|
Komunikazioaren, diseinuaren, marketinaren eta bere euskarrien adituak eta profesionalak berriro ere elkartuko dira Ficoban, otsailaren 3tik 5era bitarte, ABLA azokan parte hartzeko. Topaketa honen hirugarren edizioa izango da, bere helburu nagusia enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako komunikazio-irtenbideak ezagutzera ematea delarik.
ABLA diziplina anitzeko topaketa da, eta foro bihurtzea da bere asmoa; bertan komunikazioaren sektoreko profesionalek merkatuaren joerez eztabaidatu eta beren hausnarketak jakinarazi ahalko dizkiete ETE enpresetako profesionalei, eta eskaintza zehatzak eskaini ere bai. Formula horrekin ABLAk komunikazioaren kultura enpresaren munduan sustatu nahi du eta hain zuzen ere enpresa txiki eta ertainen artean, eta, azken batean, enpresen arteko lehiakortasunaren zerbitzura dagoen kudeaketa-tresna uler dadin nahi du.
Azokaren formatu berria ABLA 2010 edizioan Ficobak bultzatzen duen azoka profesionalaren formatu berri bat abiaraziko da, erakusketari eta bisitari berriak erakartzeko formula gisa. Formatu berri honek hiru ardatzetan zehazten da: fakturazio aldagarrian, bisitarien zirkuitu hermetikoan eta i-gune zonan.
Azokaren estrategia berriaren atzean erakusketariaren ondoan kokatzeko eta arriskuak berarekin partekatzeko bokazioa dago. Handik sortzen da fakturazio aldagarriaren konpromisoa. Azokak erakartzen dituen bisitarien kopuruaren arabera fakturatuko die Ficobak erakusketariei. Formula hau berria da eta ABLAren edizio honetan egongo diren 30 erakusketarien interesa erakarri du ia %15 gehiago izango baitira aurrekoa azokaren edizioan izan zen kopuruaren aldean, zeina 2008an egin baitzen, eta hori guztia krisi ekonomikoaren testuinguru batean, zeinetan azoketako erakusketarien eta bisitarien kopurua murrizten ari baita. Jarduera-sektoreen artean, hauek aipa daitezke: publizitate agentziak, aurre-inprimatze zerbitzuak, inprimategi komertzialak, errotatiba komertzialak, inprimatzea: etiketak eta formularioak, inprimatze digitaleko zerbitzuak, edizioa, inprimatze serigrafikoa eta tanpografia, argazki estudioa, prentsa zerbitzuak, diseinu grafikoa, komunikazio eta marketin aholkularitzak, ekitaldien antolamendua, web orrialdeen diseinua eta mantenimendua, ikus-entzunezko zerbitzuak, enpresa-opariak, marketin zuzena, manipulazioa eta mailing-ak.
Komunikazioaren eta marketinaren munduko erakusketarien parte-hartzea animatzeko, Ficobak bisitarientzako zirkuitu hermetikoa abian jarri du ABLA azokarako. Ideia standen kokapena berriro diseinatzea izan da baita haien artean egiten den ibilbidea ere; modu horretan, erakusketariei segurtatu ahalko zaie bisitari guztiak pasatzea beren standetik. Era berean, eta erakusketarien parte-hartzea errazteko asmoz, Ficobak “giltza eskura” duten azalera desberdinetako stand modularrak eskaintzen dizkie erakusketariei, horiek iritsi eta produktuak beren tokietan jarri besterik egin behar ez dutelarik. Eta horrek, bestalde, ABLAren komertzializazioa azken momentura arte luzatzea ahalbidetu du.
Azkenik, azoken ahalmena ahalik eta gehien bultzatu nahi ditu Ficobak negozio harremanak eta aukerak sor daitezen, eta i-gune espazioa sortu du helburu horri begira. Topaketa eta hausnarketa gune horretarako, azokaren erdialdean kokatuko den espazio bat sortuko da erakusketa-pabiloietan. Espazio horretan egingo dira ABLAren markoan garatuko diren hitzaldiak eta gune bat ezarriko da ekintzailetzan zein berrikuntzan lan egiten duten erakundeentzat eta enpresentzat. SPRI; Bic Berrilan; Innobasque, Gipuzkoa Berritzeren bitartez, eta Bidasoa bizirik parte hartuko dute i-gunen berrikuntza- eta ekintzailetza-programekin baita jarduera horietarako eskuragarri diren finantzatze lerroei buruzko informazioarekin ere.
Gainera, hala nahi duten erakustariek Exhibitors Corner izeneko espazio bat edukiko dute beren eskura, eta beren produktuen eta zerbitzuen aurkezpenak egin ahal izango dituzte bertan.
Hitzaldiak, ABLAren beste balio erantsi bat Aurreko edizioetan bezala, ABLAk komunikazioko aditu ospetsuak bilduko ditu Irunen. Aurtengo programan, Mark Earls bertan izango dela nabarmendu behar da. Estrategia planifikatzaile britainiar aitortua bera, askok zalantzarik ez dute komunikazioaren “gurua” dela esatean. Bera izango da inaugurazio hitzaldia eskainiko duena, “From me to we” izenburupean. (Otsailaren 3an, asteazkenarekin, 17.30ean i-gunen).
Mark Earls publizista izandakoa da eta gaur egun idazten du, hitzaldiak ematen ditu eta era independientean zein lankidetzan lan egiten du HERD Consulting izenarekin (o HERD ). Pentsa litekeen bezala, HERDmeisterren kudeaketa dela-eta, erakundeei laguntzen eta berarekin lankidetzan ari direnei gure izaera soziala eta bizi garen munduaren natura elkartua ulertzen eta onartzen ematen du bere denboraren zatirik handiena.
Bere idazkiak oso irakurriak eta komentatuak dira: Bere bloga Adage Power 150-ean eta Global Planning Top 20-an agertzen da. Bere azken obra «HERD» (Wiley, 2007) gogo handiarekin hartu dute eta “abiadurari buruzko Malcolm Gladwell” gisa deskribatu dute (the Guardian), “ezinbesteko gida bat, komunikabideen bitartekoen panorama berriarentzat”(The Spectator), “egungo politikaren bost ideia erakargarrienetako bat” (The Times). Hainbat hizkuntzatan itzuli da liburua. Duela gutxi argitaratu da paper-azalez, eta berrikusita zein eguneratuta dago.
Sari asko eskuratu ditu HERDek: MRS 2003ko Best New Thinking, Berlinen egin zen ESOMAR 2007 Kongresuko Best Overall Paper eta Emerald Insight Awards; 2004an eta 2008an, management zientzietako munduko berrogeita hamar onenen zerrendan sailkatu diren artikuluengatik.
Lehenago, Markek zuzendaritzaren hainbat postutan izan zen publizitatean liderrak diren publizitate-agentzietan, hala nola Ogilvy eta erradikala den St. Luke’s agentzietan.
Ponentziaren edukia: «Berri txarrak: duela gutxi egin diren azterketa batzuek frogatu dute gizarte politikan, kudeaketan eta marketinean pertsonen portaera aldatzean nahi genukeen arrakasta-maila baino askoz txikiagoa lortzen ari garela. Berri onak: ezagutzaren eta portaeraren egungo zientzien ikuspuntuaren eta Clay Shirky-k komunikazioaren teknologia berriekin lotutako “praktika berrien” arteko talkak gizatasunaren, gizakien portaeraren ideia berri batera bideratzen du, baita horretan eragina sortzeko modu berri batera ere. Mark-ek “gure” zientzia ulertzen eta bihar zuen enpresetan erabiliko ahalko dituzuen hainbat aplikazio praktiko ere ulertzen lagunduko dizue».
Baita asteazkenean ere…
:*10:30 i-gune “Online Erreputazioaren inguruan (Monitorizazioa, Ikerketa eta kudeaketa jakin beharrekoa” Txostengilea: Miguel del Fresno, Quor 2.0-ko zuzendaria
Ponentziaren edukia: Teknologiaren monitorizazioa, ikerketa enpirikoa eta enpresen, marken eta pertsonen online-erreputazioa Interneten azaleratzen ari diren eta web 2.0. deiturikoaren ezaugarri diren fenomeno horietako bat da. Arlo horietako bakoitzak zehatz-mehatz zer muga eta aukera eskaintzen dituen jakiteak hain dinamikoa den ingurune honetan estrategiari eta marketinari dagozkion erabaki egokiak hartzen lagunduko du.
- Senior Managerra online Marketin eta Komunikazioan, Online erreputazioaren Ikerketa, Word of Mouth Marketing, Bezero Elkargo Pribatuak, Joera eta Komunikazio Ikerketa 2.0. - Soziologian Doktorea(UNED), DEA eta Masterra Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean(UOC), Executive Master e-Business-en (Enpresa Institutua), MBA (Enpresa Institutua), Filosofian Lizentziatua(UCM). - Gizarte Ikerkuntzarako Tekniketako (I eta II) eta Etnografiakoa (Antropologia)Irakasle Tutorea UNEDen; Marketin irakaslea(ADE) Camilo José Cela Unibertsitatean eta Marketin irakaslea eta User Experience Design (Digital) Diseinuaren Europako Institutuan. Argibide gehiagotarako: http://quor-wom.blogspot.com/
* 12:00h- 13:30h- Auditorioan: Adobe-ri buruzko mintegia: “atera iezaozu probetxua zure sormenari adobe creative suite 4 erabiliz” Txostengilea: Pedro Arconada – Adobe produktuetako aditua.
Ponentziaren edukia: “Pedro Arconada diseinatzaile grafiko profesionala eta Adobeko ohiko laguntzailea da. Saio honetan nola optimizatu lan-fluxuak diseinu estudio batean erakutsiko du, sortzaile profesionalei ahalik eta sormenik handiena atera nahi bada. Photoshop, Illustrator, Indesign, Dreamweaver eta Acrobat programen funtzionaltasun nagusienak erakutsiz, Illustrator CS4ko lan-mahai ugariei probetxurik handiena ateratzeko katramilak agerian utziko ditu; hala nola, nola esportatu Indesign-etik Flash aldizkari interaktibo bat, edo nola sortu portfolio profesional ikaragarriak Acrobat-etik”.
Otsailak 4, osteguna
* 11:00h – i-gune “DELICATESSEN. Publizitate Agentzia zatikatuz”. Txostengilea: Oscar Bilbao, Herederos de Rowan Herederos de Rowan. Komunikazio agentzia honen goiburua hau da “milaka lagun konbentzitzeko, banaka hitz egiten diegu”. Pasaiako arrantza-sare lantegitik marka batzuetarako lan egiten du; haien artean, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Kutxa, Caja Vital, Heineken, Amstel, Desperados, Diario de Noticias, Iruñako Orfeoia, Sporti, La Compañía de los Vinos bodegas... aipatu ahal dira. Ponentziaren edukia: “Zer den publizitate agentzia bat edo nola funtzionatzen duen azaltzeko, ez da nahikoa izaten “deconstruir” (itxura, testura eta konbinazioa aldatzea “desmuntatzea” (piezak banaka bereiztea), “tripak ateratzea” (teknologikoegia) erabiltzea, eta eskerrak, momentuz behintzat, ez dugula “autopsia bat egin behar”. Asmoa zatikatzea da, zatitan banatzea, hezurra kentzea, alde txarrak kentzea... eta, behar izanez gero, ahalegin odoletan blai geratuko gara. * 12:30h – i-gune “Klabeak eta erronkak markak sortzean eta kudeatzean" Txostengilea: Conrad Llorens, SUMMA
Conrad SUMMAko bazkide fundatzailea eta Kontseilari Ordezkaria da. Diziplina anitzeko kontsultoretza hau markak sortzen eta kudeatzen espezializatua dago. 20 urte daramatza nazioarteko proiekziokoak diren Grupo Planeta, Inditex, grupo BBVA, Agrolimen, la Caixa, Ferrovial, Grupo Agbar, RENFE, Sogecable, Abertis, Telefónica, ESADE, Repsol eta RTVE bezalako enpresekin, besteak beste.
SUMMA enpresak duela gutxi Diseinuaren Sari Nagusia jaso du, hain zuzen ere bikaintasunak eta berrikuntzak markatutako ibilaldiarengatik baita Espainian dagoen diziplina anitzeko aholkularitza-eredua izateagatik ere.
Ponentziaren edukia: “Marka boteretsuak eraikitzeko 4 klabeak. Erronka nagusienak markak sortzeko eta kudeatzeko gaur egun. SUMMAren proiektu garrantzitsu batzuk enpresak daukan 20 urteko esperientzian zehar”.
* 15:30h – i-gune “Lanbide bat eraikitzen: diseinuaren aitzindariengandik ikasten duguna”
Txostengilea: Emilio Gil, TAU DISEÑO
Emilio Gil diseinatzaile grafikoa da. 1980an Tau Diseño fundatu zuen, alegia diseinu-zerbitzuetan, erakundeen komunikazioan eta Nortasun Visual Korporatiborako Programak garatzeko enpresa espainiar aitzindarietako bat. 1995ean, Diseinu Editorialaren “Urrezko Laus” saria, Donside Saria Britainia Handian eta Nueva York-eko Type Directors Club "Certificate of Excellence" 1995ean. Tau Diseñoko Zuzendari Sortzaile gisa, bezero asko izan ditu: El País Aguilar, Santillana, Madrilgo Udala, Aldeasa, SGAE, Indra, Kultura Ministerioa, Atzerri Arazoetarako Ministerioa, Osborne, Logista, FMI Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Banketxeko Taldea, Reina Sofía Museoa, Diputatuen Kongresua, Telefónica, Madril 2016 Hautagaitza, eta abar. Nortasun korporatiboko proiektuak egin izan ditu (Aldeasa, Banco NatWest, Centenarios de Felipe II y Carlos V, Goya 96, SGAE, Gesinar eta Logista, besteak beste). "Pioneros del Diseño Gráfico en España" libururuaren egilea da (Index Book, 2007). 2009ko ekainetik, AEPD Asociación Española de Profesionales del Diseño elkarteko presidentea da. Ponentziaren edukia: “Espainian diseinu grafikoaren aitzindarien belaunalditik eratorritako ikaskuntzak beraiek egindako proposamen formalen mirespen hutsetik haratago kokatzen gaituzte. Espainian diseinuaren lanbidea eraikitzen lagundu zuten grafistetako hamabostek utzitako ondarean zehar egindako ibilbide baten bitartez, gure komunikazio grafikoan gertatu diren aldaketa sakonak aztertuko dira. Testuingurua, komunikazioa, materialak, prozesuak, bezeroekiko harremanak... Profesionalak etengabeko bilakeran aritu dira gaur egun herrialdean ikusten den maila grafikoa lortu arte. Hitzaldia Espainiako diseinu grafikoaren aitzindarien lan garrantzitsuenen hainbat iruditan dago oinarrituta”.
* :17.00h – i-gune “Marketin plangintza baten abantailak krisi garaian” Txostengilea: Francisco Bernabé, Gipuzkoako Marketin Klubeko buruordea.
Ponentziaren edukia: Enpresa bakoitzarentzat bereziki pentsatu den tresna bat da Marketin Plangintza. Tresna horri esker jakin ahal dugu zein den egoera ingurune aldagarri batean, nola hartu diegun aurrea gerta litezkeen hainbat aldaketari, enpresaren barneko egoera diagnostikatu eta kasu bakoitzean behar ditugun estrategiak diseinatu ahal ditugu. Tresna guztiak koordinatzen laguntzen digu (Adimen Konpetitiboa, Komunikazioa 2.0, merkatuetan berrikuntza....) aukeratu diren sektoreetan kokapen lehiakorra lortzeko. Eta, horrez gain, metodologia bizia da, aldatzeko eta errebisatzeko egoeran baitago.
• Enpresa hauek izango dira beren esperientziak kontatuko dituztenak: o FNEnergia (Simec taldeko enpresa). Luis Maria Sánchez (zuzendari nagusia) o Bihurri (Andoaingo haur eskola). Jon Navarro (komunikazio arduraduna) Otsailak 5, ostirala
* 10:30h – i-gune “Produktu onak ez dira bakarrik saltzen” Txostengilea: Germán Sacristán, Customer Business Development Manager for Europe, Africa and Middle East. Graphic Communications Group, KODAK, S.A.
Germán Sacristánek esperientzia handia dauka Europako eta AEBko multinazional askotako salmentetan eta marketinean. Zuzeneko marketinean oinarritutako hainbat kanpainetako arduraduna da (%50eko erantzun-tasarekin). Nueva Yorkeko MPV Saria eskuratu du, mundu mailako merkatu lehiakorrenetakoa.
Ponentziaren edukia: “komunikazio kanalak eta berorien erabilpena. Zergatik egiten dute porrot hainbat marketin/komunikazio kanpainek? Marketin eraginkorra
* 12:30h – i-gune “Komunikabideak. etengabe aldatzen ari den mundua” Txostengilea: Eduardo Madinaveitia, ZENITH MEDIAko Zuzendari Nagusi Teknikoa
Eduardo Madinaveitia Zenith Mediako Zuzendari Teknikoa da. Lizentziaduna da matematikan, RTVEn hasi zen bere lan-ibilbidea; 15 urtez izan zen han, ikus-entzuleen inguruko ikerketarekin lotutako zereginetan. 1991etik Zenith Median lan egiten du. Bertan, Ikerkuntza eta Argitalpen arloak zuzendu ditu eta ikerketa asko abian jarri ditu, publizitatearen eraginkortasunaren eta publizitate-inbertsioen ingurukoak. Ponentea (150 ponentzia baino gehiago eman ditu) eta ohikoa artikulugilea da (mila artikulutik gora), gaur egun Casi Enteros bloga idazten du, 400.000tik gorako ikustaldi-kopuruarekin eta 4.000 iruzkin baino gehiagorekin.
Ponentziaren edukia: Gizartearen digitalizazioak oso aldaketa garrantzitsu ekarri ditu berekin alderdi guztietan. Komunikabideak aldaketen eragina era biziagoan nozitzen duten jardueretako bat da. Internetek gero eta pisu handiagoa dauka eta horrek nabarmenki aldatzen du komunikazioaren eskema, sartzeko dauden mugak desagertzen dira, eta edozein bihur daiteke igole. Komunikazioa ez da norabide bakarrekoa dagoeneko, ez da abiatzen bitartekoetatik eta marketatik hiritarrengana; orain elkarrizketa bat da, zeinetan gero eta pisu handiagoa baitute lehen jasotzaile zirenen iruzkinek.
* 16:00h – i-gune “Krisiaren garaian: komunikatzen jarraitzeko garrantzia” Txostengilea: Joseba Etxebarria, Joseba Etxebarria, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen eta Publizitatearen Departamenduko irakasle titularra.
ABLA 2010ri buruzko informazio praktikoa ABLA 2010 izaera profesionaleko ekitaldia da, eta beraz, doan izango da hala direla akreditatzen dutenentzako. Abla asteazkenetik ostiralera irekiko da, 10:00etatik 19:00etara.
http://abla.ficoba.org Silvia Turné Ficobako Prentsa arduraduna 616 11 25 80 prensa@ficoba.org
|