FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  IRUNGO STOCK OUTLET AZOKA GEHITU DA FICOBAKO JARDUNALDIEN EGUTEGIRA
 
03/02/2012 • Azokak %80rainoko beherapenak eskainiko ditu lehen marketako produktuetan Irungo Outlet Stock Ficoban egingo da otsailaren 10etik 12ra. Otsaila beste azoka-jardunaldi batzuekin dator Ficobara.
 

Oraingoan, Irungo Outlet Stock Azokaren lehenengo edizioa da. Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatu du azoka hau, Gipuzkoara ekarri nahi izan baitu Estatuko beste zenbait lekutan arrakasta izan ondoren, hala nola, Leonen, Valladoliden eta Galiziako zenbait hiritan.

Ficobako 2 pabiloian egingo da azoka, eta 1.500 m2 baino gehiago izango ditu erakusketarako, eta 30 erakusketari inguru izango dira bertan, modako, oinetakoetako, kiroletako, larruko eta etxeko lehen markako produktu-aukera zabala eskaintzen, batzuetan %80rainoko beherapen eta guzti.

Irungo Outlet Stockeko zuzendari Jose Antonio Herbonen esanetan, "inork ez dezala nahastu azoka hau azoka-txiki batekin. Gure helburua da produktu onak eskaintzea, marka onekoan eta oso prezio lehiakorretan.”

Informazio praktikoa

Irungo Outlet Stock otsailaren 10etik 12ra egingo da. Hilaren 10ean irekiko ditu ateak, 16:30etik 21:00etara; hilaren 11 eta 12an, berriz, 11:00etatik 21:00etara, bi kasuetan ere etenik gabeko ordutegian.Sarrerak 2 euro balioko du, eta doan izango da 10 urtetik beherakoentzat.

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu