FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRAKO BATZORDE ANTOLATZAILEA BERRITU EGIN DA BI KIDE BERRI SARTUTA
 
05/03/2012 • Aurten, azoka ekainaren 1etik 3ra izango da Ficoban. Janeiro Iturgintzak, etxerako energia berriztagarrien instalazioetan espezializatuak, eta Maitaimaitie haur-oihal ekologikoak egiten dituen enpresak Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokako Batzorde Antolatzailera sartzea erabaki dute.
 
   
handitu

Bi konpainia horiek Bodegas Bagordi eta Shou and Sauca enpresak ordeztuko dituzte, horiek Bioterra bultzatzeko 5 eta 4 urteko lana egin ondoren lekukoa utzi baitute, erakusketari gisa parte hartzen jarraituko duten arren.

Aldaketa horien ondoren, honako hauek dira Bioterrako Batzorde Antolatzailea osatzen dutenak: Ekonekazaritza (Euskal Herriko Nekazari Ekologikoen Federazioa), Bio d’Aquitaine (Akitania-Frantziako Nekazari Ekologikoen Federazioa), Blé (Frantziako Euskal Herriko Nekazari Ekologikoen Federazioa), Gea (Azterketa Geobiologikoen Elkartea), Probico (Arkitektura Bioklimatikoa eta Iraunkorra), eta aipatutako Fontanería Janeiro eta Maitaimaitie. Azken batean, egun sektore ekologikoko gero eta eskaintza handiagoa osatzen duten sektore ugariko ordezkariak.

Batzorde Antolatzailearen zeregin nagusia da Bioterra azoka erabat ekologikoa den aldea zaintzea; alegia, parte-hartzaile guztiek beren produktu eta zerbitzuei dagokien egiaztagiri ekologikoa aurkeztu beharra daukate. Sektore jakin batek egiaztagiri hori ez badauka edo izaera ekologiko zalantzazkoa duten produktuen eskaerak jasotzen badira, Batzorde Antolatzaileak hartzen du azken erabakia.

Bioterraren bederatzigarren edizioa

Aurten, Bioterra ekainaren 1etik 3ra izango da Ficoban, eta aurrekoetan bezala, gaikako hiru eremu handi proposatzen dizkie erakusketariei eta bisitariei. Bat, produktu eta ekimen ekologikoei eskainia; bertan, nekazaritza ekologikoko elikagai ziurtagiridunak, nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika, ehungintza eta kudeaketa ekologikoaren ekimenak erakutsiko dira. Naturall esparruak, bestalde, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektore guztiak biltzen ditu, ikuspegi arduratsu eta ingurunearekiko errespetuzko batetik. Bioterraren eskaintza Geobatekin osatzen da. Bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gune horretan, irtenbide profesionalak aurkitu ahal izango dira, eta eraikuntza osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena gauzatzeko kontsumoa murrizten duten eta energia naturalak aprobetxatzen dituzten energi instalazioak ere bai, eta, baita Ekonomia Berdearen sektorean lan egiten duten profesionalak eta enpresak ere.

 

http://bioterra.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu