Bederatzi urtez jarraian Ficoban egingo da Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketa, eta aurten 33. edizioa izango da. Ekitaldiak gero eta ospe handiagoa dauka sektorean, urtez urte txakur arrazetako ale onenak erakartzeko gai baita.
Edizio honetan 850 txakur inskribatu dira. Beraz, %5eko hazkuntza da iazkoa urtearekin alderatuz. Haiek guztiek parte hartuko dute arraza bakoitzetik ale onenak aukeratzeko. Lehiaketa 9:30etik aurrera hasiko da, eta 16:00ak arte iraungo du; ordu horretan hasiko dira taldeko finalak, eta horietan Erakusketako Txakur Onena eta Erregearen Kopako irabazlea aukeratuz amaituko da.Hazleentzako interes bereziko beste bi sari hauek izango dira: Espainiako Txapelketa Gaitasun Ziurtagiria (CAC) eta Nazioarteko Gaitasun Agiria (CACIB).
Sari hauez gian, txakurrek beste final batzuetan parte hartuko dute, hala nola: Bikote Onena, Hazteko Lote Onena, Beterano Onena, Promesa Gazte Onena, Txakurkume Onena eta Espainiako Arraza Onena.
Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketaren ezaugarria da bisitariari mundu osoko mota guztietako txakur arrazak ikusteko aukera ematea. Dauden 350 baino gehiago arrazen artean, 200 arrazen ordezkaritza izaten da normalean. Haien artean, aurten hauek nabarmentzen dira parte-hartzaile gisa: bulldog frantziarra, bulldog ingelesa, yak parson russel terrierra, otso-txakur txekiarra, smooth collie-a, kelpie-a eta abar.
Epaimahaiaren atalean, zeina beti bezala nazioarteko izaerakoa baita, epaile espainiarrek, irlandarrek, holandarrek, norvegiarrek, ingelesek eta alemaniarrek parte hartuko dute.
Erakustaldiak: erakargarri erantsi bat
Erakustaldiak dira publikoaren artean interes handiena pizten duten jardueretako batzuk eta txakurrek dituzten eta publiko orokorrak askotan ezagutzen ez dituen gaitasun batzuk ikusteko aukera ematen dute. Aurten ekitaldiko antolatzaileek hiru erakustaldi proposatzen dituzte. Lehenengoan txakurrek arrastoari jarraitzeko duten gaitasuna erakutsiko da. Oraingo honetan diru kopuru bat izango da, zeina publikoaren artean ezkutatuko baita. Geroago ikusi ahalko da behar bezala hezitako txakur bat nola bilakatu ahal den laguntza handia mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Gauzak lurretik jasotzeaz arduratu ahal dira, baita argiak piztu eta itzaltzeaz, ezkila jotzeaz, ateak edo kajoiak ireki edo ixteaz eta pertsona bat esnatzeaz. Azkenik, trebakuntza zibilari buruzko erakustaldia izango da. Jarduera-programa dagoeneko ohikoa den aurkezle gazteen lehiaketarekin osatzen da.
Erakusketa jende ororentzako irekia izanen da, helduentzat 5 euroko prezioan eta 10 urtetik beherakoentzat 3 euroan.
OSO GARRANTZITSUA
Indarrean dagoen Erakusketa Arautegia betez, DEBEKATUTA DAGOErakusketa barrutira LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURREK SARTZEA baita txakurrak saltzea ere Erakusketaren barrutian.
Informazio gehiago:
Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko presidentea
Tel. 656 76 24 99
2012ko Programa
08.00 Dokumentazioa hartzea eta albaitari kontrola
09.30 Epaiketen hasiera
11.30 Erakustaldia Mikel Pinoren eskutik (Canis Sapiens) dirua antzematen duen txakurrarekin
12.00 Mendekotasuna duten pertsonei arreta ematen duten txakurren erakustaldia
12.30 Trebakuntza zibila, Álvaro Morenoren eskutik
14.00 Baieztapenak eta ZAE
14.00 Aurkezle gazteen Lehiaketa
16.00 Taldeen finalei hasiera ematea eta Final Nagusia
|