Larunbatean eta igandean (maiatzaren 7 eta 8an) etengabeko ordutegian, 09:00etatik 20:00etara, auto eta moto klasikoen zaleek 100 ibilgailuk osatzen duten erakusketa zabal batez disfrutatu ahalko dute. Ibilgailuak museo pribatuetakoak eta partikularrenak dira. Haien artean “Titanic-eko autoa” azpimarratzekoa da. 1909an eraiki zen eta hondoratu zen trasatlantikoaren bigarren zeharkaldian bidaiatzea aurreikusita zegoen.
Baina Ibilgailu Klasikoen Erakusketa erakusketa bat baino zerbait gehiago ere bada. Bisitariek osagarrizkoen eskaintza zabal bat aurkituko dute: liburuak, esku-liburuak, garaiko arropa, motoarentzako arropa eta jarduera programa askotariko bat. Horien artean, Epic Racing taldearen aurkezpena, autoentzako eta motoentzako ibilbideak, Montmelóko Fórmula 1 Sari Handirako sarreren zozketa...
Gainera, Erakusketara etorri nahi duten eta 25 urte baino zeharragoa duen ibilgailu bat dutenek kanpoko aparkalekuan 4.000 m2-ko azalera eskura edukiko dute doan baita doako sarrera pilotuarentzat eta pilotukidearentzat ere. Gainerakoentzat, 8 euro izango da sarreraren prezioa.
|