|
Bioterra pabiloian, bisitariek eskaintza zabala aurkituko dute nekazaritzako, kosmetikako eta ehungintzako produktuekin. Geobat pabiloian, energia berriztagarrien eta bioeraikuntzaren enpresak jarriko dira. Eta Naturall pabiloian, osasun eta ongizate eskaintza bilduko da. Guztira, 1.000 m2baino gehiago, erakusketarako.
Bi gune dibulgaziorako: auditoriuma eta “exhibitor’s corner”
Bioterrak arreta berezia eman dio kultura ekologikoari, eta bi gune gaitu ditu, hitzaldi eta erakusketak egiteko. Hitzaldiak direnak Ficobako auditoriumean egingo dira, eta ikuspegi ugaritatik jorratuko dute ekologiaren eremua, hala nola, produktu berdeen eskaintza eta eskaria sortzeko ikuspegitik, geroko eraikinetan eta hirietan berriztagarriak sartzearen eta energi eraginkortasunaren ikuspegitik, “slow food” delakoan produktuak ezartzearen ikuspegitik, energi ereduaren eta zor ekologikoaren ikuspegitik, eta eztabaida nuklearraren edo arkitektura iraunkorraren ikuspegitik. Adituak izango dira hitzaldiak ematen, hala nola, Gernot Minke irakaslea, Alemaniako arkitektoa eta aditu ospetsua eraikuntza bioklimatikoetan, eta Carlos Taibo, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako irakaslea, zeinak "desazkundearen defentsan" hitzaldian gure produkzio- eta kontsumo-mailak premiaz murrizteko beharra jorratuko duen.
Bigarren dibulgazio-gunea, “exhibitor’s corner” delakoa, zeina pabiloietan bertan dagoen, beren proposamenak sakontasun handiagoz ezagutzera eman nahi dituzten erakusketari guztientzat erreserbatua egongo da.
Teoriatik praktikara
Bioterra, era berean, aukera ona izango da bizimodu ekologikoagoa egiten lagun diezaguketen jarrerak zein diren jakin eta gero praktikan jartzeko. Atal horretan, bisitariek Energiaren Euskal Erakundeak eraginkortasunez gidatzeko emango dituen ikastaroetan parte hartu ahal izango dute, edo eguzki-sukalde paraboliko bat muntatzeko tailer praktiko batean, gero haren funtzionamenduaren erakustaldi batera joanez, edo geobiologiako eta bioeraikuntzako erakustaldietan.
Gastronomiaren atala
Azoka egunetan aukera izango da elikagai ekologikoak zuzenean sukaldatzea gozatzeko eta standetako proposamenak dastatzeko. Aurten ere, plater erraldoi bat egingo da produktu ekologikoak soilik erabiliz: Patata-tortilla handi bat, doan dastatu ahal izango dena. Tortilla erraldoia Arabako patata ekologikoarekin egingo da ENEEK-en (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) eskutik.
Bioterra Facebooken
Bioterrak bere presentzia zabaltzen jarraitzen du; orain, baita gizarte-sareetan ere. Jadanik badu bere orria Facebooken, eta haren bidez, azoka jarraitzen dutenei informazioa emateaz gainera, zozketak egingo ditu aldizka Facebooken Bioterraren “lagunak” egiten direnen artean.
Bioterrak lehenengo ediziotik eutsi dio goranzko ildoari. Iaz, hazten jarraitu zuen, eta ehun erakusketarik eta 9.000 bisitari baino gehiagok parte hartu zuten; hori %7ko eta %9ko hazkuntza da, hurrenez hurren.
http://bioterra.ficoba.org
|