FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  “ALIVINARTE” IRUN 2013. ARTISAUTZA, ELIKADURA, ARDO ETA ETXEAREN INGURUKO I. ELKARTASUN AZOKA
 
10/07/2013 • Datozen egunetan, uztailaren 12, 13 eta 14an, “Alivinarte, Irun 2013” I. Elkartasun Azoka egingo da Irunen. Gastronomiari, ardoei, artisautzari eta etxeari eskainitako azoka bat da, eta aurretik, beste hiri garrantzitsu batzuetan egin da, esaterako, Malagan, Marbellan, Madrilen, Oviedon eta Donostian.
 

Sarrera doan izango da.

FICOBA Euskal Kostaldeko Erakustazokan izango da gertaera, eta honako hauek izango dira ordutegiak:

  • Ostiralean, uztailaren 12an: 17:00etatik 21:00etara.
  • Larunbatean, 13an, eta igandean, uztailaren 14an: 11:00etatik 21:00etara.

“Alivinartes, Irún 2013” I. Elkartasun Azoka Elkartasunezko Ekimenetako Isekin Elkarteak antolatuta dago, eta bertan lortzen diren etekinak elkartasunezko proiektu garrantzitsuak finantzatzen dituzten  eta lankidetza-hitzarmenak gurekin izenpetuta dauzkaten pertsona edo entitateentzat izango dira.

Esan dugun bezala, elkartasunezko jarduerekin lagundu ahal izango dute bertaratuek, baina beherapenak eta “Azoka” eskaintzak ere jasoko dituzte, enpresa parte-hartzaileen aldetik. Azoka bisitatzen dutenek kalitate handiko gastronomi gaiak aurkituko dituzte, jatorriko artisau-lanak eta etxeko produktuak ere bai, estatuko leku guztietatik etorritako enpresa ospetsuenek eskainita.

Arrain-kontserbak, Extremadurako ehiza-hestebeteak, Penedeseko ardoak, gazta frantsesa, eskuz egindako karamelluak, Lleidako eztia, ozpinkiak, ezkuz egindako xaboiak, sofak eta beste produktu asko egongo dira Azoka horretan, bisitarien gozamenerako. Guztira, 60 enpresatik gora eta kalitate goreneko 200 produktu.

Produktuen aurkezpenaz eta zuzeneko salmentaz gainera, jarduerak ere eskainiko ditu Azokak, esaterako, ardo-dastaketa, produktu-dastaketak, erosketa-txartelen zozketak, etab.

“Alivinarte, Irún 2013” I. Elkartasun Azokaren asmoa da horrelako gertaeren erreferente izatea Gipuzkoan, eta sendotu eta urtero egitea.

Gipuzkoako biztanle guztiak deitzen ditugu, eta baita bertako eragingune osoa ere, zihur baikaude ordu atseginak igaroko dituela eta erosketak egin ahal izango dituela jendeak, gutxienez, erosketa desberdinak, eta, gainera, garai zail hauetan arazo asko arintzen lagunduz.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu