Expogrow azokaren lehen edizio Ficobara iritsiko da cannabisaren industriako Europako azokarik handiena bilakatzeko asmo handiko helburuarekin. Horretarako, Ficobako erakusketa azalera guztia hartzea aurreikusten da: 5.000 m2-ko hiru pabiloiak eta kanpoko erakusketa gunea. Guztira, 12.000 m2 –ko azoka.
Sektore ekonomiko honek Espainiako estatuan dituen aukerak eta daukan osasun ona dela eta ekitaldiko sustatzaileek gaurko datarekin dagoeneko merkaturatu dute azaleraren %80a. Industria honen hazkuntza egoerak maila nazionaleko erakusketari asko erakartzeaz gain, europar beste herrialde batzuetako profesionalen presentzia erakarriko du.
Baina Expogrow ez da azoka huts bat. Ficobako kanpoko erakusketa gunea (7.000 m2) standekin, atseden hartzeko guneekin, vip aretoekin, muturreko kirolei buruzko erakustaldiekin eta munduko bazter guztietako artistekin sinatutako grafittiekin, tabernekin eta eszenatoki handi batekin okupatuko da. Emanaldiak eskainiko dira azoka egiten den egunetan. Oraingoz lehenengo taldea egiaztatu da: Marea. Azken batean, erlaxatzeko eta musikaz zein programatu diren jarduera eta esperientzia paralelo guztiez disfrutatzeko gune libre bat.
Bestalde, Ficobako auditorioan eta erakustazokako gainerako bilera aretoetan egingo da Cannabisari buruzko I. Nazioarteko Foroa. Kontuan hartzen bada foro horren garrantzia, polemika eta gaiaren gaurkotasuna, oso foro ezaguna izango da. Foro horretan zuzenbideko doktore ezagunek, zuzenbide penaleko katedradunek, sendagileek, kazetariek, politikariek, elkarteek eta Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasunen zuzendariak ere parte hartuko dute.
Era berean, foroak gizarte eztabaidari ezagutzako tresnak ekarri eta kontzeptuak argitu nahi ditu, gizarteari zuzendutako hausnarketa irekirako marko bat sortu eta topagune bat izan nahi du gaian nazioarteko adituentzat.
Informazio gehiago: www.expogrow.es
Expogrow prentsa eta komunikazio harremana:
Marc Isern VIBRACOMUNICACIÓN
marc@vibracomunicacion.com
649 300 605
|