FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRAK HANDITZEN SEGITZEN DU ETA 110 ERAKUSKETARI BAINO GEHIAGO BILDUKO DITU ZORTZIGARREN EDIZIOAN
 
30/05/2011 • 2010eko datuen aldean, erakusketari kopurua %15 igo da eta erakusketa azalera %19. Bioterrak Ficobako hiru pabiloiak hartuko ditu. Hizlarien artean izango dira Gernot Minke, Alemaniako arkitekto eta eraikuntza bioklimatikoetan aditua, eta Carlos Taibo, Zientzia Politikoetako irakaslea.
 
   
handitu

Arlo ludikoan produktu ekologiko hutsez egingo den patata-tortilla erraldoia azpimarratu behar da. Azoka ekainaren 3tik 5era izango da Ficoban.

Beste urte batez Bioterrak, Produktu Ekologikoen,  Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak, hazkundea izan du, Estatu mailan sektoreko azoka nagusietako bat bezala finkatu dela baieztatuz.  2010eko edizioaren aldean, Bioterrak %15ko igoera izan du erakusketari-kopuruan (110etik gora) eta %19koa erakusketara eskainitako azaleran.

Aurreko edizioetan bezala, azoka ekologiko honek erakusketari zein bisitariei Ficobako hiru pabiloiak hartuko dituzten hiru eremu tematiko handi proposatzen dizkie. Bioterra Eremua produktu eta ekimen ekologikoetara eskainia egongo da soil-solik; bertan, nekazaritza ekologikoko elikagai ziurtagiridunak, nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika, ehungintza eta kudeaketa ekologikoaren ekimenak erakutsiko dira. Naturall esparruak, bestalde, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektore guztiak biltzen ditu ikuspegi arduratsu eta ingurunearekiko errespetuzko batetik. Bioterraren eskaintza Geobatekin osatzen da. Bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gune horretan, irtenbide profesionalak aurkitu ahal izango dira eraikuntza osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena gauzatzeko, kontsumoa murrizten duten eta energia naturalak aprobetxatzen dituzten energi instalazioak ere bai eta, halaber, Ekonomia Berdearen sektorean lan egiten duten profesionalak eta enpresak.

Bi gune dibulgaziorako: auditoriuma eta “exhibitor’s corner”

Bioterrak arreta berezia eman dio kultura ekologikoari, eta bi gune gaitu ditu, hitzaldi eta erakusketak egiteko. Hitzaldiak direnak Ficobako auditoriumean egingo dira, eta bigarren dibulgazio gunea, “Exhibitor’s Corner” deitua, pabiloietan dagoena, beren eskaintza sakonago ezagutzera eman nahi duten erakusketarientzako erreserbatua egongo da.

Hitzaldiak eta hizlariak

Aurten Bioterraren hitzaldi-programaren barruan hamasei proposamen egongo dira; horietan, ekologiaren alorra ikuspegi askotatik aztertuko da, hala nola produktu berdeen eskaintza eta eskaria sortzeko ikuspegitik, geroko eraikinetan eta hirietan berriztagarriak sartzearen eta energi eraginkortasunaren ikuspegitik, “slow food” delakoan produktuak ezartzearen ikuspegitik, energi ereduaren eta zor ekologikoaren ikuspegitik, eta eztabaida nuklearraren edo arkitektura iraunkorraren ikuspegitik.

Hizlarien artean, denak ere espezialistak beren alorretan, hainbat aditu etortzekoa dela azpimarratu behar da, adibidez Gernot Minke, arkitekto alemaniar ospetsua, eraikuntza bioklimatikoetan aditua. Material naturalekin, batik bat industriaratu gabeekin eraikitzeko teknika berriak birsortzen, hobetzen eta gauzatzen espezializatu da Minke. Horrela, munduko leku askotan egin ditu proiektuak eta eraikinak, bertako materialak bakarrik erabiliz. Bere ikerketa asko adobezko eraikinetan ardaztu dira Minkek gogora ekartzen du oraindik ere gizateriaren heren bat lurrez eraikitako etxeetan bizi dela. Bertan izango da Carlos Taibo, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako irakaslea ere, zeinak "Desazkundearen defentsan" hitzaldian gure produkzio- eta kontsumo-mailak lehenbailehen murrizteko beharra jorratuko duen.

Teoriatik praktikara: ikastaroak, erakusketak…

Bioterra aukera ederra izango da, halaber, bizimodu iraunkorragoa egiten lagundu ahal diguten zenbait jarrera ezagutzeko eta, ondoren, praktikan jartzeko. Atal horretan, bisitariek Energiaren Euskal Erakundeak eraginkortasunez gidatzeko eta hirian bizikletaren erabilerari buruz emango dituen ikastaroetan parte hartu ahal izango dute, edo eguzki-sukalde paraboliko bat muntatzeko tailer praktiko batean, gero haren funtzionamenduaren erakustaldi batera joanez, edo geobiologiako eta bioeraikuntzako erakustaldietan. Bestalde, GEOBAT gunean, egurrezko teilatu baten egitura elkarkaria eraikiko da.

Gastronomiaren atala

Azoka egunetan aukera izango da elikagai ekologikoak zuzenean sukaldatzea gozatzeko eta standetako proposamenak dastatzeko. Aurten ere, plater erraldoi bat egingo da produktu ekologikoak soilik erabiliz: patata-tortilla handi bat, doan dastatu ahal izango dena. Arabako patatarekin egina, eta ENEEK,  Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoko Kontseiluaren babespean.

Bioterra eta haurrak

Bioterrako bisitari asko familian etortzen dira. Beren bisita gehiago aprobetxa dezaten eta, aldi berean, haurrak praktika iraunkorretan sartzen joan daitezen, ingurumenaren gaian sentsibilizatzen joateko tailerrak antolatu dira; hona hemen ordutegiak: larunbatean 11.00etatik 14.00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Garraio iraunkorra ere bai Bioterran

Bioterra garraioaren ikuspuntutik bizimodu ekologikoaren oinarriak praktikara eramateko aprobetxatu nahi dutenentzat, bi proposamen eskaintzen ditu Bioterrak: alde batetik, Eusko Tren erabili ahal da, erakustazokatik 50 metrora geltokia du eta. Edo azokara bizikletaz etorri eta erakustazokaren sarrerako bizikleta-aparkalekuan dohainik aparkatu.

Bioterra Facebooken

Bioterrak bere orria du Facebooken, eta haren bidez, azoka jarraitzen dutenei informazioa emateaz gainera, zozketak egingo ditu aldizka Facebooken Bioterraren “lagunak” egiten direnen artean.

Datu praktikoak

Bioterraren VIII. edizioak ekainaren 3an (ostirala) irekiko ditu ateak ekainaren 5 arte (igandea). Inaugurazio ofiziala 12:00etan izango da, eta Pilar Unzalu, Ingurumeneko kontseilaria, izango da ekitaldiaren burua. Azokak etenik gabeko ordutegia izango du 10:00etatik 20:00etara. Sarrerak euro 3 balioko du, eta 12 urtez beherakoentzat doan izango da. Profesionalak doan sartu ahal izango dira azokan.

 

http://bioterra.ficoba.org

 

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu