|
Stock Outlet Irun Azoka berriz dator Ficobara, bigarren edizioa egitera. Lehenengoa joan den otsailean egin zen. Azoka hau, Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatzen du, eta Ficobako 2 pabiloian egingo da. 1.500 m2 baino gehiago izango ditu erakusketarako, eta 25 erakusketari inguru izango dira bertan, lehen markako produktu-aukera zabala eskaintzen (moda, oinetakoak, kirolak, larrua eta etxeko gauzak). Kasu batzuetan, %80rainoko beherapena ere egingo dute.
Informazio praktikoa
Outlet Stock Irun urriaren 5etik 7ra egingo da. Hilaren 5ean, ostiralean, 16:00etatik 21:00etara bitartean irekiko ditu ateak; larunbatean, urriaren 6an, 11:00etataik 21:00etara, eta igandean, urriaren 7an, 11:00etatik 20:00etara; kasu guztietan etenik gabeko ordutegian. Sarrerak 2 euro balioko du, eta doan izango da 10 urtetik beherakoentzat.
|