|
Ekologiaren gaiko aditu aitortuak Bioterraren zazpigarren edizioko hitzaldi-programari atxikitzen jarraitzen dute. Hori da Jim Merkelen kasua: urte askotan Estatu Batuetako mundu militarrean jardun du, eta orain planetaren iraunkortasunaren kausara bihurtu da.
Merkelen bizi-ibilbideak, Estatu Batuetako armagintzako komertziala eta ingeniari militarra izan baitzen, 180 graduko bira eman du, 1989an Alaskan Exxon Valdez petrolio-ontziaren hondamendia gertatu zenetik. Bere bizitza errotik aldatzea erabaki zuen, eta “justua eta iraunkorra ez den" gizarte baten konplizea ez izatea. “Simplicidad radical: una guía práctica para un estilo de vida sostenible” liburuan kontatzen du bere esperientzia. Orain, Bioterrara dator, gure arrasto ekologikoa nola murriztu eta planetaren iraunkortasunari nola lagundu azaltzera.
Merkelen hitzetan, “bizi-kalitate handia arrasto txikia utziz gozatzea" proposatzen da. Minimotik abiatuta maximoa lortzen aditua bihurtzean datza zentzu ekologikoaren erronka.Gutxiago kontsumitu, hobeto bizi eta ingurunearekin elkarreraginean gehiago aritzea da kontua”. Berak bere buruan bizi izan du mentalitate-aldaketa hori, eta horregatik, irmo defendatzen du norberaren erabakiek ere balio dutela: Dioenez, “norbanako baten arrasto ekologikoak neurtzen du zenbat leku behar den itsasoan eta lehorrean kontsumitzen den guztia emateko eta hondakinak absorbitzeko. Iparramerikarren ehuneko hamarrak bere arrasto ekologikoa herenera murriztuko balu, 109,35 milioi hektarea lur askatuko lirateke; Kalifornia, Oregon, Washington eta Idaho batera baino eremu handiagoa. Adibide apalago batekin esanda, pertsona bakar batek bakarrik murriztuko balu bere arrastoa eta amerikar ertainak erabiltzen dituen 9,72 hektareatik 1,62 hektareara pasako balitz (zati seirena), 8,1 hektarea geratuko lirateke aske… futbol amerikarreko ia 19 zelaiez ari gara hizketan. Neurri horretako baso batean, natura kopuru handia sartzen da, eta planetan dagoen natur habitataren eskasia kontuan hartuta, txalo bat mereziko luke balentria horrek”.
Jim Merkel Global Living Project instituzioaren sortzaileak –Instituzio horrek tresnak ematen ditu norberaren eta gizarte osoaren iraunkortasunerako, bereziki Ipar Amerikako gizartearentzako– hitzaldi bat emango du Bioterran, ekainaren 5ean, 18:30ean.
Bioterra, ekainaren 4tik 6ra, Ficoban.
Bioterraren komertzializazioa erritmo onean doa, eta orok adierazten du Erakustazokako hiru pabiloiak betetzeko helburua lehen aldiz lortuko duela. Datu bikaina da, eta azoka hau sendotu egin dela agerian jartzen du berriz ere. 1. pabiloian Geobat kokatuko da, gune berri honen bidez bioeraikuntzako eta energia berriztagarrietako sektoreei bultzada eta ikusgarritasun handiagoa eman nahi zaie. 2. pabiloian, Bioterra, izaera ekologikoa zorrotz egiaztatzen duten erakusketariekin. Eta 3. pabiloian, Naturall, Osasunaren eta Ongizatearen Gunea; honetan, osasunerako, ongizaterako eta habitat arduratsua bultzatzeko proposamenak ekarriko dituzten beste sektore batzuk egongo dira ordezkatuta.
http://bioterra.ficoba.org
|