FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2012: 100 ERAKUSKETARI ETA 50 JARDUERA BAINO GEHIAGO PROPOSAMENIK EKOLOGIKOENAK EZAGUTZERA EMATEKO
 
14/05/2012 • Hazten ari da etengabe erabat ekologikoak diren produktu eta zerbitzu ekologikoen erakusgune hau. Aurten, azoka ekainaren 1etik 3ra izango da Ficoban.
 

 

Hemen da Ficoban, aurten ere eta bederatzigarren aldiz jada, Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azoka, publiko zabalari kontsumo jasangarriagoa eta inguruarekiko begirune handiagokoa bultzatzeko aukera ematen dioten bizi, produktu eta zerbitzu aukera erakusteko helburuarekin.

Bioterrak erakusteremu zabala izango du, erakustazokako hiru pabiloiak hartzen dituena, bakoitza -ohikoa bilakatu den moduan- tematika desberdinetara eskainia. Bioterra gunean erabat ekologikoak diren produktuak eta zerbitzuak egongo dira ordezkatuta; Naturall gunean osasunarekin eta ongizatearekin loturikoak; eta Geobat gunean bioeraikuntza eta energia berriztagarriak izango dira protagonistak.

Etengabe ari da hazten ingurumena, iraunkortasuna eta produktu ekologikoekiko interesa. Hori ondoriozta daiteke aurten erabat ekologikoak diren produktu eta zerbitzuei eskainitako gunea zenbat handitu den ikusita.  Ficobako 2 pabiloia txiki geratu da eta Bioterra gunea 3 Pabiloira, alegia Ficobako handienera, eraman behar izan da.

Jarduera paraleloak

Bioterrak aurten ere ahalegin berezia egin du jarduera berezien programa zabal bat prestatzeko; programa horrek xede bikoitza du, ludikoa eta dibulgatzailea, erakusteremua osatzen duena. 50etik gora dira bisitariak aurki ditzakeen proposamenak eta programa zabala dago horietan jasoa: hitzaldiak, mahai inguruak, proiekzioak, tailerrak, ikastaroak eta erakusketak.

Bioterrak ekainaren 1etik 3ra zabalduko ditu ateak, 10.00etatik 20.00etara bitarte etenik gabeko ordutegiarekin.

 

http://bioterra.ficoba.org

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu