FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAN JARDUEREZ BETETAKO EKAINA
 
08/07/2009 • 13 ekitaldi, 15.000 bat bisitari eta 20 eguneko okupazioa Erakustazokan, hauek dira ekainari dagozkion kopuru handiak, jarduera handiarekin eta askotarikoarekin Ficoban.
  Ekaina Ficobako ohiko hitzorduekin hasi zen, alegia Bioterraren VI. edizioarekin, zeina oso emaitza bikainekin amaitu baitzen, erakusketarien kopurua, kontratatu diren metro koadroen kopurua eta bisitarien kopurua handiagoa izan delako. Baina ekitaldi kopuru handi bati erantsi behar zaio Ficobaren ohikoa den azoka jarduera honi, guztiek berriro erakutsi dutelarik Erakustazokaren instalazioen polibalentzia eta erabilera aniztasuna.

Pasa diren hogeita hamar egunetan Ficoba aukeratu da hainbat enpresa-bilera garrantzitsu egiteko eszenatoki; haien artean, ekainaren 7an, Bioterra azokarekin batera egin zen Eroski Bazkideen Asanblada aipatu ahal da, zeinak 1.300 pertsona bildu baitzituen. Bestalde, ekainean zehar Ficobaren espazioen kontratazio maila ere handia izan da azterketak egiteko. Plaiaundi Institutuko azterketak bertan egin dira, Cambridge azterketak eta Maisuei eta Maistrei zuzenduta, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Publikoaren Eskaintza aurkezteko ekitaldi bat ere egin da bertan.

Ekitaldian parte hartu zuten pertsona-bolumenaren arabera —1.000 lagunetik gora—, Megas Klubaren bilera aipatzekoa da, zeina ekainaren 19tik 21era egin baitzen, Ficobako erakusketa gunearen kanpoko aldean. Ekitaldi hartan asteburuan zehar jarduera askorekin disfrutatu ahal izan zuten moteroen topagune bilakatu zen Erakustazoka.

Bestalde, jarduera kulturalak ere burutu dira ekainean zehar. Ekainaren 26an Gastro&Musikaren I. topaketa egin zen. Iñigo Lavado Erakustazokako chefak bultzatutako ekimen horren helburua goi mailako sukaldaritza musika proposamen originalekin fusionatzea izan da. Oraingo honetan María Berasarte fado kantari donostiarra izan zen gonbidatua eta ekitaldiaren amaieran, afari-omenaldi bat eskaini zitzaion Portugal herriari. Gainera, Ficoban Kresala Dantza Taldeko Sehaska ikuskizuna eman da, baita Irungo Udalak antolatutako txotxongilo ikuskizun hezitzaile bat ere.

Horrez gain, Kirola sukalderaino II. edizioaren markoan, Sport Mundik bultzatutako hitzaldia eman da, zeinaren helburuak elkartasunezko proiektuetarako dirua biltzea eta kirolaren baloreak sustatzea baitira; bestalde, urte osoan antolatzen diren hirugarren adinekoentzako dantzaldiak, San Martzial jaietan adinekoentzako ohiko bazkaria eta Triple Conexión enpresak antolatzen dituen txikienentzako udalekuak, zeinak lehenengo aldiz egingo baitira Ficoban; hauek guztiek osatzen dute Erakustazokan ekainean zehar egin diren jarduera-agenda.
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu