FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPO 2009: INOIZ BAINO ESKI GEHIAGO
 
19/10/2009 • Espainiako, Frantziako eta Estatu Batuetako 30 eski estaziok baino gehiagok aurkeztuko dute beren eskaintza. Atudem Espainiako Eski eta Mendi Estazioen Turismo Elkarteak ere parte hartuko du. Elkarte honek hiru urterako hitzarmena sinatu du Ficobarekin. Mendiexpo Ficoban egingo da urriaren 31tik azaroaren 1era.
 
   
handitu

Mendiexporen edizio berria inoiz baino “zuriago” aurkezten da. Dagoeneko 30 baino gehiago dira Ficoban, urriaren 31n eta azaroaren 1ean, beren presentzia baieztatu duten estazioak. Mendiexpora etortzen diren bisitariek eskiari buruzko eduki askotako eta kalitate handiko erakusketa-espazio bat izango dutela bermatzen du horrek.

Dagoeneko beren presentzia baieztatu duten eski estazioen artean, hauek daude: Baqueira Beret, Boi Taüll Resort; Aragoiko eski estazioak: Astún, Candanchú, Cerler, Formigal, Javalambre, Panticosa y Valdelinares; Goi Pirinioetako estazio frantziar hauek: Hautacam Argeles- Gazost, Val d’Azuneko Espazio Nordikoa eta Cauterets; baita N’PY estazioak ere: la Pierre Saint Martin, Peyragudes, Gourette, Luz-Ardiden, Pic du Midi, Domaine du Tourmalet eta Piau-Engaly.

Guzti horiez gain, Mendiexpok izandako sei edizioetan lehenengo aldiz, gehitu behar dira Estatu Batuetako hainbat eski estazioek aurkeztuko duten eskaintza. Hain zuzen ere Aspen-Snowmass, Vail Resorts, Park City (Utah) eta Steamboat dira. Gainera, Atlantikoaz beste aldetik Kanadan helieskia praktikatzeko proposamena ere iritsiko da. Horrez gain, zortedun batek Coloradoko eski pistak zuzenean ezagutzeko aukera izango du, zeren eta Mendiexpon 6 gau zozketatuko baitira Avoneko West Condominium apartamentuetan, Beaver Creek (Vail Resorts-Colorado-USA).

Bestalde, Atudem Espainiako Eski eta Mendi Estazioen Turismo Elkartearekin lortutako akordioa oso esanguratsua da Mendiexporentzako; izan ere, hiru urterako lankidetza akordio bat sinatu dute, horrek publikoaren eta erakusketarien aldetik babes handia ekarriko duelako, eta hazitzen segitzeko bokazioa du ipar alde guztian Mendiaren, Eskiaren, Abenturaren, Bidaien eta Nautikaren erreferentzia-azoka gisa errotu nahian. Zalantzarik gabe Atudem-ekin egin den hitzarmen honi esker areagotu egingo dira Mendiexpo sustatzeko ekintza guztiak, eta bide batez ikusgarriago egingo da azoka batez ere profesionalen eta eski zaleen artean.

Mendiexpok aurten egingo du bere seigarren edizioa, eta aurreko edizioetan publikoaren eta erakusketarien aldetik hain emaitza onak ekarri dizkion mendiarekin eta eskiarekin lotutako nortasun-ezaugarriei eutsiko die edizio honetan ere. Aurreko bost edizioetan, Mendiexpok 40.916 bisitarien eta 252 erakusketarien interesa sortu zuen.


Argibide gehiago: http://mendiexpo.ficoba.org


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu