FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPO ETA SPORTJAM ELKARTU DIRA OUTDOOR ETA EKINTZA KIROLEI BURUZKO AZOKA BAKAR BAT EGITEKO
 
15/10/2012 • Aurten, Mendiexpo outdoor kirolen azokak eta Sportjam ekintza kirolei buruzko azokak bederatzigarren eta zazpigarren edizioa egingo dute, hurrenez hurren. Denbora honetan, bi ekitaldiak Ficoban egin dira, baina data desberdinetan.
 
   
handitu

 

Aurten, bi azokak aztertu eta haien arteko sinergiak ikusita, Mendiexpok eta Sportjamek beren indarrak batu eta bi azoken eskaintzak biltzen dituen ekitaldi bakarra egitea erabaki dute. Itun honen helburua da publikoari tamaina eta erakargarritasun handiagoko ekitaldi bat eskaintzea

Outdoor eta ekintzak kirolek bakoitzak bere guneak izango ditu eta pabiloi desberdinetan egingo dira, publikoak argi ikus dezan zeintzuk diren kirolaren bi eremuetako bakoitzaren proposamenak. “Kontua da bi azokez beren nortasuna mantentzea, baina elkarren osagarri izateaz aprobetxatuz”, komentatu du  Mónica Alday Mendiexpoko zuzendariak. Bi munduetan presente dauden kirol batzuk badaude. Pentsa dezagun, adibidez, bizikletetan edo eskian. Outdoor kirol gisa har daitezke (Mendiko Bizikleta, iraupen eskia…) edo ekintza kirolaren ikuspegitik  (BMX, snowboard…).  

Mendiexpo gunea

Gune honek erakusketa eskaintzaren konbinazio erakargarria eta hedapenezkoa eskainiko dio bisitariari, Banffeko Mendi Zinemaldiko proiekzioak emanaldirik garrantzitsuena izango delarik. Jaialdi ospetsu hau bigarren urtez jarraian eskainiko da Mendiexpon. Guztira hamahiru film izango dira eta goizeko zein arratsaldeko bi saiotan proiektatuko dira urriaren 25ean, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Bestalde, Mendiexporen barruan aurten MendiART Mendietako Herrien Kulturen Jaialdiaren 1. edizioa egingo da. Ekimen berri honen asmoa da mendiarekin estuki lotuta dauden kulturen ezagutzara hurbiltzea eta sakontzea. Azaroaren 24an egingo den lehen edizio honetan, erkidego gonbidatua Aragoi izango da eta mendiART Aragoiko Pirinioetako kulturaren ezagutzan murgilduko da, TuHuesca sozietateko zuzendari nagusi Fernando Blascoren eskutik emango den hitzaldi baten bidez, eta horrez gain, Espainiako Folk panoramako Olga y los Ministriles musika herrikoi taldearen kontzertu bat eskainiko da.

Sportjam gunea

Sportjam gunean erakusketarako gunean eskaintza ludiko iradokitzaile bat eskainiko da. Gune horretako protagonistak, surf, skate, snow eta scooter (micropatina) modalitateak izango dira. Gune hori bereziki zuzentzen zaio ekintzako kirolak maite duen publiko gazteari. Haiengan bereziki pentsatuz, hainbat jardueretan parte hartzeko aukera eskainiko die Sportjamek bisitariei: igerilekuan, skate pistan, finger board mahaietan, scooter testetan… gainera aukera bat izango da azken berritasunak erosteko, erakusketarien eskutik.

Spolik SL enpresak ekoizten du Sportjam. Zuzendaria Estanislao Polo da. Esperientziaz abala du ekintza kirolekin  (surf, skate, snowboard...) lotutako azoka profesionalen eta kirol ekintzen sektorean. 1991etik 70 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu nazioarteko mailan, hauek nabarmentzen dira: Glissexpo, GX Festival, On Snow, Feriagliss, Asr Europe, Snowjam, Sportjam, HRT F1 Team.

http://mendiexpo.ficoba.org

http://www.sportjam.com

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu