|
Atudemekin lortutako akordioa oso esanguratsua da Mendiexporentzako; izan ere, azoka horrek publikoaren eta erakusketarien aldetik babes handia baitauka, eta hazitzen segitzeko bokazioa du ipar alde guztian Mendiaren, Eskiaren, Abenturaren, Bidaien eta Nautikaren erreferentzia-azoka gisa errotu nahian. Zalantzarik gabe, Atudemekin lortu den hitzarmen honen bidez handitu egingo dira Mendiexpo sustatzeko ekintzak eta azoka ikusgarriago egitea lortuko da, batez ere eskiaren profesionalen zein zaleen artean.
Aldi berean, Atudem bertan izateak bermatu egiten die Mendiexpoko bisitariei eskiari eskainitako erakusgune bat izango dutela, kalitateari eta bolumenari dagokionez Madrilgo Ifeman egiten den Eski eta Mendi azokan aurkitu litekeenarekin alderatu litekeena soil-soilik. Eskaintza hau, gainera, handitu ere egin liteke kontuan hartuta beste leku batzuetako estazioak —esate baterako Frantziako Pirinioetakoak, Alpeetakoak edo Andorrakoak— sinergia bila joan ohi direla Atudem egoten den azoketara. Hori guztia kontuan harturik, esan daiteke Mendiexporen hurrengo edizioa osatuena izango dela erakusgai izango duen eskaintzari dagokionez.
Mendiexpok aurten egingo du bere seigarren edizioa, eta aurreko edizioetan publikoaren eta erakusketarien aldetik hain emaitza onak ekarri dizkion mendiarekin eta eskiariekin lotutako nortasun-ezaugarriei eutsiko die edizio honetan ere. Aurreko bost edizioetan, Mendiexpok 40.916 bisitarien eta 252 erakusketarien interesa sortu zuen.
Argibide gehiago: http://mendiexpo.ficoba.org
|