FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EHUN ERAKUSKETARI IZATERA IRITSI DA BIOTERRA, ETA %7AN GEHITU DA ERAKUSKETARAKO AZALERA
 
01/06/2010 • Erakusketarien %70 datoz Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo. Azokak 700 gau-igarotze eragingo ditu Bidasoaldeko Eskualdean eta inguruetan. Aurten energia berriztagarriek eta bioeraikuntzak berezko erakusketa-gunea izango dute: Geobat. Lehen aldiz, Ficobaren hiru pabiloiak hartuko ditu azokak.
 
   
handitu

Bioterrak berezko i-gune espazioa izango du. Urte askotan Estatu Batuetako mundu militarrean ibili den Jim Merkel izango da gurekin, zeina orain planetaren iraunkortasunaren kausara bihurtua baita, eta Francisco Varatojo Portugaleko Makrobiotika Institutuko zuzendaria; hauek izango dira Bioterra 2010eko hizlari ezagunenetako batzuk.

Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra Azokaren 7. edizioa egingo da azokaren ibilbidearen ezaugarria izan den hazkuntzaren joera mantenduz. Azoka 2004an hasi zen antolatzen 47 erakusketarirekin; aurten, aldiz, 100 erakusketari bertan izango dira. Kopuru horiek Gipuzkoako azoka handiena bilakatzen dute Bioterra, erakusketari kopurua kontuan hartzen bada. Gehitu beharreko datua da aurten ere %7an igo duela erakusketarako azalera.

Parte-hartzea maila hau azoka- eta ekonomia-krisiaren testuinguru batean gertatzen da, zeinetan erakusketariek derrigorrez aukeratu behar baitute zein azoka den gehien komeni zaiena beren inbertsioa errentagarri bihurtzeko. Ildo horretatik, erakusketari mota guztiei erantzun egokiena eskaintzeko, lanean jarraitu du Ficobak eta indarra jarri du sektorizazio prozesuan, zeina duela hiru urte hasi baitzen Naturall Osasun eta Ongizate gunea gehitzearekin, eta orain Geobat sortu du. Gune horrekin, azokaren lehen ediziotik beti presente izan diren bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien sektoreei bultzada eman eta ageriago utzi nahi dira. Geobaten eraikuntza osasungarrirako soluzio profesionalak eta ingurugiroarekiko errespetuzkoak ezagutzera emango dituzte erakusketariek, ingurumenarekiko inpaktua txikiagotzeko pentsatutako instalazioak, energiaren ustiapen handiagoaz baliatuz, eta ekonomia berdearen sektorean lan egiten duten ingenieritzek, aholkularitzek, eta zerbitzu enpresek ere beren tokia izango dute.

Geobat gunea sortzeak erakusketa espazioa handitzea ere badakar, eta aurten erakustazokaren hiru pabiloiak hartuko ditu azokak. Horrela, 1 pabiloian Geobat kokatuko da, 2 pabiloian Bioterra izaera ekologiko hutsa egiaztatzen duten erakusketariekin, eta 3 pabiloian Naturall, han osasunerako, ongizaterako eta habitat arduratsuaren bultzadarako proposamenak eskaintzen dituzten beste sektore batzuk ordezkatuak izango dira.

Era berean, erakusketarien eta ordezkatzen diren sektoreen dibertsitateak Bioterrak egiten duen eskaintzaren gehikuntza dakar berekin. Urtero produktu berriak sartzen dira eskaintza ekologikoan. Aurten, berritasuna garagardoa izango da. Naturall gunean aisialdiko eta ongizateko guneen eskutik datoz berritasunak. Bainuetxeek, hotelek, atseden hartzeko ostatuek erakus-leiho egokia aurkitzen dute azokan balizko bezeroengana iristeko.

Bioterra, hedatzeko eta ezagutzako gunea

Ekitaldi bakar batean erakusketa eskaintza handia biltzea eta, aldi berean, bisitariari ekologiarekin zerikusia duten gaiak zentzu zabal batean eta ikuspuntu askotatik eskaintzea da Bioterraren nortasun ezaugarrietako bat. Bioterrak 15 hitzaldi programatu ditu aurten. Parte-hartzaileen artean Jim Merkel ingeniari militarra eta Estatu Batuetako industria militarreko saltzaile-ohiak bizimodu ekologikorako egiten duen proposamena aurkeztuko du, eta erakutsiko du nola lortu —gutxienekotik abiatuta— gehiena lortzeko trebetasuna, ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena sortuz.  

Merkelen bizi-ibilbideak 180 graduko aldaketa izan zuen 1989an Alaskan gertatu zen Exxon Valdez petrolio-ontziaren ezbeharraren ondorioz. Bere bizitza errotik aldatzea erabaki zuen, eta “justua eta iraunkorra ez den" gizarte baten konplizea ez izatea. “Sinpletasun erradikala: bizimodu iraunkorrerako gida praktikoa” izeneko liburuan kontatzen du bere esperientzia.Merkelen hitzaldia ekainaren 5erako (larunbata), 18:30ean, dago programatua.

Edizio honetako hizlari garrantzitsuenetako bat Francisco Varatojo Portugaleko Makrobiotika Institutuko fundatzailea eta zuzendaria da. Makrobiotikan aditu kualifikatu hau makrobiotikaren printzipioak medikuntza naturalera eta arazo sozialen konponbidera aplikatu dituelako nabarmendu da bereziki. Makrobiotika ikusminik handien sortzen ari direnetako bat da azken hamarkada honetan. Zenbait ikerketaren arabera orokorrean osasuna hobetzen laguntzen du, bai eta gaitz ugari prebenitzen ere. Baina makrobiotikak, Francisco Varatojok dioen bezala, pentsatzeko dugun moduan ere eragina izan ahal du.  Hartara, elikadura mota batek pertsona lehiakor, materialista edo oldarkorragoak sor litzake; beste batek, berriz, gizabanako baketsuagoak eta espiritualagoak, batik bat elikatzeko teknika hauek belaunaldietan zehar mantentzen badira. Horregatik, makrobiotikaren jarraitzaileen ustez, horrelako dieta batek adimen lasaiagoa eta bareagoa garatzeko ahalmena izan dezake eta, ondorioz, gizarte-arazoen konponbiderako beste tresna bat bilakatu daiteke. Haren hitzaldia ekainaren 6ean (igandea) izango da, 18:30ean.

Bioterraren hitzaldi-programaren barruan elikagai ekologikoen kalitatea, energia berriztagarriak, elikagaien krisia, produktu ekologikoen komertzializazioa, energia nuklearra eta kontsumo arduratsua ere sartuko dira, besteak beste.

Erakundeen presentzia

Edizio honetan, euskal erakunde batzuek Bioterran presente egon nahi izan dute iraunkortasunaren eta ingurumenaren inguruan aurrera eramaten ari diren hainbat ekimenen berri emateko. Hau da Kutxaren, Ihoberen, Itsasmendikoiren, Eneek, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoa Arautzeko Kontseiluaren, Irungo Udalaren eta EVE Energiaren Euskal Erakundearen kasua, zeinak turismoak era ekologikoan gidatzeko doako ikastaroak antolatu baitu.

Azoka-berritasun batzuk lekualdatuko dira Bioterrara

Erakusketariek ahalik eta ustiapen handiena atera dezaten beren parte-hartzetik, Bioterrara lekualdatu dira ABLA Komunikazioaren, Marketinaren eta haren Euskarrien Azokan arrakastaz abian jarri diren azoka-berritasun batzuk. Horrela, hitzaldien programa Ficobako Auditoriotik erakusketa gunera bertara lekualdatuko da, hain zuzen ere i-gunera, zeina 1 pabiloian kokatuko baita. Gainera, erakusketariei bisitari guztiek beren standetik pasako direla bermatzen dien zirkuitu hermetikoak izandako harrera ona dela-eta erdi-itxia den zirkuitu bat prestatu da Bioterraren edizio honetarako.

ABLAn bezalaxe, Bioterran erakusketariek Exhibitors Corner bat izango dute. Toki horretan produktuen aurkezpenak egin ahal izango dituzte, baita hitzaldiak eman ere auditorio txikiago baten aurrean. Oso harrera ona egin zaio ekimenari, eta gaur egun ez da ordu librerik geratzen.   

Bioterra eta hark eragindako ondorioa

Bioterraz gehien nabarmendu behar diren ezaugarrietako bat honek estatu osoan, erakusketarien artean sortzen duen oihartzuna da. Edizio honetan, erakusketarien %70 baino gehiago Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpotik datoz. Errealitate horrek eragin zuzena dauka azokak sortzen duen eragin-ondorioan. Gau-igarotzeetan bakarrik, Bioterra egitearen ondorioz, 700 izango dira Bidasoa eskualdean eta inguruetan egingo direnak.

Gastronomiaren atala

Zalantzarik gabe, eskaintza gastronomikoa da produktu ekologikoek dauzkaten erakargarritasun handienetako bat. Gero eta gehiago dira produktu ekologikoak beren eguneroko elikaduran sartzen dituzten kontsumitzaileak, baina estatistikek adierazten dute Euskadi oraindik urruti dagoela produktu ekologikoen kontsumoaren tasa altuenak dituzten herrialdeetatik. Kontsumo ekologikoa bultzatzeko asmoz, ENEEK Euskadiko Nekazaritza Ekologikoa arautzeko Kontseiluak Luis Irizar Sukaldaritza Eskolarekin lankidetzan, azokak irauten duen hiru urte horietan elikagai ekologikoen zuzeneko sukaldaritza erakustaldia eskainiko du, baita dastaketa komentatuak eta ikus-entzunezko baten proiekzioa ere.

Bestalde, ekainaren 6an (igandea) 12:30etik aurrera, ENEEk babestua, Bioterrako bisitari guztiei haragi eta barazki ekologikozko kalderetaren doako dastaketa bat eskainiko zaie. Plater berri hau eskainiko da Bioterraren azken edizioetan egin izan den ohiko paella erraldoiaren ordez.

Garraio iraunkorra, Bioterran ere bai

Bioterragarraioaren ikuspuntutik bizimodu ekologikoaren oinarriak praktikara eramateko aprobetxatu nahi dutenentzat, bi proposamen eskaintzen ditu Bioterrak. Alde batetik, erakustazokaren 50 metrora geltokia duen Eusko Tren erabili ahal da. Eta bizikletak gustukoak dituztenentzat, doako aparkaleku bat dago bisitarientzat. 

Datu praktikoak

Bioterraren VII. edizioak ekainaren 4an (ostirala) irekiko ditu ateak ekainaren 6 arte (igandea). Inaugurazio ofiziala 17:00etan izango da, eta Ingurumeneko Pilar Unzalu sailburua izango da ekitaldiaren buru. Azokak etenik gabeko ordutegia izango du 10:00etatik 20:00etara. Sarrerak euro 2 balioko du, eta 12 urtez beherakoentzat doan izango da. Profesionalak doan sartu ahal izango dira azokan.

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu