FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAKO EGUBERRIETAKO HAUR PARKEA GIPUZKOA OSORAKO EKINTZA GISA FINKATZEN DA
 
07/01/2013 • Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra 9.000 pertsonak baino gehiagok gozatu dute EHPaz. Bisitarien %61 Txingudi eskualdetik kanpokoak izan dira. Aurten ere milaka bisitari erakarri ditu Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak -zehazki 9.138 pertsona- Gipuzkoako txoko guztietatik, Nafarroatik eta baita Iparraldetik ere etorriak.
 
   
handitu

Bisitarien jatorriaren arabera egiazta daiteke Ficobako Eguberrietako Haur Parkea bisitaririk hurbilena –hau da, Txingudi eskualdekoa- erakartzeko gauza izan dela, eta horiek izan direla bisita guztien %39, alegia. Baina, batez ere, agerian jartzen duena zera da, Eguberrietako Haur Parkeak ohiartzun zabala izan duela beste toki batzuetan ere; horrela erakusten du bisitarien %61 kanpotik etorriak izanak; hara zein izan den bisitari horien jatorria: Donostia: % 23 Gipuzkoako gainerako herriak: %34, Nafarroa: %3, eta Frantzia, Hendaia sartu gabe: %1

Edizio honetan jarduera-proposamen berriak ekarri dituen Eguberrietako Haur Parkeaz gozatzeko parada izan dute haurrek. Harrera bikaina egin diote haurrek jarduera teknologikoak indartu dituen eskaintza honi: errobotika tailerra eta software libreko gunea, planetariuma eta auto telegidatuentzako pista zeuden, adibidez, eskaintza horren barruan. Eta jarduerak osatzeko, EHPak iraun duen bitartean aldatzen joan diren tailer ugari, eta  puzgarriak, ohe elastikoak eta “barraka” ugari ere izan dira.

Ohi denez, bisitariek gehien baloratu duten alderdietako bat erakustazokako instalazioen zabaltasuna izan da. Horri esker, erosotasunez gozatu ahal izan da Ficobako hiru pabiloiak bete dituzten jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza zabala.Jendeak asko baloratu duen beste alderdi bat aparkalekua dohainik izatea izan da.

 

http://pin.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu