FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAK HAZTEN JARRAITZEN DU, ETA SUPERABITAREKIN AMAITU DU 2010EKO EKITALDIA
 
04/02/2011 • Ficobaren beraren azoketara agertutako erakusketari-kopurua %5 hazi da, eta ekitaldi-kopuru osoa 111 izatetik 129 izatera pasa da 2010ean. Okupazio-maila %75ra arte heldu da; hots, 276 jarduera-egun. 130.000 bisitari izanda itxi da 2010. urtea, 2009an izandako bisitarien %27 gehiagorekin.
 
   
handitu

Auditoria egiteko zain dagoen 2010eko ekitaldiak oso emaitza positiboa izan du Ficobarentzat. Zazpi urteko jardueraren ondoren, Gipuzkoako Erakustazoka esplotazio positiboen emaitzen bidean sartu da. Datu horiekin bukatutzat eman ahal da Ficoba bultzatzeko garaia, izan ere abian jarritako azokak finkatzea eta eraginkortasun ekonomikoaren eta enpresarialaren irizpideak aplikatzea izan da horren arrazoia.

Aurreko ekitaldien ildoari jarraiki, Ficobak bere diru-sarrerak gehitzen jarraitu du. Aurten 1.285.000 euroko kopurua lortu da, 2009an lortutako 1.146.000 euroko kopuruaren aldean; beraz, %12ko gehitzea izan da aurreko urtearekin alderatuz.

2009an bezalaxe, Ficobaren balantze positiboa berezko azoka guztiek izan duten  aldeko bilakaeran oinarritu da (Abla, Bioterra, Mendiexpo eta Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka) erakusketarien, kontratatutako metro koadroen eta bisitarien kopuruaren gehikuntzekin. Ficoba Fundazioak bultzatzen dituen lau azoka-proposamen hauen finkapena egiaztatzen dute emaitza hauek.

Ficobaren gainerako jarduera-ildoetara zabaldu dira emaitza positiboak; alegia, hirugarrenek antolatutako azoketara eta bileretara. Horrela, jarduera kopuru osoak bultzada handia izan du, eta 129 ekitaldi ematera iritsi da, aurreko urtean eskaini ziren 111 ekitaldien aldean, %16ko gehitze globalarekin.

Bilakaera positibo hau erakustazokaren okupazio mailara ere zabaldu da, eta aurten 276 egunetan izan da jardueraren bat, eta bisitarien kopurua 130.000 izatera iritsi da.

Aldakortasuna balio erantsi gisa

Ficobak eskaintzen duen ekitaldien aukera zabaltzen jarraitu du. Nabarmentzekoa da bere instalazioen gorantzako erabilera jende asko biltzen dituen ekitaldietarako, eta bereziki, kontzertuak emateko. Adierazgarrienetako batzuk Fito&Fitipaldis taldeak emandako kontzertua, musika elektronikoaren zaleei zuzendutako Muga Music Meeting kontzertua edo kutxak bultzatutako i-kultur jaialdia izan dira. Hitzordu horiek errepikatuko dira 2011ko egutegian, zeinek Ficoba kontzertu handietarako azpiegituren zirkuitoan kokatu baitute.

Eusko Jaurlaritzaren sartzea

2010ean Eusko Jaurlaritza sartu da Ficoba Fundazioaren Patronatuan. Irailetik Eusko Jaurlaritzak bat egin du lehendik jada Ficobaren patronatuan zeuden Irungo eta Donostiako Udalekin, Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin, Bidasoako Erakustazoka SA-rekin eta CCI Bayonne-Pays Basque-rekin.

Ficobaren inguruan lortutako akordioaren barruan dago 30.050,61 euroren ondare-ekarpena gehitzea Jaurlaritzak azoka sustatzeko ekintzak gauzatzearren erakustazokari lehenagotik egiten dion 150.000 euroko ekarpenari.

Ondorio induzitua denboran eutsia

Iazko ekitaldian Ficobak garatutako jardunak ondorio induzitua eragin du bere inguruan, eta aurtengo zifra 6,5 milioi eurokoa izan da. Zifra horren onuradunak –ez ditu jasotzen enpresen arteko merkataritzako trukeak– hotelak eta ostalaritza osoa dira, baita garraio-enpresak, erosketakoak eta aisialdikoak, kontrataziokoak, standen muntaiakoak eta dekoraziokoak ere. Ficobari dagokionez, inguruan izan duen ondorio induzitua, azoka-sektoreak abalatutako ratioari jarraituz kalkulatzen da; alegia, lur-kontzeptuan fakturatutako euro bakoitzeko 6tik 12 eurora bitartean sortzen dira eragin-gunean.

2011ko egutegia*

Egun, Ficobak dagoeneko %74ko okupazio-maila berretsia dauka; hori 270 egun dira okupatuta. Nabarmendu behar da Ficobaren beste azokekin gertatzen den bezala, hirugarrenek antolatutako ekitaldi askok ere beren presentzia finkatu dutela Ficobaren egutegian.

 

 

 

  • “Human Bodies” erakusketa. urtarrilaren 21etik apirilaren 24ra.
  •  

     

     

     

  • Inauterietako bazkari herrikoia. Martxoa
  •  

     

     

     

  • Nazioarteko V. Katu Erakusketa Apirilak 9-10
  •  

     

     

     

  • Gipuzkoako Nazioarteko XXXII.Txakur Erakusketa. Maiatzak 1
  •  

     

     

     

  • Ibilgailu Klasikoen XVII. Erakusketa. maiatzak 7-8
  •  

     

     

     

  • VIII. Bioterra. Ekaina
  •  

     

     

     

  • Irungo Udalaren omenaldia Hirugarren Adinari. Ekaina
  •  

     

     

     

  • San Martzial Koadrilen Bazkaria Ekaina
  •  

     

     

     

  • Muga Music Meeting jaialdiaren II. edizioa Abuztua
  •  

     

     

     

  • Sportjam, Surf eta Skate VI. Azoka Europarra. Iraila
  •  

     

     

     

  • VIII. Mendiexpo. Urriak 31 - Azaroak 1
  •  

     

     

     

  • Euskal Kostaldeko Eguberrietako V. Azoka Abendua
  •  

     

     

     

  • VIII. Eguberrietako Haur Parkea. 2011ko abendutik 2010ko urtarrilera
  •  

     

    * Erakustazokako pabiloietan egiten diren ekitaldiak bakarrik jasotzen ditu egutegiak.

     
    itzuli
    Harpidetza
    ALDIZKARIAN
    Jaso ezazu zure
    postontzian
    informazio-buletina.
    blog
    Ficoba Events & Services
    Nola iritxi
    Kokapenerako mapa interaktiboa.
    FICOBAN JAN
    Iñigo Lavado Jatetxea
    OIASSO MUSEOA
    Erromatar museoa
    Zatos Irunera
    YouTube
    YouTube Ficoba kanala
    FACEBOOK
    Twitter
    adimedia-k garatua
    Ibilbide Birtualerako lotura:
    Ibilbide Birtuala
    Zoaz FICOBAra
    eta aurkitu bere
    txoko guztiak...
    sartu