|
Martxoaren 22an, 17:00etan, Gipuzkoako “I. Zaharkinen Azoka Zaharkinen Erakusketa Handia” inauguratuko da FICOBAn, Curiosity Antic sektoreko enpresa liderrak antolatuta. Espainia osotik eta Europako zenbait lekutatik etorritako 40 erakusketari izango dira bertan. Antikuarioek eta Almonedistek bitxiak, arropa zaharrak, liburuak, zeramika, jostailuak, lehengo mendeetako altzariak, “Vintage” objetuak (egungo dekorazioan oso modan dagoen estiloa) eta bilduma- eta dekorazio-pieza bakarren aukera handia erakutsi eta salduko dituzte, betiere gutxieneko 40 urteko antzinatasunekoak. Zalantzarik gabe, aukera aparta, antigoaleko gauzak maite dituztenentzat.
Salmenta zuzeneko azoka denez, sektoreko profesionalek, dekoratzaileek eta bildumazaleek ez ezik, bisitari orok ere hainbeste irrikatzen duen pieza hori erosi ahal izango du, merkatuaren egungo egoerara egokitutako prezioetan.
Azokaren programaren barruan, hainbat piezen enkantea nabarmendu behar da; larunbatean, martxoaren 23an izango da, 18:00etan, euro 1eko irteera-prezioekin. Igandean, 24an, 19:00etan, 200 euro zozkatuko dira azokara bertaratu diren guztien artean, Erakusketan bertan erosketak egiteko.
Espainiako beste hiri batzuetan egin izan diren edizioetan (Avila, Aranda de Duero, Castelló, Tarragona, Zaragoza, Valentzia), oso onarpen positiboa jaso izan dute bisitarien aldetik. Horregatik, espero da erakusketa hau erreferentziazko ekitaldi bat bihurtzea zaharkinen sektorearen barruan.
Curiosity Antic enpresak apustu handia egin du Irunen; enpresa hori espezializatua dago Estatu espainiar osoan zaharkinen azokak antolatzen. Gaur egun, urtean 10 jardunaldi inguru egiten dituzte. Beren helburua da merkatariek eta bisitariek ahalik eta etekin handiena ateratzea horrelako azoka espezializatuetan.
Azoka honetan, paseotxo bat eman besterik ez dago, konturatzeko zaharkinek ez dakartela beti gastu handia eta bisitariak bildumatarako piezak, opariak edo beren etxeetarako edo negozioetarako piezak eskura ditzekeela oso prezio egokietan.
Sarrerak:
Helduak: 3 €, pertsona bakoitzak (sarrerak eskubidea ematen du 200 €-ko zozketan parte hartzeko)
Haurrak: 12 urtetik beherakoek, heldu batekin badoaz, sarrera doan.
Ordutegia:
Ostiralean, martxoaren 22an, 17:00etatik 21:00etara
Larunbatean, 23an, eta igandean, martxoaren 24an, 11:00etatik 21:00etara.
Curiosity Antic: www.curiosityantic.es
|