FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  AIRE ZABALEKO KIROLAK MAITE DITUZTEN 6.000 PERTSONA INGURUK HARTU DUTE PARTE MENDIEXPO OUTDOOR EXPERIENCEN
 
02/11/2011 • Ficoban bildu dira urriaren 30etik hasi eta azaroaren 1era arte aire zabaleko kirolak maite dituztenak. Eguraldi ona eginagatik, eta normala den bezala, horrek izan du eraginik bisitarien zifra globalean, Mendiexporen –orain Mendiexpo Outdoor Experience – proposamen berrituak bisitari ugariren interesa piztea lortu du, azokak dibulgaziorako eta ikusgai zuen eskaintzak erakarrita.
 

Mendiexpo Outdoor Experiencek egunetik egunera adituagoa eta zorrotzagoa den publiko baten eskakizunei erantzun nahi zien eta zaletuek ongi jaso dute asmo hori, eta gustura azaldu dira programaren proposamen berrien aurrean. Ildo horretatik azpimarratzekoa da Mendiexpo izan dela munduko mendiko zinemaldirik ospetsuena den eta Ficobaraino goi-goi mailako proiekzioak ekarri dituen Banffeko Mendiko Zinemaldiaren proiekzioen egoitza. Eta proposamen hau finkatu egingo da hurrengo edizioetarako.

Zaletuek oso ongi erantzun dute Ezagutzaren Zirkuluak izeneko proposamen berriaren aurrean ere. “Jakin ezazu” edo “Har ezazu kafe bat zerarekin” guneetan, esate baterako, bisitariek beren protagonistekin hitz eginez eta zuzen-zuzenean haiei entzunez, ezagutu ahal izan dituzte hainbat kirolari, abenturazale, bidaiari eta abarren esperientziak, adibidez Peio Ruiz Cabestany, Roge Blasco, Alberto Zerain, Rikar Otegi edo Josune Bereciartuarenak.

Mendiexpo Outdoor Experienceren zortzigarren edizio honek izan duen beste erakargarrietako bat kirolari famatuen, batez ere alpinista eta eskalatzaileen ohiko proiekzioak izan dira. Iruneraino etorri da Kanadatik Will Gadd, abentura-kiroletan aditua; Estatu Batuetatik etorri zen Cory Richards alpinista; eta Txekiatik Adam Ondra, nazioartean etorkizun handia duen eskalatzailea. Programaren barruan ziren euskal mendizale garrantzitsuak ere, esate baterako Alex Txikon edo Josu Feijoo.

Bisitarien artean gero eta arrakastatsuagoa den beste jarduera bat MendiMarket da, mendiko eta eskiko materialaren bigarren eskuko azoka, urtetik urtera material gehiago eskaintzen duena.

Aurten Mendiexpo Outdoor Experience urriaren 30etik azaroaren 1a bitartean izan da eta 50 erakusketari izan dira bertan, 32 standetan banatuta.

 

http://mendiexpo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu