FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  I. ZAHARKINEN AZOKA, ERAKUSKETA HANDIA IRUNERA DATOR
 
19/03/2013 • I. Zaharkinen Azoka eta Erakusketa Handia Irunera iritsiko da martxoaren 22, 23 eta 24an, 40 erakusketari baino gehiagorekin; bertan, aurreko mendeetako altzariak eta bitxiak zein liburuak erakutsiko dira. Curiosity Antic enpresak antolatzen duen azoka hau martxoaren 22an hasiko da 17:00etan, FICOBAn.
 

Espainiako lurraldeko bazter guztietatik erakusketariak bilduko dira beren bitxiak, antzinako arropak, liburuak, zeramika, jostailuak, aurreko mendetako "Vintage" altzariak zein objektuak, “oso modan baitaude egungo apainketan”.

Nahi duten guztiek hurbildu ahalko dira eta bildumagintzako eta apaingintzako pieza “bakanez” osatutako selekzio handi bat ikusteko, betiere gutxienez 50 urteko antzinatasunarekin, arrazoizko prezioetan.

Azokarako sarrerak hiru euroko kostua izango du; diru horrekin bertaratzen diren guztiak igandean egingo den 200 euroko zozketa batean sartuko dira eta erakusketa osatzen duten postuetatik edozeinetan gastatu ahalko da kopuru hori. 12 urtetik beherako umeek, doan heldu batek lagunduta.

Larunbatean, hilaren 23an, 18:00etan hainbat piezen enkantea egingo da. Gutxieneko irteera prezioa euro 1 izango da, eta nahikoa izango da eskua altxatzea mahuka bat etxera eramateko.

Avilan, Zaragozan, Aranda de Dueron, Alicanten eta Castellonen erakutsi ondoren, azoka antolatzen dutenek Irunen 3.000 bisitari baino gehiago izatea espero dute.

Horregatik Curiosity Antic enpresak azoka hau Euskal Herrian zaharkinen sektoreko erreferentzia den ekitaldi bihurtzea espero du.  

Ordutegia: ostiralean, 17:00etatik 21etara; larunbat eta igandean, 11:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago nahi izanez gero

Joaquín Muniagorria Suñer696364704

www.curiosityantic.es

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu