FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ESKAINTZA ETA ERAKUSKETA-METRO GEHIAGOREKIN DATOR FICOBARA EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO IV. AZOKA.
 
02/12/2009 • Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka haziz doa. Aurten, dagoeneko 77 erakusketarik baieztatu dute bertan izango direla. Hori %15ko hazkuntza da, 2008koarekiko.
 
   
handitu

Datu positibo horiek, gainera, erakusketako metro karratuetan ere islatzen dira, %10 hazi baita erakusketa-azalera ere. Beraz, “zubian” Ficobara etortzen diren bisitariek mota guztietako eskaintza zabala aurkituko dute Eguberrietako erosketak aurreratzeko.

Abenduero bezala, Ficoba merkataritzako azalera handia bihurtzen da, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan parte hartzera erakustazokara etortzen diren milaka bisitariak hartzeko. Ficobak bultzatzen duen gertakari jendetsuena da; 2008an, 25.000 bisitari inguru izan ziren. Aurten, aukera zabala aurkituko dute bisitariek: elikagaiak eta gastronomia, osasuna eta edergintza, dekorazioa, aisia eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, eta etxeko gauzak.

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren gertakaria, gainera, familian bisitatzeko bereziki egokia da. Horregatik, aurten, berriz ere, hainbat jarduera antolatu dituzte erakustazokako pabiloiak animatzeko. Larunbatean, Antoine Kmingnan eta "Konoubarana" bere dantza- eta perkusio-taldea izango dira euskal-afrikar erritmoaz girotuko dutenak. Igandean, Vai Que Moli talde brasildarraren txanda izango da, eta pabiloiak inauterietako giroaz beteko dituzte. Astelehenean, Lizarrako Gaita-joleen txanda izango da, eta, azkenik, asteartean, Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo trikitilariak izango dira girotzeaz arduratuko direnak.

Gainera, egunero, 150 euroko baleak zozkatuko dira, azokan bertan xahutzeko, eta, jakina, bertan izango dira puzgarriak eta Nintendo wii-ren standa, gurasoek eguberrietako erosketak egiten dituzten bitartean txikienak dibertitu daitezen.

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak etenik gabeko ordutegian irekiko ditu ateak; 11:00etatik 20:00etara, eta sarreraren prezioa 2 eurokoa izango da. Umeek ez dute sarrera ordaindu beharrik izango.

Informazio gehiago: http://expo.ficoba.org

Web orria bisita dezazuen animatzen zaituztegu; Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren aurkezpen originala aurkituko duzue aurrealdeko orrian.



 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu