FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIA, ESKIA, ABENTURA, BIDAIAK ETA KIROL NAUTIKOAK FICOBAN ELKARTUKO DIRA URRIAREN 31N ETA AZAROAREN 1EAN
 
26/10/2009 • Espainiako, Frantziako eta Estatu Batuetako 33 eski estaziok beren eskaintza aurkeztuko dute. Ficobarekin hiru urterako hitzarmena sinatu duen Atudem Espainiako Eski eta Mendi Estazioen Turismo Elkarteak ere parte hartuko du.
 
   
handitu

Berritasunen artean WIC edo Wood Ice Climbing-a azpimarratu behar da. Egitura horrek elurretako malden zeharreko ibilbideen baldintzak edo izotzezko jauzietako eskaladaren baldintzak erreproduzitzen ditu.

Aurreko edizioetan bezala, proiekzioak izango dira ekitaldiaren saio nagusienak, eta “lehen mailako” lau mendizale ospetsuen presentzia izango dute, Juanito Oiartzabal, Jonatan Larrañaga, François Damilano eta Denis Urubko bertan izango direla.

Urexpon egingo da Santiagotarrak eta Aviron Bayonnais taldeen arteko mugaz gaindiko lehen estropada.

47 erakusketari eta 20 bat stand izango dira Mendiexpon.

Atalik ludikoena igandean egingo da. Bisitarien artean 1.000 bat razio txekor-burruntzi banatuko dira.

Aurten izango da Mendiexporen seigarren edizioa eta mendiarekiko eta eskiarekiko bokazioarekin lotutako nortasun arrastoak mantenduko ditu. Bokazio horiek emaitza bikainak eman dituzte erakusketarien eta publikoaren aldetik, eta, haiekin, 40.916 bisitarien eta 252 erakusketarien interesa piztu da aurreko edizioetan. Ildo horretatik, erakusketa-eskaintza eta jarduera paraleloen konbinazio erakargarria proposatzen du Mendiexpok. Haien artean, mendizale ospetsuen eskutik ematen diren ohiko proiekzioak nabarmentzen dira.

Hala ere, aurten Mendiexpok ahalegin handia egin du Ficobara eskaintza oso bat ekartzeko eskiaren zaleentzat. Ahalegin hori Atudem Espainiako Eski eta Mendi Estazioen Turismo Elkartearekin sinatutako hitzarmen batean gauzatu da. Elkarte horretan eski alpetar 28 estazio daude sartuta, eski nordikoko 5 estazio eta indoor estazio 1, hau da, ia penintsulako eski eskaintza osoa. Beraz, Atudemekin lortu den hitzarmen honen bidez handitu egingo dira Mendiexpo sustatzeko ekintzak eta azoka ikusgarriago egitea lortuko da, batez ere eskiaren profesionalen zein zaleen artean.

Egia esanda, Mendiexporen VI. edizio honek Espainiako, Frantziako eta Estatu Batuetako 30 eski estazioren baino gehiagoren presentzia izango du. Beren presentzia egiaztatu duten eski estazioen artean hauek daude: Baqueira Beret, Boi Taüll Resort; Aragoiko eski estazioak, Candanchú, Cerler, Formigal, Javalambre, Panticosa eta Valdelinares; baita Goi Pirinioetako estazio frantziarrak ere, Hautacam Argeles- Gazost, Val d’Azuneko Espazio Nordikoa eta Cauterets; baita N’PY estazioak ere, La Pierre-Saint Martin, Peyragudes, Gourette, Luz-Ardiden, Pic du Midi, Domaine du Tourmalet eta Piau-Engaly.

Guzti horiez gain, Mendiexpok izandako sei edizioetan lehenengo aldiz, gehitu behar dira Estatu Batuetako hainbat eski estazioek aurkeztuko duten eskaintza. Hain zuzen ere Aspen-Snowmass, Vail Resorts, Park City (Utah) eta Steamboat dira. Atlantikoaren bestaldean, Kanadan helieskia praktikatzeko proposamena iritsiko da ere bai. Horrez gain, zortedun batek Coloradoko eski pistak zuzenean ezagutzeko aukera izango du, zeren eta Mendiexpon 6 gau zozketatuko baitira Avoneko West Condominium apartamentuetan, Beaver Creek (Vail Resorts-Colorado-USA).

Wood Ice Climbing: Mendiexporen proposamenik berritzaileena
Ficobak bisitariei proposamen berritzaileak egiteko duen bokazioa WIC edo Wood Ice Climbing honetan gauzatu da. Pinu enborrez egindako egitura da, baldintza albait egiazkoenetan elurrezko maldak eta izotzezko kaskada bertikalak simulatzeko diseinatua. Euskal Mendizale Federazioak eta Euskal Goi Mendi Eskolak Neguko Alpinismo I. Indoor ikastaroa emango dute eta, besteak beste, Jonatan Larrañaga eta François da Milano bezalako eskalatzaile profesionalek erakustaldi bat eskainiko dute.

Mendiexpok sekulako aukera eskainiko die mendizaleei beren trebetasunak praktikan jartzeko neguko hotzaren zain egon beharrik gabe edo egoera onean dagoen izotzaren bila —beti ez baita eskura egoten— auskalo nora joan beharrik gabe.

WIC delakoa egitura sofistikatua da, arrapala batez eta lau dorrez —4 metroko bi, eta gainerakoak 2,5ekoak—osatua. Egitura honi esker izotz alpinismoaren marko komunean erabat desberdinak diren bi zaletasuni erantzun nahi zaie. Arrapalan mendizaleek glaziar bat nola gurutzatu edo malda izoztu bat nola igo ikasi ahalko dute, hau da, ensanbleko progresio-teknikak edota arrapalako kranponajea, besteak beste; dorreetan, berriz, izotzetako progresio-teknikak, piolet trakzioa, atornilajea, zeharkaldia, “limpiaparabrisas”, yaniroak eta abar garatu ahalko dira.

Proiekzioak
Mendiexpon ohikoa denez, edizio honek mendizale ospetsuen parte-hartzearekin kontatuko du, haien artean Juanito Oiartzabal eta Denis Urubko egongo dira, 14 zortzimilako igotzen gai izan den gizaki bakarrenetako bi.

Proiekzioen egutegia ikastetxeetako publikoari eskaintzen zaion ohiko saioarekin hasiko da. Ostiralean egingo da, azokaren inaugurazioaren aurretik. Garcés anai-arrebek Elbruserako igoaldia azalduko dute.

Urriaren 31n, larunbatean jardunaldia Suak argitaratutako Donostia-Baiona Tour gidaren aurkezpenarekin hasiko da. Bertan, 12 etapatan, Eurohiri Euskaldunean zeharreko trekking proposamen bat egingo da. Ondoren, Jesús María Alquezarren eskutik, Txingudi eskualdera hurbilduko gara Jaizkibeli buruzko proiekzio bat ikusteko, Kanpinaren Euskal Klubak antolatua. Geroago, Andoni Rodelgok eta Alice Goffartek, bi gaztek hiru urtez egin duten munduko bira txirrinaz aurkeztuko dute.

Bertikaltasuna da Jonatan Larrañaga alpinista ezagunak aukeratu duen gaia. 50 minutu bizietan, izotzean zein arrokan egin duen ibilbide alpinarra kontatzen du. Jardunaldiaren amaieran Juanito Oiartzabalen presentzia izango da. Juanito bi proiekziorekin etorri da Mendiexpora; haietan, oxigenorik gabe Everestera egindako eta K2-ra egindako igoerak kontatuko ditu.

Bigarren jardunaldian, azaroaren 1ean, ohi den bezala, Irungo Mendizaleak elkarteak antolatzen duen Mendiexpo Ibilbidearekin hasiko da. San Juan plazan hasi eta Ficoban amaituko da.

Bestalde, Enrique Ogando espeleologoak Mendiexpon aurkeztuko du “Exploraciones espeleológicas en México: Sistema Akemabis”. Bertan, 1000 metroko sakoneko kobazulo baten esplorazioa deskribatuko da.

Urpeko zineak ere bere tartea izango du Francisco Pizarroren eskutik aurkeztuko den “Viaje de la anguila” filmarekin. Ondoren, Françoise Damilanok “La bruja blanca” proiekzioa aurkeztuko du. Bertan, Fer à Cheval zirkoan goi mailako izotz jauzi baten irekiera deskribatzen da. Proiekzioa Denis Urubko mendizalearen eskutik izango da. “Rutas del Kazajstán en el Himalaya durante el siglo XXI” filmak Mendiexporen VI. edizioko proiekzioen zikloari amaiera emango dio.

Eta gainera...
Berritasun gisa, aurten Santiagotarrak eta Aviron Bayonnais taldeen arteko I. Lehiaketa egingo da urriaren 31n, larunbatean. Hitzordu horrek bokazio bikoitza du, batetik Ficobaren mugaz bi aldeetako konpromisoa berritzea eta, aldi berean, bisitariei jarduera berriak eskaintzea. Urpekaritzako eta piraguako hastapenekin osatuko da jarduera nautikoen eskaintza. Mendiexpoko igerilekuan egin ahalko dira. Ergometroen lehiaketa (arraunketa indoor) eta piraguan egingo diren irteerak, Santiagotarrak elkarteak antolatuak.

Era berean, aurten berriro ere egingo da Mendimarket bigarren eskuko materialaren azoka. Eskiez gain snow oholak ere izango dira.

Mendiexpo 2009ko jarduera paraleloen proposameneko osagarriak hauek dira: rokodromo puzgarria, rokodromoak, tirolina eta zubi tibetarra. Errapelerako hastapena Mendiak eta Herriaken eskutik izango da, lehen sorospen ikastaroak Gurutze Gorriaren eskutik izango dira eta “Bearneko argiak eta koloreak”, “Jaizkibel, lurra eta itsasoa” eta “itsasontziak” erakusketak.

Gastronomiaren atalean, azaroaren 1ean, igandean Mendiexpon 200 kilo txahal baino gehiago burduntzian erreko dira. Horrekin 1.200 bat razio aterako dira eta Mendiexpoko bisitariek doan dastatu ahalko dituzte.

Datu praktikoak
Mendiexpok ordutegi jarraian irekiko ditu ateak larunbat eta igandean, 10:00etatik 20:00etara. Sarrerak 2 euro balioko du helduentzat, eta doan izango da 12 urtetik beherakoentzat. Azoka dagoen egunetan Irungo Udalak mikrobus bat erabilgarri jarriko du nahi duten bisitarientzat, doan, Ficobatik erdialdera eta alderantziz ere bai.

Inaugurazio ofiziala urriaren 31n izango da, goizeko 12:00etan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Gunearen Garapenerako diputatu Rafael Uribarren izango da buru.

Informazio gehiago: http://mendiexpo.ficoba.org


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu