FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FRANCISCO VARATOJO, PORTUGALGO MAKROBIOTIKA INSTITUTUKO ZUZENDARIA, BIOTERRA 2010EAN
 
29/03/2010 • Francisco Varatojo makrobiotikako aholkularirik ospetsuenetako bat da mundu-mailan. Bioterra ekainaren 4tik 6ra izango da Ficoban
 
   
handitu

Bioterrak, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokak ekologiarekin lotutako gaietan adituenak direnetako batzukazokaraekartzekotradizioari eusten jarraitzen du.  Aurten hizlari izarretako bat Francisco Varatojo izango da, Portugalgo Makrobiotika Institutuaren sortzailea eta bertako zuzendaria. Makrobiotikan aditu kualifikatu hau makrobiotikaren printzipioak medikuntza naturalera eta arazo sozialen konponbidera  aplikatu dituelako nabarmendu da bereziki.

Michio Kushiren dizipulua da, alegia, medikuntza makrobiotikoan mundu mailako aditurik handiena eta Medikuntza Alternatibo Naturalean sona handiena dutenetako batena. Varatojok liburu asko eta asko ditu osasunaren inguruan, eta CD’ak eta bideoak ere bai. "Deliciosas Recetas Macrobióticas" liburua idatzi zuen beste batekin batera eta ohizko kolaboratzailea da aldizkari, egunkari eta TBko programetan; gaur egun "Sol" egunkariko kronistetako bat da, eta gainera klaseak eta hitzaldiak ematen ditu Europako herrialderik garrantzitsuenetan eta Estatu Batuetan.

Makrobiotika edo luzaro bizitzeko dieta ikusminik handien sortu dutenetako bat da azken hamarkada honetan. Zenbait ikerketaren arabera orokorrean osasuna hobetzen laguntzen du, bai eta gaitz ugari prebenitzen ere. Bere xede nagusia kemena handitzea eta organismoa garbitzea da. Elikadura bitarteko terapeutiko bezala erabiltzen da, “jaten duguna gara” dioen oinarritik abiatuta.

Baina makrobiotika, Francisco Varatojok berak ere uste duen bezala, elikatzeko modu bat baino askoz gehiago da. Bere ustez, elikagaiak ez dira gorputzari eusteko soilik; aitzitik, eragina izan dezakete gure pentsatzeko moduan ere. Hartara, elikadura mota batek pertsona lehiakor, materialista edo oldarkorragoak sor litzake; beste batek, berriz, gizabanako baketsuagoak eta espiritualagoak, batik bat elikatzeko teknika hauek belaunaldietan zehar mantentzen badira. Horregatik, makrobiotikaren jarraitzaileen ustez, horrelako dieta batek adimen lasaiagoa eta bareagoa garatzeko ahalmena izan dezake eta, ondorioz, gizarte-arazoen konponbiderako beste tresna bat bilakatu daiteke.

http://bioterra.ficoba.org

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu