Izaera berrituarekin dator Mendiexporen zortzigarren edizioa. Helburua da erabat aldatzea eta outdoor kirolak ardatza dituen ekimena bilakatzeko, gero eta “adituagoa” eta zorrotzagoa den publikoari zuzenean bideratzeko.
Ikuspegi berri hau erakusketa gunean islatuko da. Edizio honetan garbi bereiztuko da jolas gunetik, baita ekintza paraleloetatik ere. Apustu handi bat egin da kalitate handiko ekintzak eskaintzeko. Eta hori da munduko ezagunena den mendiko zinemari buruzko Banff Mountain Film Festival World Tourraren gaineko proiekzioen kasua. Ekintzen programan egun oso bat dedikatuko da horretarako. Baina Mendiexpok oso hurbilekoak diren beste informazio- eta prestakuntza-jarduera batzuk ere proposatzen ditu. Jarduera horietan sakonki eta adituen laguntzaz, hainbat gairi heldu ahalko zaie.
Horregatik, Mendiexpo Outdoor Experiencek bi proposamen berri abian jarriko ditu: “Har ezazu kafe bat” elkarreraginezko gune bat da, 40 minutuz eta kafe bat hartzen ari diren bitartean, bisitariek hitz egin ahalko dute eta hainbat galdera egin ahalko dizkiete ponenteei (bidaiariak, alpinistak, kirolariak) zenbait gairen inguruan. Bestalde, “Jakin ezazu” gunean bisitariek hainbat gairi buruzko informazio berezia jaso ahalko dute: nola egin kamera lanak “Al filo de lo imposible” saioan, nola bidaiatu itsasontziz 17 urtez, nola entrenatu ultra trailsetarako edo nola babestu zeure burua mendian edo mendiko gida bilakatu, beti ere proposatzen diren gaien inguruan aditua den pertsona baten laguntzarekin.
Proiekzioen programa
Berritasunez gain, protagonistek komentatuko dituzten mendiari buruzko gaien gaineko proiekzioak izango dira Mendiexpo Outdoor Experience azokako erakargarritasunetako bat. Aurreko edizioetan bezala, alpinista ezagun batzuk beren presentzia baieztatu dute datorren urrirako Ficoban. Haien artean Adam Ondra, Cory Richards eta Alex Txikon daude.
Ondrak 18 urte besterik ez dauzka baina mitoen kategoriara iritsi da, eta badago bera munduko eskalatzaile onentzat duenik. Ondrak “zailtasunaren edertasunaz” hitz egingo du Mendiexpon.
Richards alpinista eta argazkilaria da. Aurten Simone Moro eta Denis Urubko kideekin —biak hizlariak izan dira Mendiexpon— Gasherbrum 2rako neguko igoeraren protagonista izan da. Igoera bideoan eta argazkietan erregistratu zuen eta Mendiexporen hurrengo edizioan erakutsiko ditu.
Alex Txiko bizkaitarra eskalatzailea eta aizkolaria da. Uda honetan K2ra igotzen saiatu da, baina azkenean zebilen haize zakarrak eragotzi zion igoera. Alexek 2005ean Makalura mendebaldetik egin zuten igoera aurkeztuko du Mendiexpon.
Banffeko Jaialdia
Mendiexpoko lehenengo eguna, urriaren 30a (igandea) Banffeko Nazioarteko Mendiko Zinemari buruzko proiekzioak emateko erreserbatuko da. Jaialdi hau 1976tik egiten da izen bereko hiri kanadiarrean, eta mendiko zinemari buruzko jaialdi nagusienetako eta garrantzitsuenetako bat da mundu mailan. Zinemaldia aspalditik zabaldu da mundu osoan zehar, Banff Mountain Film Festival World Tour delakoaren bidez, 32 herrialdetan agertzen baitute. Formula bat da zine-jaialdi horrek proposatzen dituen goi-kalitateko filmak helarazteko. Guztira sei film proiektatuko dira. Filmak ekintza-kirolei, ingurumenari eta abenturei buruzkoak izango dira, eta bisitariek film horien bitartez azken hilabeteotan mundu osoan filmatutako mendiko film on eta ikusgarrienetako batzuk gozatu ahal izango dute.
http://mendiexpo.ficoba.org
|