FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  GIPUZKOAKO NAZIOARTEKO XXXI. TXAKUR ERAKUSKETAN 850 TXAKUR INGURU BILDUKO DIRA IGANDEAN, MAIATZAREN 2AN, FICOBAN
 
28/04/2010 • Berritasun gisa, laguntza-txakurren erakustaldia programatu da, mugikortasun gutxituko pertsonentzat. Gertakariak, aurtengoan, berriz ere nazioarteko izaera berretsi du, Finlandiatik bertatik ere txakurrak ekarrita.
 
   
handitu

Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketak sendotzen jarraitzen du, eta egoera ekonomikoak eragindako urte zail honetan, parte-hartze indizeak jaitsiera arin bat besterik ez du izan: 840 txakur izango dira Erakustazokako pabiloiak beteko dituztenak; 2009an 900 izan ziren, eta parte-hartzearen errekor guztiak hautsi ziren. 

Gertakari hau sendotu egin dela, estatu-mailan ez ezik nazioartean ere bai, erakusten du Europako bazter ugaritik etorritako txakurrak bertaratzeak. Aurten, lehen aldiz Finlandiatik bertatik ere iritsi dira.Dibertsitate geografikoa ezaugarri nagusia da Nazioarteko XXXI. Txakur Erakusketa honetako epaileen artean ere. Rusia, Polonia, Alemania, Italia edo Frantzia dira jatorriko herrialdeetako batzuk.

Aurreko edizioetan bezala, arraza bakoitzetik ale onenak aukeratzeko lehiaketa 09:30etik aurrera hasiko da, eta 16:00ak arte iraungo du; ordu horretan hasiko dira taldeko finalak, eta horietan Erakusketako Txakur Onena eta S.M. El  Rey Kopako irabazlea aukeratuz amaituko da. Txakur-hazleentzako interes bereziko beste bi sari emango dira Erakusketaren barnean. Bata, CAC delakoa, Espainiako Txapelketarako Gaitasun Agiria, eta, bestea, CACIB, Nazioarteko Gaitasun Agiria.

Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketa lehen mailako lehiaketa bat da txakur-ekitaldi horietako profesionalentzat, baina ez dira hor amaitzen haren helburuak. Erakusketak lehen mailako dibulgazio-aukera ere eskaintzen du, beste alderdi batzuk ezagutzera emateko, batzuetan ezezagunagoak txakurren munduan. Alde horretatik, edizio honetan nabarmendu beharra dago lehen aldiz antolatzen dela laguntza-txakurren erakustaldi bat. Txakur horiek, hezkuntza-prozesu sakon baten ondoren, mugikortasun gutxitua duten pertsonei laguntzen diete eguneroko bizitzan.

Laguntza-txakurra desgaitasun-motaren bat duten pertsonei laguntzeko bereziki hezitako txakurra da, gauza baita trebetasun txiki batzuk burutzeko, hala nola, lurretik gauzak jasotzen ditu, argiak itzali eta piztu egiten ditu, besoa edo eskua altxatzen lagundu, pertsona bati abisatzen dio, kanpaitxo bat jotzen du, abisu-zaunka egiten, kaxoiak ireki/ixten eta esaten zaiona ateratzen, ateak ireki/ixten, jabea esnatzen, jabea soinu-iturri batera eramaten... Trebetasun ugari, zuzenean ikusi ahal izango direnak Ficoban, igandean, maiatzaren 2an, 12:00etan.

Gainera, jendeak aukera izango du txakurren hezkuntza zibileko erakustaldi bat ikusteko, eta dagoeneko ohizkoa den gazte aurkezleen lehiaketa ere ikusteko aukera ere izango da.

Erakusketa jende ororentzako irekia izango da, helduentzat 5 euroko prezioan eta 10 urtetik beherakoentzat 3 euroan.

OSO GARRANTZITSUA

 Indarrean dagoen Erakusketa Araudiaren arabera, EZIN DIRA SARTU Erakusketara LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK.

Argibide gehiago:

Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko presidentea

Tel.: 656 76 24 99

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu