FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA BERRIZ ERE HAZI EGIN DA PARAMETRO GUZTIETAN, ETA IPARRALDEKO ERREFERENTZIAZKO AZOKA EKOLOGIKO GISA FINKATU DA.
 
01/06/2009 • Bioterra, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak seigarren edizioa izango du, eta stand eta metro kontratatu kopuruan hazita egingo du, nahiz eta ekonomi atzeraldia dagoen egoeran egingo den.
 
   
handitu

Stand kopurua 2008ko 85etik 2009ko 95era igaroko da, eta metro koadro kontratatuak, berriz, 1.100etik 1.200era igaro dira. Horrek esan nahi du %12 eta %9 hazi dela, hurrenez hurren. Oso emaitza positibo horiek agerian uzten dute produktu ekologikoen sektoreak azokari ematen dion garrantzia, zeina nahitaezko hitzordua bihurtu baita Estatu guztitik datozen ekoizleentzako. Alde horretatik, nabarmendu beharra dago erakusketarien %70 Euskadiko Autonomi Erkidegotik kanpokoak direla.

Seigarren urtez segidan, Bioterrak erakusketa-jarduera, dibulgaziozkoa eta ludikoa partekatzea proposatzen du, helburua delarik gai eta zerbitzu ekologikoen eskaintza gero eta handiagoa dela erakustea eta jarduera paraleloen bidez bultzatzea ekologikoaren dibulgazioa bizitzako filosofia gisa. Planteamendu horrek sektoreko profesionalen nahiz jendearen onarpena jaso du. Egia esanda, Bioterrak 2008an emaitza onak izanak, bai stand kopuruan (85) bai bisitaritan (7.900), azoka merkaturatzen lagundu dute, eta krisi-egoeran egonagatik, aurreko urteetakoa baino azkarragoa izan da lan hori.

Era berean, nabarmentzekoa da Bioterrak erakargarritasuna handitzen segitu duela Estatu guztiko erakusketarien artean, eta hala, edizio honetan, Gipuzkoako erakusketariak %20 izango dira, eta Euskadiko Autonomi Erkidegoko gainerakoak %11. Gainerako % 69 beste autonomi erkidegoetatik dator. Aipamen berezia merezi dute Kataluniako erakusketariek, ia horiek %18 guztiak baitira. Era berean, Nafarroakoa ere nabarmendu beharra dago, erakusketarien %7, Frantziakoa %11, eta beste %9 Madrileko Erkidegokoa. Gainerakoak Andaluziatik, Asturiasetik, Valentziako Erkidegotik, Errioxatik, Mallorcatik eta Murtziatik datoz. Datu horiek agerian jartzen dute Bioterra finkatu egin dela estatu-eremuko azoka gisa.

Seigarren edizio honetarako, Ficobak apustua egiten segitzen du eskaintzaren heterogeneitatearen alde, eta horregatik, 95 standetan sektore ugari ordezkatuta daude, hala nola, nekazaritza ekologikoko elikagaiak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak, jantzi ekologikoak, kosmetikoak, hondakinen kudeaketa ekologikoa, ingurumenerako ekimen publikoak, argitaletxeak eta argitalpenak, garbiketako eta etxeko produktuak, kosmetika eta higiene naturala (NaturAll), ehunak eta osagai naturalak (NaturAll), habitat osasungarria (NaturAll), terapia naturaletarako osagaiak (NaturAll), ekoturismoa (NaturAll) eta erremedio naturalak (NaturAll).

Eskaintza zabal hori, aurreko edizioetan bezala, bi aretotan banatuko da: Bioterra, zeinean bisitariak eskaintza erabat ekologikoa aurkituko duen, eta Naturall, Osasunaren eta Ongizatearen Gunea, zeinean sektore osagarriak eta Bioterrako bisitarientzat interesgarriak direnak ordezkatuta dauden, bestela ezin izango baitzuten izaera erabat ekologikoa duen azoka batean parte hartu, halakoetan parte-hartzaile guztiek aurretik beren produktu eta zerbitzuei dagozkien ziurtagiri ekologikoak aurkeztu behar izaten dituzte eta. Naturallek hirugarren edizioa du aurtengoa.

Bisitariek aurkituko dituzten berritasunen artean, nabarmentzekoa da hazi ekologikoena, aurretik prestatutako platerak eta behiki, oilasko eta txerriki hanburgesak, horiek ere ziurtagiri ekologikodunak.

Bioterra, inoiz baino ekologikoago
Urtero, Bioterrak urrats bat gehiago egiten du ingurumena errespetatzen duen azoka izateko konpromisoarekin. Horregatik, edizio honetan, ez da moketarik jarriko pabiloietako lurrean. Neurri horrek, zalantzarik gabe, kalitate estetikoa murrizten du, baina, beste aldetik, CO2 isurketa asko murrizten du. Moketatan 1.000 m2 kenduta, lau tona CO2 gutxiago isurtzen da atmosferara.

Bestalde, azokan zehar 10.000 poltsa biodegradagarri inguru banatuko dira erakusketarien artean, patata-fekulaz eginak, Bioterran zerbait erosten duten bisitari guztiek etxera ingurumena errespetatzen duten poltsetan eraman ahal izan dezaten.

Jarduera paraleloak
Zalantzarik gabe, Vandana Shiva bertaratzea da Bioterra 2009ko jarduera paraleloen programako erakargarri nagusietako bat. Dehra Dun hirian jaioa, Himalaiaren oinean, Vandana Shiva zientzia fisikoetan doktorea da eta nazioartean ekologista, feminista eta zientziako filolosofo ospetsuenetakoa globalizazioaren eredu neoliberalaren kontra eta herrien eskubideen alde borrokatzen direnen artean. Research Foundation for Science, Technology and Natural Resource Policy delakoaren zuzendaria, The Ecologist aldizkariko editore bazkidetua eta Indian National Environmental Council-eko kidea, Vandana Shiva Gandhiren indarkeria-ezaren printzipioen jarraitzaile irmoa da. Navdaya-ren sortzailea, emakumeen gizarte-mugimendu bat bizitzeko bitartekoen osotasuna eta dibertsitatea babesteko, batik bat haziak, eta gai izan zen Indian 5 milioi nekazari mobilizatzeko GAT Merkataritzako Tarifen Batasun Nagusiaren aurka. Gainera, Shiva +Árboles Fundazioko Presidentzian dago; erakunde hori Bioterran ohizkoa den Segurako Mendilerroko Maderas Nobles enpresak eskatuta sortu zen, arbolaren kultura berri bat sustatzeko eta gizarte osoa inplikatzeko arbolen landaketa masiboan.
Vandana Shivaren hitzaldia Ficobako Auditoriumean egingo da, 17:30ean, ekainaren 6an, larunbata.

Aurreko edizioetan bezala, energia berriztagarriek atal garrantzitsua izango dute Bioterrako dibulgazio-jardueretan. Ostiralekoa, zehazki, biomasa-galdarak sartzeko ikastaro batekin hasiko da; ondoren, Solair jarduna izango da, Energiaren Euskal Erakundeak bultzatuta, helburua duelarik aire girotuko eguzki-instalazio txikiak eta ertainak aplikatzeko merkatua sustatzea. Gai garrantzitsua, kontuan hartzen badugu aire giroturako elektrizitate-kontsumoa izugarri ari dela hazten azken urteotan, eta aurreikusia dago 2020rako 4 aldiz gehiago izango dela. Ostirala betetzeko, "Energia berriztagarriak, garapen iraunkorra eta krisi globalak" izenburuko hitzaldia emango du Piero Zanatta energia eta ingurumenaren ikerlari, pentsalari eta artikulugileak. Virginia Bauso industri diseinatzaileak eta ingurumeneko adituak ere parte hartuko du, hitzaldi hau emanez: “Ekodiseinua: teoriak eta errealitateak”.
Larunbatean, ekainaren 6an, Javier Garcia Ruedak berotegi-efektuko gasak murrizteko energia berritzaileen aplikazioaren gaia jorratuko du. Ondoren, Pascal Trotta doktoreak, erradiodiagnostikoan, imagenologian eta homeopatian espezialista denak, “Elikadura, lehendabiziko sendagaia” hitzaldia emango du. Bestalde, Vega Garcia Marinek harmonizazioaren artea jorratuko du, Jin Shin Jyutsu izenez ere ezagutzen dena, edo luzaro, osotasunean eta zoriontasunean bizitzeko artea. Oliba-olio ekologikoa izango da protagonista dastaketa komentatuan, Fermin Rodriguezek zuzenduta, Aceites Vizcántarreko zuzendaria bera. Arratsaldean, produktu ekologikoen merkaturatzea izango da Biocopeko zuzendari Joan Picazosen gaia. Vandana Shivaren hitzaldiak eta kosmetika naturalari buruzko Anahi Galanenak osatzen dute larunbaterako aurreikusitako programazioa.
Igandea Asier Arregik euskaraz emango duen hitzaldiarekin hasiko da. Geobiologoa eta ingenieru agronomoa da bera, eremu elektromagnetikoetan eta bioeraikuntzan aditua, eta etxearen osasunean ardaztu du bere hitzaldia. Goiz horretan bertan, Bioterraren seigarren edizio honetako beste hitzaldi irrikatuetako bat izango da, René Levy-ren eskutik, Cuisine et Santé makrobiotika zentro ospetsuko zuzendaria da bera, eta berriz gaztetzeko eta luzaro bizitzeko elikagaien sekretuak azalduko ditu. Bere aldetik, Igor Leibar Bioeraikuntzako Espainiako Elkarteko idazkariak radon gasaren arriskuez ohartaraziko du, eta Esther Ibeas erlezain ekologikoak, berriz, erleen altxorra emango du ezagutzera. Paulino Iñigo naturopatiako eta akupunturako irakasleak akupuntura txinatarraren eztabaidei, hutsuneei eta akatsei buruz hitz egingo du, eta nekazaritzako sindikalista Helen Groom-ek "Gure tokiko haziak defendatzen baditugu, hazi transgenikoak onar ditzakegu” hitzaldia emango du, eta horiexek osatuko dute Bioterra 2009ko hitzaldien programa.
Helduentzako, umeentzako eta familientzako jarduerak
Iaz gertatutakoa ikusita, Paella Ekologiko Erraldoia izango da jarduera jendetsuena Bioterran egiten diren guztien artean. 2008an, 2.000 otamen baino gehiago zerbitzatu ziren, eta aurten ere beste hainbeste ematea espero da. Hitzordua igandean izango da, 13:30 inguruan, erakustazokako kanpoaldean.
Bestalde, geobiologiaren, aldaketa magnetikoen eta eremu elektromagnetikoen neurketako sekretuak jakin nahi dituztenek aukera izango dute GEA Elkarteak 2 Pabiloian emango dituen azalpenen bidez jakiteko.

Umeek ere izango dituzte beraientzako berariaz pentsatutako jarduerak, eta puzgarrietan jolasteaz gainera, aukera izango dute ingurumenaz sentsibilizatzeko Emaus Gizarte Fundazioak antolatzen dituen tailerretan parte hartuz. Hauek ere Emausek bultzatuta, aurten, lehenengo aldiz, modako osagaien desfileak egingo dira Bioterran, guztiak ere material birziklatuekin eginak, larunbat eta igande arratsaldean, 18:00etan.
Gainera, Naturall egiteko gunean, teknika desberdinen erakustaldiak izango dira, hala nola, masaje metamorfikoa, Dien Chan (fazioterapia) eta Jin Shin Jyutsu, Irungo Sarkanda zentroak zuzenduta. Erakustaldi horiek doakoak dira erabat.
Datu praktikoak
Bioterraren VI. Edizioak ekainaren 5ean irekiko ditu ateak. Inaugurazio ofiziala 12:00etan izango da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzarako diputatu Iñaki Galdos izango da buru.

Azokak etenik gabeko ordutegia izango du 10:00etatik 20:00etara, eta sarreraren prezioa 2 eurokoa izango da, eta doan 12 urtetik beherakoentzat. Profesionalak doan sartu ahal izango dira azokara.

Era berean, Irungo Udalak autobus zerbitzu bat jarriko du martxan; hamabost minuturo irtengo da San Juan plazatik Ficobara eta alderantziz.

http://bioterra.ficoba.org




 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu