FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  JUAN VALLEJO ETA PATRICK GABARROU ALPINISTAK ERE MENDIEXPOREN HITZALDI PROGRAMARI ATXIKIKO ZAIZKIO INTERNAUTEK AUKERATUTA
 
06/09/2010 • Mendiexporen kartela aukeratzeko epea irailaren 16ra arte luzatuko da. Mendiexpo Ficoban egingo da urriaren 30etik azaroaren 1era.
 

Ficobak ekimen bat kaleratu zuen Mendiexpoko bisitariak eurak izan zitezen aurten zazpigarren edizioa duen azoka honetako edukietako batzuk definitu zitzatenak, eta internautek udan zehar erantzun diote ekimen horri. Abuztuan zehar internautek beren ideiak eta iradokizunak uzten joan dira Mendiexporen web orrian asmo horrekin jarritako inkesta batean eta interes garbia erakutsi dute Juan Vallejo eta Patrick Gabarrou alpinistak Mendiexpo 2010-eko hitzaldi programan egon daitezen. Biek ala biek ere baietsi dute urriaren 30etik azaroaren 1era bitarte egingo den azokan izango direla.

Juan Vallejo izan berria da Pakistanen, Karakorum mendikatean, eta Broad Peak-eko igoerako irudiak eta zuzen-zuzeneko informazioa ekarriko du Ficobara. Joan den uztailean Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak espedizio historiko batean bide berri bat zabaldu zuten Broad Peakera igotzeko, euskal alpinismoak zortzimilako batean zabaltzen zuen lehena; eta Alberto Iñurrategik mendi horren hiru gailurrak jarraian eskalatzea lortu zuen.  Orain arte, espedizio poloniar batek 1984an (Kukuczka eta Kurtyka) eta espedizio japoniar batek 1995ean (Hattori, Kitamura eta Todaka) zuten egina soilik planetako hamabigarren mendirik altuenaren zeharkaldi osoa.

Bestalde, Patrick Gabarrouk kurrikulum garrantzitsua dakar berekin Mendiexpora. Garai guztietako alpinista frantziar garrantzitsuenetakotzat jotzen den honek 250 bide baino  gehiago zabaldu ditu, eta hori dela-eta jendeak goi-mailako alpinismoan funtsezko pieza bezala hartzen du.  Gabarrouk Mont Blanc mendiari eskainitako proiekzio bat ekarriko du Mendiexpora.

Hitzaldi-programan nabarmentzekoa da Kurt Diemberger austriar alpinista garrantzitsuaren presentzia, 8.000 metro baino gehiagoko mendietara bi lehenengo igoerak egindako  eta bizirik dagoen pertsona bakarra, eta Vallejo eta Gabarrou ere hitzaldi-programa horretan izango dira.

Kartel lehiaketa:epea irailaren 16ra arte

Mendiexporen hurrengo kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea luzatu egin da eta sortutako lanak irailaren 16ra arte bidaltzeko aukera izango da. Lehiaketa honen oinarriak Mendiexporen web orrian ikusi ahal dira; lehiaketak 500 euroko saria du. 

Argibide gehiago:mendiexpo@ficoba.org

                               http://mendiexpo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu