FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAK EGUBERRIETAKO ALDIA INAUGURATZEN DU EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKAREN BITARTEZ
 
03/12/2012 • 80 erakusketarik hurbilduko dute gastronomiak, dekorazioak, etxeko tresnek, etxeko gauzek, ibilgailuek, modak, artisautzak eta abar luze batek eratzen duten eskaintza askotariko bat Ficobaraino. Azokak ohiko edukiari aurten elkarteak eta GKEak gehituko dira, zeinak beren jarduera bisitariei ezagutzera emango baitute.
 
   
handitu

Arratsaldero, 17:30ean txokolate-jatea izango da txikienentzat. Ficoba eraikina Eguberrietako argiekin apainduko da bisitariei harrera egiteko. Azoka abenduaren 6tik 9ra izango da Ficoban. Azokarekin batera, Irungo Artisautza Erakusketaren hirugarren edizioa izango da.

Urtero bezala, Euskal Kostaldeko Azokak hasiera ematen dizkio eguberrietako jarduerei Ficoban. Azokak aurten 60 bat erakusketariren parte-hartzea izango du, eta eskaintza askotarikoa ekarriko dute azokara.

Euskal Kostaldeko Azokaren ezaugarria da estatuko bazter guztietako eta Iparraldeko erakusketariak ekartzeko duen gaitasuna. Baina aurten ahalegin berezia izan da gipuzkoar merkataritzaren presentzia lortzeko, eta horretarako informazio kanpaina berezi bat egin da lurraldeko merkataritza elkarte guztiekin eta Merkataritza Federazioarekin. Horren emaitza da erakusketarien %30 etorriko direla Gipuzkoatik, haietako 9, Irundik.

Gastronomia, dekorazioa, moda,  sukaldeko tresneria eta askoz gehiago

Aurten ere Euskal Kostaldeko Azokaren ezaugarria izango da bere eskaintza zabala eta askotarikoa. Hartan, jatorrizko gastronomia izenaz ezagutzen den hori da nabarmenduko dena. Ficoba pabiloiak beteko dituzte elikagai zoragarri hauek: Landetako foieak eta ahateak, Iparraldeko marmeladek, Valentziako laranjek, Burgosko odolkiek, Santoñako antxoek, Idiazabalgo gaztak, Aragoiko gastronomiak eta Bizkaiako zein Nafarroako postre-produktuek.

Eskaintza tentagarri horrez gain, beste proposamen interesgarri asko ere izango dira: haurrentzako moda eta haur txikientzako osagarriak, adinekoentzako mugikortasuna ahalbidetzeko elementuak, sukaldeko eta etxeko tresneria, autoak, dekorazioa (orokorra eta eguberrietakoa) eta oparitzeko artikulu asko eta asko.

Haur txikienentzako jarduerak

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka ekitaldi egokia da familia osoarentzako. Hori gogoan genuela, hainbat jarduera antolatu dira txikienak entretenitzeko. Ficobako pabiloietan puzgarriak eta tren txiki bat instalatuko dira txikienentzat -azken hau euro baten prezioan-, ardi latxaren txirrista, joko didaktikoak –gurasoek ere parte hartu ahalko dute-, eta, jakina, Olentzero ere ez da faltako. Azoka egunero bisitatuko du eta umeen eskutitzak jasoko ditu. Arratsaldero, 17:30ean txokolate-jatea izango da txikienentzat.

Elkartasunezko atala

14 elkartek eta GKEk erantzun dute Ficobak egindako deiari, Eguberrietako Azokan parte hartzeko. DYA Gipuzkoa, Intermon Oxfam, Chernobilen Lagunak, Amigos Solidarios, Irungo Hiritar Foroa, Txingudi Vida GKE, Cáritas Gipuzkoa, Irungo Gurutze Gorria, Luis de Uranzu elkartea, Aurreratu Elkartea, Garapen bateragarrira Elkartea (Harapan proiektua), Oroitza (Hendaya), Doa eta Alboan dira Elkartuz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak. Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak sustatu du ekimen hau, eduki gehiago eransteko asmoarekin. Erakunde horien parte hartzearekin balioak eta eduki sozialak zein elkartasunezkoak erantsi ahalko zaizkio azokari. Aldi berean, elkarte eta GKE hauei beren jarduerak eta helburuak ezagutarazteko aukera emango zaie urtez urte Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokara etortzen diren milaka bisitariei.

Elkarte eta GKE hauen presentzia Euskal Kostaldeko Azoka bisitatzeko beste pizgarri bat da, bai edukien ikuspegitik bai erakunde horiek proposatuko dituzten jarduerengatik.  Adibide bat jartze aldera,  azoka egun guztietan gosearen aurkako kanpainari buruzko erakusketa ekarriko du Caritasek azokara.

{0>III Salón de Artesanía de Irun<}97{>Irungo III. Artisautza Erakustokia0}

{0>Otro incentivo para acercarse hasta Ficoba va a ser la celebración del III Salón de Artesanía de Irun.<}90{>Ficobara hurbiltzeko beste pizgarri bat Irungo Artisautzaren III. Erakustokia izango da.<0}Ekimen hori Gabiltza Elkarteak bultzatu du (Gipuzkoako Artisauen Elkartea). Ficobako 1 pabiloian Gipuzkoa osoko 20 artisau bilduko dira. Horiek ere askotariko eskaintza ekarriko dute, ia lanbide guztiak egongo dira ordezkatuta. Adibide gisa eta besteak beste, hauek ikusi ahalko dira: egurra zizelkatzea, egurrezko jostailuak, koadernatzea... Artisauen eskaintza zabala erosi ahal izango da eta horrez gain, egunero, 12:00etatik 13:30era egingo diren lanbideei buruzko erakusketa-tailerrez disfrutatu ahalko du publikoak. Panpina natural bat ere egin ahalko da (tailer parte-hartzailea), bitxigintza-lanak (erakus-tailerra), beirazko mosaikoa (parte-hartzeko tailerra) eta argiztapena zein kaligrafia (erakus-tailerra).

Artisautza Erakustokiaren irekiera-ordutegia Eguberrietako Azokaren ordutegi bera izango da: 11:00etatik 20:00:00etara izango da, etenik gabe.

Datu praktikoak

Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da eta hamabi urtetik beherako umeek ez dute sarrera ordainduko. Gainera, egunero 100 euroko txartela bat zozketatuko da Azokan bertan gastatzeko.

 

http://expo.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu