FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  825 TXAKURREK PARTE HARTUKO DUTE GIPUZKOAKO NAZIOARTEKO XXXII. TXAKUR ERAKUSKETAN, FICOBAN MAIATZAREN 1-EAN
 
27/04/2011 • Txakurren herenetik gora frantziar jatorrikoak dira. Munduan dauden 360 bat arrazetatik, 200etik gora ordezkatuak izanen dira Ficoban. Berritasun gisa, dirua antzemateko gaitasuna duen txakur baten erakustaldia gehitu da programara. Txakur mota gehien erakutsiko direnetako bat izanen da edizio hau.
 
   
handitu

Gipuzkoako Txakur Nazioarteko Erakusketa berriro eginen da Ficoban. Aurtengoa XXXII. edizioa izanen da. Ficoban 825 txakur erakutsiko dira, beti bezala, goi mailakoak; Final Handian lehenak izateko prest, baita erakusketako txakurrik onena aukeratua izateko ere.

Aurten parte hartuko duten txakurren %35 frantziako jatorrikoak dira, 300 inguru. Parte hartze frantziarraren portzentaje handi hau gertatu da antolatzaileek (Gipuzkoako Txakurren Elkartea) aurreinskripzioak egiteko eremua zabaltzeko egin duten ahalegin bereziaren ondorioz, zeinak web frantziar baten bitartez ere egin ahal izan baitira.

Dibertsitate geografikoari erakusketan izanen diren txakur arrazen dibertsitatea gehitzen zaio. 200 arraza baino gehiago ordezkatuko dira, haien artean, otsoarekin antzik handiena duten otso-txakur txekiarraren aleak nabarmentzen direla, baita Kortsikako cane-a, mastin napoliarra eta terrier beltz errusiarra ere, besteak beste. Era berean, aurten setter txakurraren inguruko atal berezi bat izanen da.

Epaimahaiari dagokionez, beti bezala nazioartekoa izanen da, eta hauen presentzia azpimarratzekoa izanen da: Sean Delmar eta Cathy Delmar senar-emazte irlandarrak, biak oso ezagunak, eta haiekin batera, Espainiako, Frantziako, Georgiako eta Italiako epaileak izanen dira.

Erakustaldiak dira publikoaren artean interes handiena pizten duten jardueretako batzuk. Aurten, berritasun gisa, beste erakustaldia bat gehitu da programara. Erakustaldi horretan, bereziki trebatuta dagoen txakur batek dirua antzemateko dituen gaitasunak erakutsiko ditu. Gainera, jendeak aukera izanen du txakurren hezkuntza zibileko erakustaldi bat ikusteko, eta dagoeneko ohizkoa den gazte aurkezleen lehiaketa ere ikusteko aukera ere izanen da.

Erakusketa jende ororentzako irekia izanen da, helduentzat 5 euroko prezioan eta 10 urtetik beherakoentzat 3 euroan.

 

OSO GARRANTZITSUA

Indarrean dagoen Erakusketa Arautegia betez, DEBEKATUTA DAGO Erakusketa barrutira LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURREK SARTZEA baita txakurrak saltzea ere Erakusketaren barrutian.

Informazio gehiago:

Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko presidentea

Tel.: 656 76 24 99

2011ko Programa

08.00 Dokumentazioa hartzea eta Albaitari Kontrola

09.00 Ikusleentzako irekiko da

09.30 Epaiketen hasiera

12.00 Trebakuntza zibila, Álvaro Morenoren eskutik

12.30 Erakustaldia Mikel Pinoren eskutik

14.00 Baieztapenak eta ZAE

14.00 Aurkezle gazteen Lehiaketa

16.00 Taldeen finalei hasiera ematea eta Final Nagusia

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu