 |
|
 |
1.385 IKUSLE ABLAKO HIRUGARREN EDIZIOAN |
|
09/02/2010 • Ikusleek eta erakusketariek ABLAko berrikuntzak babestu dituzte beraien presentziarekin: fakturazio aldakorra, ikusleen zirkuitu hermetikoa eta hitzaldien programa pabilioietan bertan dagoen i-gunean egin izana. ABLAko hitzaldietan 1.560 lagun baino gehiago izan dira. |
|
 |
|
Hiru egunez Ficoban izan dira komunikazioko, marketineko eta diseinuko profesionalak eta horien balizko bezeroak. Bereziki enpresa txiki eta ertainetako arduradunak izan dira, marketin eta komunikazioko estrategiek beraien negozioei eskain dakizkiekeen balio erantsiak ezagutzen.
Guztira 1.385 bisitari etorri dira eta horietatik 1.191 profesionalak. Zifra horrez gain, erakusketarien kopurua hazi egin dela (% 15) kontuan izanda eta azokako metro koadroek ere gora egin dutela (% 20) kontuan izanda, ABLAko hirugarren edizio honen balantzea oso positiboa da.
Bisitarien ibilbide hermetikoak oso ongi funtzionatu duela azpimarratu dute erakusketariek; ibilbidearen diseinuari esker, bisitari guztiek Ficobako 1 eta 2 pabilioietako 31 standetatik pasa beharra zuten. Positiboa iruditu zaie, halaber, ABLAn egoteagatik ordaindu behar izan dutena bisitari kopuruari zuzen lotuta egotea ere. Ekimen honi esker, erakusketariek are etekin handiagoa ateratzen diote azokari.
ABLAko edizio honen beste ekimen berritzaileetako bat hitzaldiak erakusketako pabilioietan ematea izan da, i-gune izeneko eremuan, eta ekimen hau ere oso ongi hartu dute, bai erakusketariek bai ikusleek. Berrikuntza honi esker, ABLAra inguratutako guztiak gerturatu dira eremu horretara ere, hizlarien kalitateak erakarrita.
Hitzaldien programa izan da, hain zuzen, ABLA 2010eko ikusleek azpimarratu duten beste alderdietako bat. i-gunea beteta egon da ia hitzaldi guztietan; adibidez, Mark Earls britainiarrarenean. Rowanen oinordeko honek “publizitate agentzia zatikatzen” hitzaldia eman zuen. Conrad Llorensen hitzaldian ere aretoa bete egin zen, sormenean eta marken kudeaketan egoten diren erronkei eta giltzarriei buruz aritu zenean; gauza bera gertatu zen Germán Sacristánen hitzaldian ere, entzuleei gogorarazi zienez, produktu onak ez dira bakarrik saltzen eta lortzeko hainbat giltzarri eskaini zituen.
Berrikuntzekin jarraituaz, hitzaldietara joan direnak egokitu den Twitter kanalean parte hartzera ere animatu dira. Esperimentua oso positiboa izan da eta lehenengo hitzalditik denbora errealean utzi dituzte beraien iritziak entzuleek.
Azkenik, azpimarratu beharra dago ABLAk berriro ere geografiako hainbat puntutako jendea erakarri duela, hasi hainbat autonomia erkidegotatik eta Frantziara artekoak.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |