Datorren astelehenean, irailaren 26an, Banffeko Mendiko Zinemari buruzko Jaialdian parte hartzeko sarrerak salgai jarriko dira Mendiexporen Webean (http://mendiexpo.ficoba.org). Ekimen berri hau gehitzen da Mendiexporen paraleloan egingo diren jardueren programara.
Banffeko Mendiko Zinemari buruzko Jaialdiaren omenez egingo den jardunaldia urriaren 30ean egingo da, Ficobako Auditorioan eta goiz eta arratsaldeko bi saio izango dira, zeinak 10:30ean eta 16:30ean hasiko baitira, hurrenez hurren. Ateak ordu erdi bat lehenago irekiko dira. Saio bakoitzean sei film proiektatuko dira, eta iraupena, gutxi gorabehera, hiru ordukoa izango da. Sarreren prezioa sei eurokoa da, eta prezio horretan erakusketa eremurako sarrera zein Mendiexpo Outdoor Experienceko gainerako jardueretarako sarrera sartzen da.
Banffeko Mendiko Zinemaldia 1976tik egiten da Kanadako herri horretan, eta munduko mendiko zinemaldirik garrantzitsu eta ospetsuenetako bat da. Zinemaldia aspalditik zabaldu da mundu osoan zehar, Banff Mountain Film Festival World Tour delakoaren bidez, 32 herrialdetan agertzen baitute. Formula bat da zinemaldi horrek proposatzen dituen goi-kalitateko filmak helarazteko. Ekintza-kiroletan, ingurumenean eta abenturan inspiratutako proiekzioak izaten dira.
Filmak
Dream Result
Ikusleen Banff Saria film radikal onenari. AEB, 2009. Zuzendaria: Rush Sturges. Iraupena: 17 minutu
Atleta aditu eta lagun talde batek ahal denaren mugak esploratzeko beharra sentitzen du. Espedizioak Norvegiara, eta ur-jauzien bila Argentina eta AEB osotik; horiek osatzen dute Drean Resulten programa.
The Asgard Project
Banff Saria: Alpinismoari buruzko film onena. Erresuma Batua, 2009. Zuzendaria: Alastair Lee. Iraupena: 60 minutu.
Asgard Projectfilmak Leo Houlding-en asmo handiko proiektua erakusten du; alegia, librean lehen aldiz igotzea Asgard mendi ikusgarriaren Ipar Dorrea, Baffin irlan, Artikoaren sakonean. Harekin elkartzen da bere kide Stanley Leary, horma bertikaleko eskalatzailea, eta gailurretik wingsuit-ean (aire-jantzia) jaistea espero dute biek. Denboraldia aurreratua dago, eta bidaia berehala hasi da gaizto jartzen. Asgard mendiaren gainerako iritsiera ikusgarria paraxutean egin ondoren, baldintzak taldearen aurka jartzen dira, eta igoeraren oinaldera iriste hutsa erronka handia bihurtzen da.
Deeper
AEB, 2010. Zuzendaria: Jeremy Jones. Iraupena: 27 minutu
Jeremy Jones eta beste freerider aditu batzuk azaltzen ditu, zapaldu gabeko lurraldeak helikopteroen eta elurretako motoen laguntzarik gabe esploratzeko abenturan. Presta zaitez Deeperrenikusteko Jonesek nola aurre egiten dien sekulan bizi izan ez diten snowboard erronka handienei. Gau osoan oinez, gailurretan lo egiten, zibilizaziotik 100 km-ra akanpatuta, -20º-ko tenperaturak, 10 egun irauten duten ekaitzak eta egunean 30 km ibiliak. Horiek guztiek abentura etengabeko kontua bihurtzen dute. Film hau %100 ekintza da.
Tuzgle
Frantzia, 2010. Zuzendariak: Julien Nadiras eta Vladimir Cellier. Iraupena: 13 minutu
Argentinako Tuzglesumendiaren behealdean, lurralde miresgarri bat dago, esploratu gabea, arrokazkoa eta harkaitzezkoa. Tuzglek Nina Caprez alpinista suitzarra eta bere eskaladakideak erakusten ditu, basamortuan dagoen jolas-patio honetan zeharreko bidaian.
The Swiss Machine
AEB, 2010. Produktoreak: Nick Rosen eta Peter Mortimer. Iraupena: 12 minutu
UELI Steck sekulan izan den munduko alpinistarik azkarrena da ziurrenik. The Swiss Machinefilmean, Steckek Alpeetan errekorrak hautsi zitueneko igoerak kontatzen ditu. Aire-sekuentzia ikusgarriak ikusten dira, 2.500 metrorainoko hormetan gora abiaduran doalarik. Yosemiten Alex Honnold-ekin elkartzen denean, bere amaierako helburua erabakitzen du Steckek: bakarkako alpinismoan daukan azkartasun-jokoa munduko horma handi eta altuenetara eramatea.
The Longest Way
Banff saria mendiei buruzko film laburrik onenari. Alemania, 2009. Zuzendaria: Chistoph Rehage. Iraupena: 5 minutu
The longest way time-lapse bideo entretenigarri bat da, Pekinetik Urumqi-ra egindako urtebeteko bidaia bati buruzkoa. Bost minutuko film labur honetan, denboraren joana eta ibilitako tartea irudimentsu erakusten dira protagonistaren bizarraren tamaina.
|