FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIGARREN URTEZ JARRAIAN, EMAITZA EKONOMIKO POSITIBOEKIN ITXI DU URTEA FICOBAK
 
17/02/2012 • Diru-sarrerak 1.200.000 eurokoak izan dira; 2010ean izandakoekin alderatuz, %5 gutxiago. Ekitaldian 115.000 bisitari izan dira. Bigarren ekitaldi onena izan da Ficobaren historian.
 

Egin diren jarduerak 288 egunen baliokide dira. 2011 urterik onena izan da pabiloietan egin diren jarduerei dagokienez. Inguruan eragindako ondorioa 6.700.000 euro ingurukoa izan da eta gau-igarotzeak 9.500 inguru izan dira.

Bigarren urtez jarraian, eta krisi ekonomikoaren ingurunean, emaitza ekonomiko positiboekin itxi du Ficobak urtea. Diru-sarrerek %5eko atzerapena izan dute aurreko ekitaldiaren aldean. Nagusiki, erakusketarien aldetik zerbitzuen eskaera txikiagoa eta esplotazioaren diru-sarreren jaitsiera izan da horren arrazoia. Emaitza horiek oraindik ikuskatu gabe daude, baina proiektuaren finkatze ekonomikoa egiaztatzen dute, eta Ficoba emaitza positiboen bidean jartzen dute datozen ekitaldietarako.

 

Ficobaren berezko jardueraren parametro guztien bilakaera positiboa izan da, nahiz eta ezin izan diren lortu 2010eko emaitzak, ekitaldi hori ikuspuntu guztietatik aparta izan baitzen.

 

2011 bigarren urterik onena izan da bisitari kopuruari dagokionez, 115.000 bisitariekin guztira. Bisitarien datuak lotura zuzena dauka Ficoban egiten diren ekitaldien kopuruarekin. Aurten 110 ekitaldi egin dira, ezaugarri desberdinekoak izan dira eta jarduera berezia pabiloietan izan da; bertan, 139 egunez aurrera eraman diren 14 jarduerak egin dira, muntatze eta kentze lanetarako denbora alde batera utzita. Beraz, Ficoban, 2011n, 288 eguni dagozkion jarduerak egin direla ondorioztatu ahal da, hau da, urtearen egunen %79an eskaini dela jardueraren bat.

 

Datu horiek onak badira eta Ficoban urtean 100 jarduera baino gehiago egiteko joera baieztatzen badute ere, 2011ko bigarren seihilekoan kontratatutako ekitaldien kopuruan moteltzea gertatu dela ikusi da, moteltze horrek emaitza hobeak lortzea galarazi duelarik.

 

Ficobaren jarduera ingurunetik hurbilenean sortutako eragin-ondorioan islatu da. 2011ko ekitaldian datu hori 6.700.000 euro ingurukoa izan da. Atal honetan azpimarratzekoa da sortutako gau-igarotzeen kopurua. Ficoba Fundazioak antolatutako azokak soilik kontuan hartuz —Bioterra, Mendiexpo eta Euskal Kostaldeko Azoka— , gau-igarotzeen kopurua 2.000koa izan da. Ficobaren jarduera globala kontuan hartuta, kopuru hori 9.300 gau-igarotzeen kopurura iritsiko litzateke azken urtean.

 

Gau-igarotzeen kopurua oso lotuta dago erakusketarien jatorri geografikoarekin, eta, erakustazokak gipuzkoarrak ez diren erakusketariak erakartzen duen gaitasuna agerian geratu da berriro ere aurten. Zehazki, Ficoba Fundazioak zuzenean antolatutako hiru azoketan 211 erakusketari zuzenek parte hartu zuten, eta haietatik, 151 Gipuzkoatik kanpokoak ziren, hau da, %72.

 

2012ko egutegia*

 

Ficobaren egutegiak aldaketa batzuk izango ditu 2011. urtearen aldean. Joan den astean egin den Stock Outlet I. Azoka erantsi da, eta laster aurreikusten den beste azoka-proposamen bat iragarri ahalko da irailerako. Bestalde, azpimarratu behar da Jauzarrea Fundazioak Ficoba aukeratu duela bertan 4 biltzar egiteko. Linguistikako, antropologiako eta beste diziplina batzuetako adituek fundazio horrek aspaldiko garaietatik gaur egun arte euskaldunen historiaren gertaerari eta gai batzuei buruz egiten ari diren ikerketaren egoeraren berri emango dute biltzar horietan.

Bestetik, aurten ez da egingo Ficobaren egutegian ohikoa den Ibilgailu Klasikoen Erakusketa, baina 2013an berriro antolatuko da.

 

 

  • Irun Stock Outlet Azoka. Otsailak 10-12
  • VI. Nazioarteko Katu Erakusketa. Martxoak 31 – apirilak 1
  • Gipuzkoako XXXII. NazioartekoTxakur Erakusketa. Apirilak 29
  • IX. Bioterra. Ekainak 1-3
  • Irungo Udalaren Hirugarren Adinekoentzako Omenaldia. Ekaina
  • Koadrilen Bazkaria (San Martzial). Ekaina
  • Arteando azokaren II. edizioa. Uztaila
  • IX. Mendiexpo. Datak baieztatzeko
  • Izuaren Ibilbidea(Santiagoko Deabruak). Azaroa
  • Euskal Kostaldeko Eguberrietako VI. Azoka (Expomarket). Abendua
  • Irungo III. Artesau Azoka. Abendua
  • IX. Eguberrietako Haur Parkea. 2011ko abendutik - 2012ko urtarrilera

 

* Erakustazokako pabiloietan egiten diren ekitaldiak jasotzen ditu egutegiak Ficobako gainerako guneetan egiten diren beste ekitaldi batzuk ez dira jasotzen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu