FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ORAINDIK HILABETE BAT FALTA DELA, ERAKUSKETA GUNE OSOA SALDUA DU DAGOENEKO BIOTERRAK
 
20/05/2013 • 130 erakusketarik baino gehiagok baieztatu dute azokan parte hartuko dutela. 10.000 bisitari baino gehiago hartzeko erronka hartu du Bioterrak hamargarren edizioari begira. Jarduera paraleloen eskaintza parte-hartzailea eta praktikoa, eta doako sarrera dira Bioterra 2013ko erakargarritasun nagusienak.
 
   
handitu

 

Programatu diren 70 jarduera paraleloetatik, 50 bat izaera praktikokoak izango dira. Bioterra, ekainaren 7tik 9ra egingo da, Ficoban.

Aurtengoa urte berezia da Bioterra Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokarentzat, zeinak hamargarren edizioa ospatuko baitu. Eta erakusketarien parte-hartze maila historiko batez ospatuko du, dagoeneko 130 enpresak baino gehiagok baieztatu baitute azokan egongo direla.

Erakusketa ataleko parte-hartze maila handiari Bioterrak bisitari-kopurua handia gehitu nahi dio; horretarako, Ficobako pabiloietara ekologikoak diren gaien eta iraunkortasunaren kulturan sartzen den publiko berria erakartzen saiatuko da. Hori lortzeko, bi ildotan lan egin du Ficobak. Alde batetik, ahalegin ekonomiko bat egin du publikoari doako sarrera oparitzeko eta, bestetik, bereziki erakargarria den jarduera paraleloez osatutako programa bat diseinatu du.

Zentzu horretan, jarduera programaren ezaugarria parte-hartzaile eta praktiko izatea da, alegia eguneroko jarduera guztietan aplikagarria. Izan ere, edizio honetarako programatu diren 70 bat jarduera horietatik, 48 izango dira izaera praktikokoak.

Jarduera paralelo horietan ukituko diren gaiak askotarikoak dira. Ikastaro bat emango da bizikletaren hiriko erabilerari buruz, EVEk antolatua; ingurumeneko datuak mikrodon (tripulaziorik gabeko hegazkina) batez baliatuz egingo da; moda kontsumitzaile arduratsua nola izan gaitezkeen ikasiko dugu, baita nola aurreztu energia etxean ere, eta feng-shui aplikatzeari buruzko hitzaldi praktiko bat eskainiko da, besteak beste.

Sukaldean produktu ekologikoekin jakiak prestatzen ikasten

Nekazaritza ekologikoa izango da urtero bezala Bioterraren proposamen nagusienetako bat. Oraingo honetan, berritasun gisa, produktu freskoari buruzko azoka bat izango da. Baina, bestalde, elikagai horiek prestatzen ikasi ahalko da Sukaldeanizeneko gunean; toki hori Ficobako hirugarren pabiloian instalatuko da eta azokaren hiru egunetan hainbat tailer egingo dira barazkiekin-eta edari naturalak prestatzeko, lurrunetan prestatzen den sukaldaritzaren teknika, sukaldaritza begetarianoa edo pasta freskoa egiten ikasteko.

Saborea Irun dastatuekimena aurten Bioterrako jarduera programara gehituko da elikagai eta produktu ekologikoekiko bi proposamenekin: klase-hitzaldiak eskainiko dira, baita txokolate ekologikoari buruzko tailer bat ere, gurasoei eta umeei zuzendua.

Tailer eta erakustaldien proposamenean makillaje biologikoari buruzko hainbat master class eskainiko dira, baita nekazaritza ekologikorako hastapen tailerrak eta txikienei zuzenduta birziklatzeko tailerrak ere.

Bestalde, arreta berezia eskainiko zaizkio ezagutza praktikoei Geobat gunean; toki horretan landuko diren eremuak hauek dira: geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta gestio ekologikoa. Azoka egiten den bitartean, pertsona interesatuek jakin ahalko dute nola funtzionatzen duen eguzki-ponpaketa sistema batek, zer den kontsumo eraginkorra eraikin domotiko batean edo adobearekin lokatzezko horma bat nola eraikitzen den ikasi ahalko dute.

Bioterraren hamar edizioko jarduera paraleloen programa ohiko hitzaldien proposamenarekin osatuko da; Hitzaldi horietan, adituek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin lotuta dauden gaiak jorratuko dituzte hainbat ikuspegitatik. Aurreko edizioetan bezala, programaren ezaugarria da bere proposamenen ugaritasuna eta kalitatea.

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu