FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  8.200 BISITARI BAINO GEHIAGO BIOTERRAREN 2009KO EDIZIOAN
 
08/06/2009 • Berretsi egin dira aurreikuspenak eta Bioterra 2009 hazi da bere parametro guztietan. Bisitarien kopurua 8.300 ingurukoa izan da; horrek %4,5eko hazkuntza suposatzen du iazko edizioarekin alderatuz; bitartean, standen kopurua %12 hazi da baita erakusketa-azala (%9) ere.
  Datu hauek oso positiboak dira eta erakusketariek zein publikoak erakutsi duten asebetetze-mailan islatu da hori guztia.

Bioterraren seigarren edizioan izandako bisitarien kopuruaren hazkundea oso nabarmena izan da kontuan hartzen badira 2008ko datuak, zeinek bisitarien %37ko hazkuntza islatu baiztuten 2007ko datuen aldean. Bioterrak publiko fidela dauka beraz, baina garrantzitsuena dena da etengabe hazten ari dela zaleen kopurua. Bisitariak etengabe etorri dira asteburu osoan zehar; baina, zalantzarik gabe, igandea izan da publiko gehien izan den eguna, 4.000 pertsonarekin, horixe izan da bisitari kopuru handiena bildu duen eguna.

Publikoak produktu ekologikoen eskaintza zabal baten berri ahal izan du Ficobako 2. eta 3. pabiloietako 95 standetan eta paraleloki programatu diren 20 jarduera programatuetan. Azpimarratu behar da aurten ere jarduera horiek izan duten jarraipen handia eta hizlariek publikoaren aldetik izan duten arrakasta, eta, bereziki, Vandana Shiva ekologiaren aldeko ekintzaileak eta René Levy makrobiotikoak izandakoa, biek bete baitzuten azokaren Auditorioa. Jolas-jardueren artean, Paella Ekologiko Erraldoiak berriro ere 2.000 pertsona bildu zituen Ficobako kanpoko erakusketa gunean. Produktu ekologikoez egindako platera dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Ikuspegi kualitatibo batetik, Bioterra egin den bitartean, Estatuko bazter guztietatik etorritako profesionalen presentzia azpimarratzeko da. Eta hori aipagarria da izaera mistoa duen Bioterra bezalako azoka batean, zeinak bisitari profesionalak zein publiko orokorra erakarri nahi baititu.
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu