FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAREN BLOGA, BUBER SARIEN FINALISTA, EUSKAL WEB ORRI ONENEN ATALEAN
 
16/11/2009 • Ficobaren bloga aukeratua izan da Buber sarien 7. edizioko finalisten artean, “Blog korporatibo onenaren” kategorian.
  Aitorpen horri erantsi behar zaio duela gutxi Ficoba Events&Services ekitaldi-ataria finalista izan zela Diariovasco.com Sarien IV. edizioan, “Web instituzionala” kategorian. Bi gertaera hauen bitartez egiaztatu ahal da Ficobak bere hasieratik erakutsi duen interneten bidezko informazioarekiko sentsibilitatea.

2009an zehar Ficobak interneten bidezko informazio estrategia zabaldu du bi kanal berriekin: http://blog.ficoba.org blogarekin eta (www.eventoscostavasca.com) Ficoba, Events&services ekitaldi-atariarekin. Bi tresnak, Ficobatik sortzen den komunikazio oro bezala, Erakustazokako hiru hizkuntza ofizialetan daude operatibo; alegia, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, helburua jarduera guztien mugaz gaindiko izaera sendotuz segitzea dela.

Bloga Sarean dagoen beste leiho bat da, eta haren bidez, Ficobak oraindik gehiago hurbildu nahi du jende ororengana –bisitariak, erakusketariak, bezeroak, hornitzaileak eta gizartea orokorrean–, hain formala ez den komunikazio baten bitartez, zeinak aukera ematen baitu zure iritzia eman dezazun eta zure iruzkinak internautari helaraz diezazkiozun. Ficobako profesionalak dira blog honetan gai askori buruz idazten dutenak, ekitaldi ugari antolatu eta milaka pertsona igarotzen diren barruti batek berezko dituen bitxikerietatik hasita, mota guztietako gertaerak antolatzen espezialista den barrutitik pasatuz eta mota guztietako gertaerak egia bihurtzen espezializatua dagoen erakunde baten ezagutzak ororen artean partekatzeraino.

Bloga lehen urratsa da Ficoba Web 2.0 delakoan sartzeko; izan ere, asmoa da etorkizun hurbilean filosofia parte-hartzaile hori erakustazokak bultzatutako web guztietara hedatzea.

Bestalde, Ficobak Ficoba, Events&services (www.eventoscostavasca.com) plazaratu du, ekitaldi-ataria hau bereziki prestatu da ekitaldi-sustatzaile profesionalentzat. Era errazean nabigatuz, Ficobak eskaintzen dituen espazio aukera desberdinak eta zerbitzuak erakusten dizkio atariak antolatzaileari; aretoei, instalazioei eta erakustazokaren zerbitzuei buruzko informazio integrala eta zehatza eskaintzen dio detailerik txikienak ere kontuan hartuz. Azken batean, Ficobako profesionalek ekitaldien antolamenduaren inguruan eskuratu dituzten ezagutza eta esperientzia guztiak jasotzen dituen atari bat da. Ficobarentzako marketing tresna berri bat da ataria, baita Euskal Kostaldearentzako erakusleiho berri bat, turismoaren eremu profesionalari zuzendua bereziki.


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu