|
Aurten ia 7.200 izan dira Ficobara hurbildu diren mendizaleak eta mendiko kirol zaleak. Datu horiek Mendiexpo iparraldeko erreferentziazko azoka gisa finkatu dela agerian uzten dute.
Bisitari kopuruari dagozkion datu onak ekintza paralelo guztietan izandako parte hartzean islatu dira. 3000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Mendiexpon programatu diren hogeitik gora aktibitate horietakoren batean. Arrakasta gehien izan duten proposamenen artean, 14 “zortzimilako” igo diren Juanito Oiarzabal eta Dennis Urubko, eta Jonatan Larrañaga zein François Damilano nazioarteko mendizaletasunaren izen handiak protagonista izan diren proiekzioak azpimarratu behar dira.
Aurten ere, uretako jarduerek interes handia sortu dute Mendiexpoko bisitarien artean; batez ere piraguismo praktikak eta lehen aldiz murgil-egite saioak, zeinak Ficobako Pabiloian kokatu den igerilekuan egin baitira, eta, berritasun gisa, Santiagotarrak taldearen eta l’Aviron Bayonnais taldearen artean egin den mugaz gaindiko lehen estropada. Bestalde, esan beharra dago jendeak harrera ona egin diola “burruntzi”aren ospakizunari, zeina bigarren urtez jarraian egin baita. Denera Euskal Labeldun 250 kilo txahal banatu ziren —Kalitatea Fundazioak emanak— eta bere aldetik, WIC (Wood Ice Climbing) jarduerak ere oso harrera ona izan du. Pinu enborrez egindako egitura da, baldintza albait egiazkoenetan elurrezko maldak eta izotzezko kaskada bertikalak simulatzeko diseinatua. Teknikak ikasteko, praktikatzeko eta hobetzeko aukera izan dute zaleek.
Erakusketariek oso era positiboan baloratu dute Mendiexpon izan den parte-hartze handia eta, bereziki, azokara etortzen den bisitariaren profila, gehienek mendirako eta bertan praktikatzen diren kiroletarako benetako zaletasuna dutelako. Erakusketariek adierazi bezala, publiko aditua eta, beraz, zorrotza planteatzen zaizkion proposamenekin. Aurten, gainera, Mendiexpon izan den eski-estazioen eskaintza zabala dela-eta kirol zuriaren zaleak gehitu egin dira azokak duen ohiko publikora.
Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org http://mendiexpo.ficoba.org
|