrek bezalakoek beren hitzekin lagundu nahi izan dute bere irudia goraipatu, Mario Vargas Llosak berak idatzitako hitzaurrea duen obra batean.

Zortzi metroko luzerako aurealde batean ezarriko dira liburuaren 168 orrialdeak. Beste aurrealdean, “Uda bat Chillidarekin” lehiaketara aurkeztu ziren 200 irudi baino gehiago erakutsiko dira. Kalitate handiko argazkiak dira. Argazki horietan, egileen profesionaltasunaz gain, haiek guztiek artistaren obrarekin duten interesa eta maitasuna nabariak dira. Bere obraz disfrutatzea da kontua, miresle anonimoen begien bitartez.

Gune berean, eskultoreari buruzko bi hitzaldi eskainiko dira. Lehenengoa, Carmiña Dovale arkitekto eta Donostiako Eskola Politeknikoko irakasle elkartuaren eskutik, eta bigarrena, Ignacio Chillida artistaren semeak eta Estela Solana Chillida-Lekuko Obra eta Artisten departamentukoak bideratuko dute.

Erakundeetako guneak

Aurreko edizioetan bezala, Irungo eta Hondarribiko udalek eta Kutxabankek stand berriak edukiko dituzte ARTEANDOren edizio berri honetan; horrela laguntza emango diote proiektuari, eta antolatzaileek jakitun direla ekitaldi hori ezin litekeela egin erakunde horien laguntzarik gabe.

Azokaren edukiak

Aurten, Ficoban, 2.500 metro koadroko azalera batean, jatorri desberdineko artistak bilduko dira, arte Galerietarako programan. Goiko maila artistikoko proposamenek eratutako selekzio berezian, Eduardo Chillidaren, Antoni Tapiesen, Rafael Canogareren edo Salvador Dalíren obrak aipatzekoak dira, XX. mendeko artista ospetsuak aipatzeagataik; horiez gain, euskal artisten ordezkaritza zabala erei zango da antolatzailek ongi baitakite zein garrantzitsua den plataforma izatea inguruko artistak ezagutzera emateko eta haien berri emateko.

Bestalde, Jordi Molláren Jamón, jamón, Volaverunt eta Blown filmetako protagonista ezagunaren obra ere nabarmentzekoa da, New Yorkekeko atelierretik maila nazionaleko pinturaren panoramako balio interesgarrienetako bat bilakatzen ari delarik. Mollák ARTEANDOren inauguraziora joateko asmoa du eta bisitariekin partekatuko ditu bere obraren hainbat alderdi.

Nazioarteko hitzorduetan gero eta garrantzitsuagoak dira “Project Room” guneak arte garaikidearen alderdi berriak bertan jasotzen direlako eta proposamen berri horietarako ezagunak egiteko baremo gisa erabiltzen dira. Horiek ere bertan izango dira ARTEANDO Arte garaikidearen Azokan, Zeina arte plastikoen nazioarteko panoraman finkatzen ari baita, eta horrela Irun kultura sustrai handieneko europar hirien artean kokatzen laguntzen du, 2016ko data hurbiltzen ari dela, data horretan europar kulturan protagonismo donostiarra eta gipuzkoarra nabarmenak izango direla.

Informazio gehiago:

Marta Scarpellini, Arteando azokako Zuzendaria

Telefonoa: 91 391 01 68

direccionarteando@gmail.com

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu