Mendiexporen zortzigarren edizioak —urriak 30/azaroak 1— aro berri bat eraikiko du jada 57.000tik gora bisitari baino gehiago izan dituen azoka honen ibilbidean. Mendiexpo erabat aldatu eta outdoor ekitaldi handi bat bilakatuko baita. Azokaren hasierako kontzeptuaren bilakaera honek Ficobak, Mendiexpo antolatzen duen erakundeak, etengabe erakusketarien eta bisitarien kezkei eta horien premiek esperimentatzen dituzten aldaketei erreparatuz egoteko borondateari erantzuten dio.
Mendiexpo berritu egin da, kanpotik zein barrutik. Marka aldatu du, baina azokaren kontzeptua ere bai, eduki gehiago sartuz eta publiko egunetik egunera “adituago” eta, horrenbestez, zorrotzago batengana bideratuz. Horregatik, edizio honetan argi eta garbi bereiztu dira erakusketarako gunea eta gune ludikoa; eta indar handiz egin da apustu kalitate handiko jarduera paralelo batzuen alde; horien artean daude esaterako Banff Mountain Film Festival Worldtour, munduko mendiko zinemaldi famatueneko proiekzioak, egun bat osorik —urriak 30— hartuko dutenak Mendiexpoko jarduera programan.
Fakturazio aldakorra eta beste berritasun batzuk
Erakusketarien parte hartzea errazteko, Ficobak hainbat ekimen bideratu ditu. Beste azoka batzuetan, adibidez Ablan, hasitako ildoari jarraituz, Ficobak fakturazio aldakorra proposatzen die erakusketariei Mendiexpora joaten diren bisitarien arabera.
Erakusketaria azokan egon dadin erraztasunak emateko, haren inbertsioa errentabilizatzeko eta gastuak murrizteko ildo berean, Ficobak bi formula berri proposatzen ditu Mendiexporen zortzigarren edizioan egoteko. Alde batetik “Proiektuen Pasabidea” dago. Kontratatzen duten erakusketariei pabiloietako “Exhibitor’s Corner” izeneko gunea erabiltzeko aukera emango zaie beren produktuen eta zerbitzuen aurkezpenak egiteko eta baita box erdi-pribatu bat ere, aurkezpenaren ondoren balizko bezeroekin elkarrizketak izateko.
Beste alde batetik, “Produktuen Pasabidea” dago. Erakusketariaren presentzia beharrezkoa egiten ez duen erakusketa modu bat da; bertan, erakusketariak, besterik gabe, bere produktuak erakutsiko ditu pabiloietan horretarako prestatuta dagoen toki batean, eta laguntzaile batek enpresei buruzko informazio orokorra emango du.
Jakina, erakusketa-modu tradizionalagoak nahi dituztenentzat proposamen ugari daude, eta aurten, berritasun modura, 6 m2–tik aurrerako standak kontratatu ahalko dira.
Mendiexpo eta 2.0 weba
Mendiexpoko publikoko desberdinen parte-hartzea sustatzeko bokazioa Internetera ere zabaldu da eta edizio honetan ere azoka honetara etorri ohi direnek antolatzaileei beren iritziak emateko aukera izango dute hizlariei buruz, hitzaldi-programan egotea nahi luketen gaiei buruz edo Mendiexporen erakusketa-eskaintzan ordezkatuta ikusi nahi lituzketen markei buruz. Hori guztia inkesten bitartez; hemendik gutxira eskura egongo dira eta Mendiexporen web orriaren bitartez bete ahalko dira.
http://mendiexpo.ficoba.org
|