FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPO-REN BEDERATZIGARREN EDIZIOAK BADU EGUNIK: AZAROAREN 24AN ETA 25EAN EGINGO DA
 
16/07/2012 • Erakustokiak hiru atal izango ditu: zuzeneko salmenta eta outlet; helmuga turistikoak, eskualdeak eta eski estazioak; eta bidaia agentziak, mendiko gidak eta beste zerbitzu enpresa batzuk.
 
   
handitu

 

Aurten Banff Mountain Film Festival Worldtour-eko proiekzioak ere azokako aipagarrietako bat izango dira

Ficoba Fundazioa Mendiexpo-ren bederatzigarren edizioa komertzializatzen hasi da, aire libreko jardueretako aditu eta zaleentzako outdoor ekitaldia hain zuzen. Edizio honetan Ficobara hurreratzen diren bisitariek hiru arloko erakustokia aurkituko dute: Zuzeneko Salmenta eta Outleten Atala; Helmuga Turistiko, Eskualde eta Eski Estazioen Atala; eta Bidaia Agentzien, mendiko giden eta beste enpresa zerbitzu batzuen, ehun fabrikatzaile, oinetako, mendiko material eta beste sektore batzuen Atala.

Era berean, aipatzekoa da ahalegin berezia egingo dela baliabide eta turismo baliabideekin zerikusia duten erakusketariak erakartzeko, izan ere azken edizioetan ikusten da oso sektore interesgarria dela Mendiexpo-ko publikoarentzat eta arlo horrekin lotutako erakusketariek oso balorazio ona egiten dutela azokan duten partaidetzaz.

Azken batean, xedetzat dute Ficobako pabilioietan aire libreko jardunen adituaren eta zalearen ezaugarri askotarikoei erantzutea eta gai hauekin lotutako standak eskaintzea: xendazaletasuna, eskalada, mountain bike, eskia, snowboard, izotzetako eskalada, kainoi jaitsiera, espeleologia, kanpaldia, birdwatching, urpekaritza, snorkeling, itsasontziko arrantza, wind surf, piraguismoa, ur-eskia, rafting, alojamenduak, turismo bulegoak, mendi eta bidaia gidak, zerbitzu turistikoak, bidaia agentziak eta eski-estazioak, besteak beste.

Banff Mountain Film Festival Worldtour-aren 2. edizioa

Mendiexpok bigarren urtez hartzen ditu munduko zine jaialdiko proiekzioak.Proiekzioen data oraindik berresteko dago, baina jakina da pelikula proiekzio bakarra egingo dela.

Banff Mountain Film Festival-eko proiekzioak Mendiexpoko jarduera paraleloen egitarauaren parte dira, hori izanik Mendiexpon gehien baloratzen den gauzetako bat, edizio guztietan nabarmendu baita bisitariei barietate eta kalitate handiko hitzaldi eta proiekzio programa eskaintzeko.

 

http://mendiexpo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu