Gipuzkoakobazter guztietatik etorritakomilaka haurrek izan dute dagoeneko Ficobako EHPn eskaintzen diren proposamen ludiko eta didaktikoez gozatzeko aukera. Baina, aurreko urteetan gertatutakoa aintzat hartuz gero, esan liteke gaurtik aurrera etorriko dela bisitari kopuru handiena Eguberrietako Haur Parkera.
Jarduera-proposamen berriak ekarri ditu Ficobako EHPak edizio honetan. Eskaintza hori harrera bikaina ari da izaten bisitarien aldetik, kalitatea duelako eta zabala delako. Bereziki, Eguberrietako Haur Parke honetako berritasun nagusia diren teknologiarekin lotutako proposamenak. Etengabeko jarduna erregistratzen da errobotika tailerrean eta software libreko gunean, eta beste horrenbeste planetariumean eta auto telegidatuentzako pistan.
Baina aktibitatea ikaragarria da Ficobako 2. pabiloian ere; bertan, haurrek arratsaldea igaro dezakete hango tailerretan parte hartuz (aurpegiak eta aurpegikoak margotuz, haize-errota bat eginez, birziklatutako materialarekin kaxak eginez, taldekako jokoetan, gurasoen eta seme-alaben arteko jolasetan…) edo bertan izango diren puzgarrietakoren batean jolastuz.
Eta betiko barrakak nahiago dituztenek Ficobako 3 pabiloian proposamen zabala aurkituko dute: matxinsaltoak, haurren trena, baby hegalaria, haurrentzako talka autoen pista eta, jakina, ohe elastikoak.
Datu praktikoak:
ORDUTEGIA:
15.00etatik 20:00etara
DATAK:
Urtarrilaren 4ra arte (egun hori barne)(Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean ITXITA)
PREZIOAK:
13 urte arteko haurrek:7 €.
Helduek:6 € 10 ume baino gehiagoko taldeak:5€ ume bakoitzeko (+1heldu laguntzaile doan)
3 urtetik beherako umeak:Doan
Familia ugariak (txartelarekin):5€ ume bakoitzeko.
http://pin.ficoba.org
|