FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  9.000 BISITARI BAINA GEHIAGO BIOTERRA 2010ean
 
07/06/2010 • Ateak itxi berri ditu Ficoban Bioterrako zazpigarren edizioak, eta parametro guztietan hazita egin du gainera. Bisitari-kopuruaren datua jakitea bakarrik falta zen, eta azokaren gorakako lerroa berretsi du; izan ere, edizio honetan, bisitari-kopurua 9.079koa izan da; 2009an, 8.200 izan ziren, eta beraz, hori %9ko igoera da.
 
   
handitu

Azokaren egun animatuena atzo igandean bizi izan zen: 5.300 bisitari baino gehiago izan ziren, eta Ficobako instalazioak bete-bete egin ziren.

Bisitari-kopuruaren hazte honi, erakusketari-kopurua ere hazi izana gehitu behar zaio, %7 gehiago izan baitira; guztira, ehun etorri dira aurten. Nabarmendu beharra dago pertsona bakoitzak ere denbora gehiago egin duela azoka bisitatzen: Bioterraren aurtengo edizioaren erakusketa-eskaintza handiagoa izatearen ondorio zuzena.

Bioterraren dibulgazio-proposamena eta, bereziki, hitzaldiek erantzun bikaina izan dute jendearen aldetik. Aipamen berezia merezi du Francisco Varatojo Portugaleko Makrobiotika Institutuko zuzendariak emandako hitzaldia. Bete-bete egin zen lekua, 400 lagun inguru bertaratuta.

Exhibitors Corner gunean erakusketarien eta bisitarien parte-hartzea ere nabarmendu behar da. Aurten, lehen aldiz gaitu da, erakusketariek produktuak aurkeztu eta gai desberdinei buruzko hitzaldiak eman ahal izan zezaten. Egia esateko, jarduera etengabea izan da Exhibitors Corner gunean, eta egunero jende dezente ibili da bertan.

Erakusketarien balorazioari dagokionez, horiek balorazio positiboa egin dute Bioterrako edizio honetan sartu diren azoka-motako berritasunak, hala nola, hitzaldiak auditoriotik erakusketa-gunera lekualdatzea edo zirkuitu hermetikoa jartzea, bisitariak azokako stand guztietatik igaro daitezen bermatzen baitu. Era berean, pozik agertu dira bisitari-kopurua handia izan delako, eta azokaren balorazioa egiteko inkestan adierazi dute prest daudela datorren urteko edizioan ere parte hartzeko.

Bioterra 2010, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka ekainaren 4tik 6ra egin da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan. Bioterrak izan dituen emaitza onak Abla Komunikazioaren, Marketinaren eta haren Euskarrien azokan ere izan zirenekin gehitu behar dira, hura ere Ficoba Fundazioak bultzatuta; izan ere, han, %15eraino hazi zen erakusketari-kopurua eta %20, erakusketa-azalera, metrotan.

 

http://bioterra.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu